2010-06-16

TORTURARI BELDURRA DIOT

Nola da posible
gizaki batek beste bat torturatzea?

Galdera berdinak ez
baina galderen
eta erantzunen joko makabroa da tortura.

Galderak egin eta erantzunik gabeko
elkarrizketa aitzakitzat
golpeak datoz gero;
gorputzaren ahots ozenena!

Galderak egin
eta erantzun nahi den erantzuna
jaso ezean
golpeak berriro
gorago, beherago, gogorrago
tresna batekin
nahiz esku, nahiz ukabila, nahiz ukondo
nahiz belauna, nahiz hanka.

Elkarrizketa eta galdeketa,
ala bortxaketa eta biolentzia?

Nola da posible?

Torturaren iluntasunaren bidezidorretik irtenda
pertsona berri bat ikusten duzu ispiluan
deformatua ala ez
ispiluan, begietan soilik ikus daitekena batzutan.
Egun haiek eta gero
gorrotoa zer den irakatsi zenidaten
eta guztiz deformatu ninduzuen
nire begietan likido triste hori utziz.

Eta batzutan pistola bat ahoan sartu
eta zuon miseriak nire begien aurrean
jarri nahi ditut
eta gorrotoaren indarrak kolpatzen nau
eta beldurtzen naiz.

Baina nik ezin dut
zuek egin zenidatena errepikatu,
koldarra naizelako agian

edo gizaki izan nahi dudalako
eta Naiarekin hitzegin ahal izateko
beharrezkoa dudalako.


PDFa hemen jaitsi.

No hay comentarios: