2010-06-16

MAITASUNAREN GRAMATIKA

ORDENA ETA KOPURUA

Ni lehenengo pertsona naiz,
singularreko lehenengo pertsona.
Singularreko bigarren pertsonarekin
batzen denean
eta pluraleko lehenengoa osatzean
primeran gaude. Gu gaude.

Are gehiago
bigarren pertsona hirugarrena bihurtzean
transformazioan ez dago bueltarik
eta zu ez zara jada zu
baizik eta hura, eta ez zu.
Orduan gertutasuna galtzen dugu
eta plurala
berriro singularra izatera
kondenatua gelditzen da.

Gauza singularrak atsegin ditut
baina pluralarekin ez baditut konjugatzen
hutsik nago, singularrean galduta.
Bigarren pertsona singular horren laztana
behar dut nire beldurretan
bestela abestia izan liteke singularra
berezia bai
baina bere bakardadean singularra.

Zatoz nirekin kantatzera
Zu izanda, eta ez hura
Su izango gara, eta ez ura.


PDFa hemen jaitsi

No hay comentarios: