2010-06-26

EGIAZKOA


Goizero ispilu aurrean ikusten dut nire burua. Eta batzuetan hor geldituko nintzateke egun osoan, benetakoa naizen sinisteko. Egia bilatzen. Eta beste batzuetan ispilutik alde egin eta idaztera nator. Poema hau benetako gauza guztientzat omenaldi txiki bat baino ez da. Ispiluaren atzetik.

Era guztietako atraktiboak
ikusten ditut,
horretan datza
edertasun konparatiboa,
gradientez betea.
Titi haundiagoak, edo txikiagoak
beso muskulatuagoak, edo finagoak
edo beso lodiak;
begi esanguratsuak, edo hilak
azal beltza edo horia, edo gorria
edo batzutan urdina.

Hauetatik haraindi
dago benetakotasuna.

Eta orduan galdetzen diot nire belarrioi
egia izango al da?
adimentsua izango al naiz?
egia izango al da?
guapoa al naiz?
egia dena,
dena egitan egiten dudala da

PDFa jaisteko hemen klikatu.

No hay comentarios: