2010-06-16

IMAGINAZIOA

Ez dakit zer egiten zaituen
niretzat hain beharrezko,
baina horrela da
eta jada zure ondoan soilik
usaintzen dut askatasuna.
Zurekin nagoenean,
zurekin berbetan
izate muga horretan
galtzeke nagoenean.
Formen erotismoz eta letren sentsualitateaz
gozatzen dut, nirera bisitan zatozenean.

Besteok esango didate
bestelakoak sortzen duela emozioa;
konkretuagoa dena
ukimenaz dazta daitekena
benetan hor dagoena.
Nik nahiago dut, zurekin hemen egon
ispiluaren beste alde honetan
zure irudia isladatzeko
zure irudiaz idazteko.

Ez nago prest zu guztiz biluzik
besteon retinetan grabatzeko.
Egoista bat naiz
edo agian
bakoitzak esfortsua egin behar duela
uste dut.

Eta denak izango du argi berdina,
emaidazu eskua
zure irudia isladatzeko
zure irudiaz idazteko.

Besteokin zaudenean minik ez
plazera ezik
voyeurismo hutsez edo,
disfrutatzen dut.
Julio edo Boris edo Pakorekin
larrua jotzen zaudenean ere
hemen nago nire ahoa plazerez
ezin itxiz
pilula koloretsu bat jandakoan bezala
etengabe aharrausika nenbilenean.
Eta nire ezpainetan hainka egiten dut
ezinaren ezinean,

Nire txandaren zai, urduri.
Sukarrarekin, izerdi hotzetan blai.

Zure irudia isladatzeko
zure irudiaz hitzegiteko
Zer egingo nuke nik zu barik?
Zer egingo nuke, imaginazio maitea.


PDFa hemen jaitsi.

1 comentario:

Anónimo dijo...

OSO POLITA GRANDULLÖN!!!
;)

MUXUXXX!!!

Beatxu