2010-06-27

GIZAKIAREN HAUSKORTASUNA


Iazko beste poema bat. Iazko poema bai, baina ez sentsazioa. Poema hona balitz zuk ere ikusi eta sentituko zenuke bertan isladatu nahi izan nuena. Neska txinatar hau ia egunero ikusten dut, bai autobusean, bai metroan. Eta poesia honek esaten duena, egunero sentitu ere.

Pisugabeko izakia,
finen artean finena.
Hain fina, non bere gorputzak
nerabetasunean galduta dago
begirada galdutako emakume txinatarra.
Triste dago.

Nahiz eta bere aurpegi garbia
nahiz eta bere zapata merkeak
nahiz eta bere arropa xeheak,

neskak, gizakiaren purutasuna dauka
gizakiaren hauskortasunaren esentzia.
Ez du behar mozorrorik
lerdena da-eta
gardena da-eta.

Triste nago,
bere tristura hain haundia ematen du…
zein ederra den esan beharko nioke
fikziotik aterata dirudiela ere
begirada galdutako emakume txinatarra.

Poemaren PDFa gorde nahi baldin baduzu, hemen jaitsi

No hay comentarios: