2012-07-27

ANGELS


Coexxist disko berriaren (irailak 11ean kaleratuko dena) aurrerapen kanta, hots, single berria Conan O'Brien famatuaren saioan:



Hemen estudioko bertsioa, baina neska-mutiko hauekin zaila da estudioko bertsioa zuzenekoarekin ez nahastea.

Danimarka eta Suedian ibili gara autokarabanari sua ateraz. Etxean sartu eta kanta itzela hau entzun eta gero errezagoa egingo zait opor osteko sakonunea.


2012-07-03

EZ ZARA NIRE LAGUNA VI (AZKENA)


Egun batean Berdaitzek Naiararen gutuna jaso zuen. Hortik aurrera Euskal Herria Uruguaytik hurbildu da. Gaur arte. Gaur Naiararen azken gutuna iritsi baitzaio eta dena lehen bezala gelditu da. Uruguay oso urruti dagoelako. Euskal Herria oso urruti dagoelako. Nik, zu banintz, hauek irakurriko nituzke lehenago (irakurriak ez badituzu); Lehen gutuna, bigarrena, hirugarrena, laugarrena eta boskarrena. Bakoitiak Naiararenak, bikoitiak Berdaitzek idatziak.

Montevideo, abuztuak 6.


Azkenengo gutun bezala aurkezten duzu zure gutuna. Zuk esan bezala, kuleroak kendu nituen zure letrak irakurtzeko, eta egurrezko mahai gainean belauniko jarri nintzen zure atzamarren zain. Gona azpitik sartu ziren zure eskuak eta, lurrean kukubilko, nire ipurmasailak musukatzen hasi zinen. Koskada txikiak eta arnas luzeak, nire gorputzaren usain guztiak aurkitu nahiko bazenitu bezala.


Mingainak bidea ireki zuen atzetik aurrera, bi aldaka-mendien arteko ibaiaren aztarna bila. Zure mingaina eta sudur punta sentitzen nituen ipurdi eta aluaren arteko tarte infinituan murgildurik. Gora eta behera, mihiaren bidez nire zuloei neurria bilatu nahi zenien. Zure listua nire isuriarekin nahasten hasi zenean, klitoria gorri eta lodi nuenean, zure ezpainek nire ezpain lodiak musukatzen zituztenean, nire bizkarrezurra bakarka mugitzen hasi zen kokzixetik burmuinera plazerra bidaliz. Oilo-ipurditan egin nuen eztanda zure lehenengo atzamarrak sarbidea aurkitu zuenean. Hiru edo lau izango zenituen hatz-koskorretaraino sartuta nire barnean mugitzen hasi zinenean. Begiak ireki eta Leagiko zelaiak ikusi nituen. Haizeak belar luzeko olatu berdeak margotzen zituen. Lehenengo plazer isurkariak mahai gainean erori ziren, zuk edateko aukera izan aurretik.


Xurgatzaile ona duzu bikotea, beraz, ez naiz lehiatzen hasiko; besteen erreinuak errespetatu egin behar dira. Eskumuturretik gozo hartu zintudan nire atzealdea libratzeko, ni mugitu ahal izateko. Zutitu zinen, biluzik eta tente. Mahai gainera gonbidatu zintudan. Kanpoko eguzkiak zure gorputza argiz busti zuen igotakoan, gure barnealdeko iluntasunak legezkotzat jota. Gazte jarraitzen zenuen, ile motzagoarekin.


Alkandora kendu zenidan lasai, botoiz botoi nire titiak azalarazten. Urteekin erori egin dira, eta bular-puntaren erroa zabaldu egin da. Mugimendu finez, atzamarrak bustita oraindik, urratu zenituen. Tente eta gogor zeuden muturrak. Esku zabalez harrapatu nahi zenituen, baina atzera egin nuen. Gona kentzeko, mahai gainean zutitu nintzen. Hankak mugitzean barne isuria kanporatu zen, zure sabel gainean orban lodi eta likatsua utzita. Bere jatorrira bueltatu nahi bazenu bezala, sabeletik garbitu eta nire alura eraman zenuen. Lasaitasunez igurtzi zenuen, hankarteko biloak eskua lehortu zizun arte.


Ahoz behera jartzeko keinua egin nizun eta zure atzealdearen gainean jesarri nintzen zure ipurdiari begira. Emakume askok bezala, gizon hetero gehienek mugatua daukate beren atzealdea, senti lezaketen plazerraren esanahiaren beldur. Zure sorbalda laztanduz putz luze eta fina egin nuen zure ipurdiko arrailetik. Kasik salto batean belauniko jarri zinen. Ez dakit zure burutik zer pasa ote zen, baina zure zakil tenteak egurraren kontra talka egitean, soinu lehorra egin zuen. Mingainarekin hasi nintzaizun bidea zabaltzen lepotik heltzen zintudan bitartean.
Ez nuen nire era inposatu nahi. Zakilak emango zidan aurrera edo atzera egiteko seinalea. Horretarako, zure buruak lehentasuna eman beharko zion gorputzari. Borobilak egiten nituen mingainarekin, aurpegia ipurmasail gero eta erlaxatuagoen artean moldatuz. Batzuetan, libre nuen eskuaren atzazalekin, barrabiletarainoko bidexka markatzen nuen.


Zure bizkarrezurra kontrolik gabe mugitzen hasi zen hasperen gorriak sortaraziz. Lehenengo atzamar punta sartu nuenean, oihua ito zenuen ipurtzuloa estutuz. Zure gorputzaren kontra nire buru, sama eta bularra jarri nituen, titien kontaktuak lasaitasuna emango ote zizun. Zakila gorri eta lodi zegoen, zainez josita. Barrurago sartu nuen atzamarra besarkatzen zintudan bitartean. Aurrera eta atzera mugitzen nuen eskua; gainontzeko atzamarrek, aldi berean, barrabilak hartzen zituzten masaje inguratzaile batean. Plazerrak gorputza astindu zuen berriz eta begiak busti zitzaizkizun.


Aldakak atzera eraman zenituen zuloa handitu nahirik. Hatz luzea sartu nuen era zirkularrean bidea zabalduz. Sarketak usain gozoz bete zuen ingurua. Zakila bere kabuz mugituz, kolore morea zuen, urdina kasik. Hatz nagiaren txanda zen, baina nahikoa iruditu zitzaizun, malkotan zeunden plazerrak eta aieneak xuxurlatuz.


Nik lehen egindako keinu berdinarekin, eskumuturretik hartuta, nire eskua zure atzetik atera zenuen. Orpoen gainean jesarri zinen eta mahai gainean etzan ninduzun, zuri begira. Aldakak igo nituen zure zakilaren bila. Erraz, barruraino sartu zen. Zu inoiz baino handiagoa zinen arren, ni zeharo irekia nengoen.


Zure azpian egonda, zerbait sentitzeko arazoak nituen. Zutitu zinen eta besoetan hartu ninduzun. Beso indartsuek gora eta behera eramaten ninduten hainbat emozio nahasi artean. Zure malkoek ederki garbitu zizkizuten begiak. Lirain zeunden. Hormaren kontra jarri ninduzun, zutik. Ni baino altuagoa zara, oin-puntetan jartzen banaiz ere. Jarrera horretan, estu paretaren kontra, zure zakilaren zirrindolak izugarri sentitzen nituen. Oihu egin nahi nuen, baina eskua ahoan sartu zenidan nire gorputzaren uzkurdurak sentitu zenituenean. Burua paretan jarri zenuen nire barnean desegin zinenean, kulpa eta konpromisorik gabe.


Kuleroak jarri gabe, hankak biluzik eta artilezko jertsea soinean (ez ahaztu hego hemisferioan negua dela) bukatu nuen zure gutuna irakurtzen. Uste dut Maialeni buruz zerbait kontatzen duzula, baina ez dut arreta handiz irakurri. Zu eta bere arteko intimitateak dira, ez zaio ezezagun bati holakorik kontatzen.


Eskerrik asko plazerra berriz izateko bidea aurkezteagatik, beti nahi izango zaitut, Berdaitz, nere atzamar eta betazalen artean.


Naia lagunek baino ez didate deitzen, eta zu ez zara nire laguna, fantasia bat besterik ez.


Naiara.

Laster Nuriarekin batera idatzitako beste ipuintxo bero bat jarriko dut. Suediatik bueltan.

TXEMA BLASCO


Aktore akojonante honen laburmetrai bi.

JAQUE (Iker Francok zuzendua):

POSTURAS (Álvaro Olivak zuzendua):

SIGURREN PINZADA BERRIA


Fjögur Píanó deitzen da. Shia Labeoufek (izen horrekin Sigurrekoek proposatu behar zioten) Transformers egin eta gero zeozer kontzeptualago bat egin nahi zuen. Artista batek benetazko gauzak egin behar dituelako ere; ulergaitzak diruditenak, aurrera mugitzen, berriz dena asmatuz. Dirua ez delako dena. Zoramena ere behar da bizitzeko.

BOOH!


Zaharra dela badakit. Baina ze ona den:

CA(L)BOKI


Iraultza kapilarra ala muntaia?

MOTORE KANTARIA


Hamaika hilabeteko lana. Hiru mila argazkitan: