2012-01-31

ONCE MINUTOS DEUSTON


Rafa Sierrak nobela bat idatzi zuen eta El Beso antzerki taldeak antzerki bat testua eskuartean. Otsailak 25ean, larunbatean, sei euroren truke Deustoko Kontainer aretoan ikus dezakezu obra:



RAFA RUEDA KAJA BELTZAN


Rafa Rueda bere azken diska eta beste hainbat gaiez mintzo. Galderak, komentarioak eta iritzi pertsonalak Mikel Markez haundiarenak dira. Oierrek bidalia.



Joseba Barrenetxearen bideo bat diskaren aurkezpenarako:

JAKE-BAKE


Oierren ganbaratik.

ODOLAREN MEMORIA


Nola edo hala niretzat garrantzitsuak diren emakumeez mintzatzea gustoko dudala argi utzi dut hemen, hemen, hemen eta hemen. Hona hemen era honetako beste memoria bat, nirekin Madrileko hotel batean birginitatea galdu zueneko emakume batena:

Autobusean nengoen eserita
Madrileko bidean,
atzeko partean erretzea
debekatua ez zegoen garaian.

Dutxako odola ezezik
gutxi gogoratzen dut;
odola eta Paul Newman;
zintzilikaturiko
hoteleko telebista niminoan
arraultz egosiak
bata bestearen atzetik
dozenaka irensten ditu Paulek
ni ohe gainean biluzik
nagoen bitartean
hura ere, nire ondoan,
elkar ukitu barik.

Bere sexua eta bere burua
ile beltz leunez apainduta.

Gogoratzen dut odola
gogoratzen dut bere usaina.
27 urteko Balentziako
perla txikitxo hura
txuria eta iluna,
beltza eta iluna
memoria zuri-beltzean,
odolarena ezik,
odola gorria da nire buruan.
Gau hartan
gorriagoa izan zen.

Odola dutxan datorkit burura
berriro odola
berriro Paul Newman.
Ez dut uste Paul Newman
nire memoria horretan
hilko denik,
agian hamar urte barru
ez dut ezer gogoratuko.
Orain dela hamar urteko
aste santu bezpera hartako
hoteleko ordu horiekin
eta han gertatutako guztiarekin
inoiz ahaztuko ez nintzela
uste nuen moduan.

Orain dela hamar urteko
aste ez-santu
zuri, beltz eta gorriko
odola soilik gogoratzen dut
beste guztia urarekin joan da
kasualidadez,
odola zen
garbitu nahi genuen bakarra.

Pisukideek
Pretty Woman gehi
The Texas Chainsaw Massacre
tituluaz
deitu zuten pasarte hura.


PDFa hemendik jaitsi dezakezu.

ESKAILERAK


Bernatek eskatzen zidan testuingurua idatzi beharko banu... poema honi tokia eta identitatea emateko edo, lotsaz hitz egin beharko nuke. Gaztetan galtzaile bat nintzelako sentsazioarekin jantzi nintzen, eta hori gaur arte nirekin dago. Azala bezala. Naia edo Ibai edo Isa besarkatzen nautenean pixkat salbatzen naiz, baina hustasun hark ez nau utzi. Victor Hugok tristeziaren inguruan zera esan zuen, gutxi gora behera, "La mélancolie, c'est le bonheur d'être triste"... hau da, melankolia, triste sentitzearen poza dela. Eta niri ikastolako eskailera horiek melankolia hori ematen didate. Tristea da, baina tristezia horretan poztasuna aurkitzen dut. Bai... gaixorik nago...

batzuetan goraka
beheraka bestetan
batzuk harrizkoak
besteak egurrezkoak
karrakatzen dutenak
ditut gustoko,
pertsona urratuak bezala

altuera galdu edo irabazi
ikuspuntua aldatuz
pausuz pausu
angelu zuzenak
bata bestearen ondoan
oinak sartu ezinak

ikastolakoak memorian orain
nerabez gainezka zeuden
zementu eta beirazko pareten
aurrean

txikitan
hor egiten ziren
klaseko argazkiak urtero
zuri-beltzean

hamar urte geroago
autobusaren geltokia
goiz hotz eta ilunetan
lagunekin bilera puntua

nik gutxi esaten nuen
inuzente hutsa nintzelako
lagunik ez nuelako
halere momentu horren zain
egoten nintzen egunero
inor ez zelako konturatzen
edo bai, agian baten bat bai.
Maialen, Naia, Lexuri
zein Itziar edo Lauraz
hitz egin nahi nuen
zuri-gorriak niri bost,
gaueko pelikula guztiak ere
etxekolanak bukatuak
autobusean
alkandora praka kanpotik aterata
amatxok ikus ez zezan
iraultza txiki guztien
galtzaile zen mutikoa

paria bat nintzen
gitarra gaizki jotzen nuen
neskaren bati
arrosa bat eman nion
saskibaloian nenbilen
futbolean baino
Led Zeppelin entzuten
garaiko kaka putak baino
eskailera hartan jo ninduten
eskailera hartan betirako
galdu ote nintzen

harrez geroztik
mutiko hura hor egon da
eserita, itxaroan
ez gora, ezta behera ere
geldituta
lagun berrien zain
praka laburren unibertsoan
zemento gris eta beroan
goizak
aspaldi ihes egin duelako

orain
arratsaldea da
poesia aurkitu dut
eta noiz edo noiz
lagun bat anai bihurtzen da
mutiko hura salbatuz


Melankolia dosi hau gorde nahi baldin baduzu, pdfa hemen duzu.

PAREDES QUE HABLAN


Banksy edo Blu, edo Keith Haring noiz edo noiz entzun duzu. Gaur ez nator izarrekin. Gaur herriarekin nator. Herriak street art delako hori egiten duelako ere, etiketak jantzi barik, esposizioak egin barik, glamour guzti hori barik. Paredes Que Hablan blogetik ateratako argazkiak dituzu jarraieran.







ALBUM


Hace un tiempo escribí este mensaje en código -en forma de poema- a la misma gente que recibe cada viernes noticias del Baga.

Cuando repaso las páginas
de este cuaderno
como si fuera un acordeón, me allegro
y mientras los contrastes pasan
me golpea el fuelle del brillo de las palabras
a veces demasiado transparente
a veces camino de la papelera
a veces precioso
a veces no
con un receptor o a la deriva

Y entonces veo claro
que todas estas letras
dentro de este negro acordeón
componen una colección de fotos

Un rostro un poema
una persona un sentimiento
una ficción un personaje
una mirada una metáfora
miedos, dolores y deseos.
Estás en mi álbum de fotos, cuidado...

Este poema
más que nunca, es un mensaje.
Más que nunca es una reflexión
más que nunca, es para ti, más tuyo, como nunca.
Una vez más, voy en busca del plural

Porque mañana es demasiado tarde
para los que sólo creemos en el presente
y porque no hay excusas en este mundo de adultez
creo que queda claro que hoy necesito tu ayuda
para hacer mi álbum más nuestro
necesito eso que sólo tú tienes.

Tú harás lo que quieras
porque puedes llenar la oscuridad
de esa sombra
o no hacer nada
y dejar a la sombra en paz…

No están tod@s los que son, pero son tod@s los que están. L@s que no están en la foto, están aquí dentro, en la punta de mis dedos, en el acantilado de mi buena memoria; donde casi siempre huele bien y hace calor primaveral. O quizá te he conocido después, quizá te habia perdido la pista...



A nadie pareció quedarle claro que en aquel poema se ocultaba una petición para hacer algo que hoy tengo mucho más claro. Quiero construir un libro, un álbum de fotos de las personas que me hacen, las que me dan mi esencia a través del reflejo de sus miradas, y el regalo de sus palabras. Y quiero escribir un poema, un texto o simplemente tres o cuatro palabras como pie de foto. Aquí te dejo un ejemplo, inspirado en mi hermano bastardo que hoy se oculta entre los bosques. En ese mismo pdf puedes encontrar las fotos de arriba.

Para hacer esto más divertido, más interactivo y más personal mandé -creo que sólo a los que hablan Euskara, sin animo de racismos linguísticos- una encuesta con muchas preguntas mas o menos insustanciales. Hoy he traducido la encuesta al castellano.

Como muestra, algunas respuestas a aquel mensaje recogidas en el cuestionario (perdon porque solo estan las respuestas en Euskara, y ya he traducido bastante por hoy)...

Amets bat? Zerbait egiten ari zara betetzeko ala ez?
Atzera begiratzen dudan bakoitzean harro eta pozik egotea ikusten dudanarekin. Egunero egiten dut zerbait, baina gehiago egin beharko nukela badakit ere. (Aini)

Faltan botatzen duzun norbait? Ama, jakina. Beti ama (Ander)

ah! no, alguna respuesta en castellano ya hay:

Dirua bazenu, zer erosiko zenuke?
Si tuviese mucha pasta, les jubilaría a mis padres, que ya es hora de que descansen. Yo me compraría un coche para moverme, que soy un culo inquieto y estoy hasta el moño de depender del transporte público y sus horarios y, lo demás lo invertiría en investigación, colaboración social (en primera persona) y en ayudar a mis amigos. (Bea)

Haurtzaroko memoria bat?
Amamarekin lo egitea, nire gurasoek ez zidaten inoiz beraiekin lo egiten utzi. (Ira)

Goiza ala gaua? Egunsentia ala ilunabarra? Negua ala uda? Itsasoa ala mendia?
Udaberriko goiz argitsuak, uda parteko gau beroak, egunsenti fresko berriak eta Bilboko alde zaharreko ilunabar alaiak. Kantauriko Itsaso zakarra eta Durangaldeko haitz misteriotsuak. (Naiara)

Ezizenik al duzu? Zein? Zergatik?
Mantentzen ditudan Lauroko lagun gutxiek Ate edo Ateka. Baina kuadrillan, To (15-16 urte inguru nituenean « muletilla » horrekin hasi nintzen –Apa to… hombre to…, ei to…, ke pasa to…,- ; ta Mungian aintzinako gauza denez ta ez denez horrelakorik gaur egun entzuten, jendeak horrela bataiatu ninduen. (Oier)

Zer da gehien gustatzen zaizuna zure gorputzean? Nire irribarrea (Perran)

Alguna que otra foto enviada por ti, o robada por ahi:








Ahora que el pico de corticoides que llena de fuerza las primeras horas del día se ha ido a tomar por culo (no puedo evitar hablar así), siento que estas letras son un poco cursis, como si estuvieran sacadas del diario de un preadolescente sin amigos, como lo fui un día. Pero después del tiempo que me ha llevado llegar hasta aquí, no es plan de borrarlo todo. Algo que seguramente debería de hacer más a menudo. Ahora me siento ridículo, pero eso no ha matado a nadie.

2012-01-30

ERREKTOREAREN IDEIA


Gaur, Urtarrilak 30, Belgikan greba orokorra dago. Egiten duen hotzak eta zero azpiko tenperaturek herriaren egoera baino min haundiagoa egiten dutela ematen du.

Ugorekin batera gure (zuen) ikerketa sistemaren hausnarketa egiten nagoela badakizu. Hemen. Horiek horrela grebaren inguruan Universite Libre de Bruxelles (ULB) unibertsitatearen errektoreak aurreko astean bidalitako mezua jarri behar dut:


"Les conditions de travail dans les universités belges et, en particulier, dans celles qui dépendent de la Fédération Wallonie-Bruxelles, sont, en comparaison avec d'autres pays, nettement moins attractives. Parmi les arguments qui permettent toutefois de recruter ou de s'attacher durablement les chercheurs, on épingle principalement le système de pension, dont certains avantages comparatifs sont particulièrement appréciés. A l'heure où le monde politique exige sans cesse des institutions universitaires qu'elles attirent un plus grand nombre de chercheurs étrangers et qu'elles développent une recherche d'excellence, la réforme annoncée constituera un handicap majeur et s'avère en totale contradiction avec des objectifs modernes et indispensables d'internationalisation et de maintien de la qualité de la recherche.

Toutes ces raisons nous amènent, chères et chers collègues, à rencontrer pleinement les revendications syndicales de ce lundi afin de garantir une réforme des pensions concertée et équilibrée. Ceci est indispensable si l'on veut préserver l'avenir de notre Institution et, au-delà, celui d'une Fédération Wallonie-Bruxelles qui a plus que jamais besoin d'universités compétitives et dynamiques.


Alain Delchambre, Didier Viviers,
Président du Conseil d'administration, Recteur
"

Frantzesa ulertzen du Bagako bezero askok, oso jende argia datorrelako gurera. Halere hitz parea esango dut Lizardiren hizkuntzan, publikoak, testu hau argiago uler dezan. Errektorea Belgikako ikerketaren egoera larriaz hitz egiten hasten da, nazioarteko mailarekin konparatuz. Belgikak eskeini ditzaken lan-baldintzak, beste hainbat herrialdeekin alderatuz, urriak direla argi eta garbi aitortzen du errektore jaunak. BAINA!... beti baina bat egon behar... Belgikako pentsio sistema zen, beste herri guzti horiekin konparatuz, abantaila bat, bakarra dirudiena... Gobernuak orain pentsioak murriztuko ditu, eta jubilazioa zahartu. Hau ere notazio agentzia puta horiek eta europako elkarteak inposatutako "mesures d'austerite" famatuei esker.

Surrealista! Belgikako ikerkuntzak eskaintzeko zuen bakarra ezin ziteken pentsio eder bat izan... mesedez!

2012-01-28

IRAGANA HIL BAINO LEHEN


Nostalgiak janda edo, Urtzen musika entzuten ibili gara gaur etxean. Bilboko Bilborock aretoan 2003an "Azken Eguna" kontzertua jo zuten. Hona hemen azken egun hartan jo zituzten lehen bi abestiak:

Iragana Hil Baino Lehen:



Azken Eguna:



Gaztea bazara agian ez dituzu ezagutzen. Hemen informazio gehiago. Spotifyn diskografia osoa daukazu. Groovesharken gutxiago, baina badago zerbait.

MAITASUNAREN NEURRIAK


Maitasunak 16:9 neurria omen duela pentsatzen dut batzuetan. Zineman maitasunak desberdina dirudi. Hona hemen adierazgarri berri bi:

28 Hotel Rooms:



After Fall Winter:

2012-01-27

NORBERARENTZAT


Ugok zera dio aurreko eguneko nik idatzitakoari erantzunez

Eneko:
Eta beste inork zu baino lehenago proteina horren funtzioaren erregulazioa ulertuko balu?

Ugo:
Azkeneko boladan irakurtzen nagoen liburu batean topatutako aipamen baten ispilua da guztiz, mahai gainean jartzen didazuna: "If pure scientists were motivated by curiosity alone, they should be delighted when someone else solves the problem they are working on -but that is not the usual reaction", Alan Hodgkin omen esanda. Gustatuko litzaidake esatea gaur egun, zientzialariok pairatzen dugun presioarengatik sortutako izaera bat dela, egia deskubritzera lehenengoa ailegatu nahi izatearena, baina ez da ba kontu berria; mende luzea atzera joanda, gaur egunerako ere baliagarria litzateke beste zientzialari famatu batek egin zuen hausnarketa publikoa, zientziarekiko bere maitasunaz ari zela: "love of natural science ... has been much aided by the ambition to be esteemed by my fellow scientists".

(...)

Eneko:
...ikerlarientzat, beharrezkoa da norberarentzat lan egitea...

Ugo:
Beno, ... bizitza honetan dimentsio bakarreko eremu gutxi existitzen direla esango nuke nik. Beti gabiltza gradiente ezberdinen arteko oreka bilatzen, eta nola ez, ikerkuntzan gabiltzanok ez gera salbuespen. Hiruki baten izkina batetik jakin-minak bultzatzen gaitu, beste corner batean beste zientzialarien oniritzi eta kritikek bideratzen dute nondik nora murgiltzen garen, eta azkeneko erpinean gizartea dugu, eta ikertzen gabiltzana gizartearekiko erabilgarritasuna gidatzen gaitu. Hiruetatik bakar bat kenduta, hobe genuke etxera joan, bai.

HEGOALDEKO UDABERRIA


kulpak atea jo du
bere klabikulak
gogoratu ditudanean
gela hartako
memoriarik biziena
udaberri hartako
memoriarik biziena

nigan sinesten
erakutsi zidan emakumeak
biluzterakoan
begiratu ninduenean
nire belarrietakoen zilarra
platino egin zuenean
hegoaldeko titiek
ekarri zidaten udaberria

erakargarria ote nintzen?
benetan?
hark baietz zioen

egia eman zidan
depresio postkoital gabeko
zigarroen artean
ezer izango balitz bezala
nire zakila esku artean eutsita

hiru egun izan ziren
azalez beteriko hiru gau
izerdiz ureztatuak
usainez gainezka

banatu ginen arratsaldean
betirako libre nintzela
banekien;
emakume hark askatu ninduen

hurrengo birekin
igurtsi eta gero
muskuluak lasaitzerakoan
terrazan
kearekin batera
nire begirada
hegoalderantz jaurti nuen

ohetik irten
eta nire bila zetorren
emakume berri baten
biluztasun zuria,
beranduegi baina
eta ni terrazatik ihesi
bere desioak
bigarren ate bat eman zidan
betirako

plazerrak zein itxura duen
emakume haren begietan
ikusi nuen
emakume gutxik
begiratu nau horrela

bere klabikuletan
haginkadak
gogoratzen dituela
idatzi zidan behin
eta nirekin amets egiten duela
eta nire itzala
beraren eskua eusten duela
oraindik ere.

bere itzalak
berezia naizela uste du
horregatik ez genuen
hiru egunetan zehar
argirik itzali


PDFa hemen.

2012-01-26

I AM NOT LEFTHANDED


Lehenengo "Long Goodbyes" (Yes Means No diskatik) kantaren arpegioaren hasiera entzun dut. Gero emakume gaztearen (gaztea zela nabaritu dudalako), gero koroak, bateria lasaia baina beti hor... kanta betiko kanta bat dirudi, mila bider mila abesti desberdinetan entzun duzun nota berdinekin. Maitemindu naiz berehala. Horren kursia naiz, bai. Zer egingo diogu. Eta youtubera joan naiz, bideo baten bila, Bagako proiektorearen atzean montatzeko. Eta kanta beraren bideoa ikusi dut, orain zuk ikus dezakezuna:



Esteta bat naizelako bideoa zatarregia iruditu zait, errealegia, itsusiegia, eta denak itsusiegiak zirela ere. Joder! Burua gaizki daukat. Beraien musika gehiago, hemen.

EL ORDEN DE LAS COSAS


Esteban Alenda anaien laburmetraia famatua. Iazko Goya irabazi zuena:

Bat:



eta bi:



Aurten ere Goyako listan daude labur honekin.

FLIPBOARD: HASIERA


iPaderako aplikazio hau itzela da. Hain da ederra non atal bat irekiko dut, bertatik harrapatutako argazkiak jartzeko. Noiz edo noiz argazkilari bat edo bestearen bakarreko esposaketa bat egingo dut ere:








KALEKO ARGIAK


Pavel Puhov, esan zenidan.

Beste street artist horietako bat...

edo agian ez:



Hemen pare bat irudi gehiago.

2012-01-25

PINZADA BAT


Victoria Ivanovaren argazkiak bitxiak dira benetan:






THE DEBT


Ez dago gaizki aurreko gauean ikusi genuen pelikula hau:



Baina hoberena honako momentu hau izan zen. Mossadeko hiru agentek bahitutako (bere Guantanamora eramateko) mediku-ikerlari nazi jarto zahartu bat lotuta eta lurrean eserita dago ekialdeko Berlinen hor nonbait 1965n. Agentetariko bat koilara batekin jateko ematen dion bitartean zera esaten dio medikuak aurpegira begira:

"Why did you think it was so easy to exterminate your people? You're weakness.

I saw it. Everyday I saw it.

Everyone of them thinking only of how to avoid being flogged or kicked or killed. Everyone thinking only of themselves.

Why do you think it only took four soldiers to lead a thousand people to the gas chambers?

Because not one out of thousands had the courage to resist.

Not one would sacrifice himself! Not even when we took they're children away!

So I knew then, that you people had no right to live!

You had no right...
"

A DANGEROUS METHOD


Croniren azkena.

Viggo Mortensen Freud gisan eta Michael Fassbender Jung, Sam Cassel eta Keira Knightley ere:



Volpiren liburu bat dakarkit burura, beste mila gauzen artean. Bere XX. mendeko trilogiaren barneko bigarrena, alegia.

HOMELANDS


Ezin jakin Nitin Sawhney gehien gustatzen zaidan musikarietariko bat dela. Kanta hau, Broken Skin (1999) diskatik bere talentoaren erakusgarri:



Hemen estudioko bertsioa.

Ez, ezin dut kanta baten bideoa jarri eta horrela joan. Bagan errepikatzea gustatzen zaigu:

NORENTZAT?


Ugok zera idatzi du hemen:

"Euskal Herrian ikerkuntzan zenbait zientzialari gabiltza. Batzuk bertokoak, beste batzuk atzerritarrak. Batzuk zentro publikoetan, edo EHUn, beste batzuk enpresetan. Batzuk medizina berrien bila, beste batzuk teknologia berriak garatzen, akaso erailtzeko bonba berri batean erabiliko direnak…

Baina, norentzat egiten dugu lan? Ziurrenik erantzuna ez da berdina izango kasu guztietan. Neure kasuan, oinarrizko biologian nabilela, gizartearentzat egiten dudala lan esan nahiko nuke, guk ikertutakoa zenbait gaixotasun hobeago ulertu eta sendatzeko balioko duela jakinda. Baina, bihotz barnetik erantzuna eman beharko banu? Nik niretzat egiten dut lan, kuriosidadea hilda! Kartografiarik gabeko mundu ezezagun batean gabiltza, azkeneko detailetxoraino bizitza ulertu nahian. Azken helmugan guk ikertutakoa balio sozial bat izango duela ziur nago. Baina gaur gauean, lo egitera noanean, proteina zehatz horren funtzioa nola demontre erregulatzen den jakin nahiko nuke. Besterik ez. Mundu osoan horren erantzuna oraindik inork ez duela. Eta nik, akaso bihar, akaso etzi, ulertuko dudala ziur nagoelako.
"

eta ni bere aurrean banengo bezala, zera esango nioke, kafe usainak banatzen duen oholezko mahaitxoaren beste aldetik:

Eta beste inork zu baino lehenago proteina horren funtzioaren erregulazioa ulertuko balu? Eta Cell edo Nature txukun eta eder batean emaitzak argitaratuko balitu? Pozik egongo al zinateke? Hobeto egingo al zenuke lo? Azken finean, zure kuriositatea asetuta legoke, eta proteina horrek nola funtzionatzen duen ulertuta gizartearen bizimodua epe luze zein labur batean hobetuta legoke. Nire aldetik zu lehena izan zaitezen espero dut. Gaur gauean hobeto egingo dut lo hala bada.

Hala ere zuk esaten duzun horretan bi esaldik bihotza lapurtu didate, nahiz eta zu nire tipoa ez izan.

Alde batetik zuretzat lan egiten duzula. Nik uste dut, orokorrean gauzak norberarentzat egiten ez direnean zoriontasuna atzean gelditzen dela, eta kimera bat izango da betirako. Ikerlarientzat, nik uste, beharrezkoa da norbere buruarentzat lan egitea, bestela akabo! besteontzat lan egiten baduzu, besteon onarpenarentzat, egoak markatutako norantza iparorratzan jarraituz gero, ez duzu bakarrik zoriontasuna galduko, baita lanera joateko askatasun eta grina hori ere.

Bestalde, mapa biologikorik gabeko mundu horren barrena zauden horrek irribarre bat ekarri du nirera. Indiana Jones itxura hartzen zaitut. Egia da markatutako biderik gabekoa dela ikerlari baten egunerokotasuna. Koska hor dago ere, eta orain diskusioa zure mapetatik hurrengo mailara eramango dut... Euskal Herriak mapak behar ditu ikerkuntza antolatzeko, planak, epeak. Gizarteak hori jakin beharko luke, ezta? Euskal ikerkuntzak norabide eta norantzak behar ditu, Atxutegik Echeniquek edo Matok zein Ochoa Olascoagak markatutakoez gain.

Zebra arraina ondo garatu al izateko, zelulek programa zehatz bat jarraitzen dute:



Collective Migration honi buruz gehiago jakin nahi izanez gero, Isak argitaratutako paper ederra hemen daukazu. Open access gainera, horrek edonork irakur dezakela esan nahi du. Beste egun batean Ugorekin zientzia argitalpen sistemari begirada bat botako diogu.

HITZEN UBERATIK


Oier Guillan idazlea Hitzen Uberan aurrera eramaten duen pertsonetariko bat da, Imanol Ubedarekin batera (azpian dagoen bideoaren azkeneko biak). Uberatik testuak irakurri izan ditugu Bagan jada. Oso toki ederra da. Portadatik mundu berezi batean zaudela ulertzen duzu.

Sormen lanen txoko zoragarria da. Denetarik aurki dezakezu. Idazle profesional zein amateurrek tokia dute Imanol eta Oierren egitasmoan.

Eta gaurko honetan, kaian, nire poema eta argazki bat jarri dituzte. Hemen agertu izana. Eskerrik asko bihotzez.

2012-01-21

UMEAK ETA MOZKORTIAK


Irak eta Anderrek aitatasun-amatasun-gurasotasun edo ume bat izatearen inguruan erreflexio bat idaztea eskatu zidaten beraien ezkontzarako. Oso esanguratsua da bikote batek horrelako zerbait eskatzea, behintzat nik horrela sentitzen dut. Argi daukat nik Aioraren garrantzia Ira, Ander eta bere inguruko guztiontzat, horregatik errespeto izugarria sortarazi zidan eskariak. Errespetoa, bildurra moduan, zerbait Aiora bezain ederra egin nahi nuelako, Aioraren magia bezain polita, eta bere inguruan dagoen maitasuna bezain liluragarria. Errespetoa, Ira eta Anderren bizitza proiektuari diodalako; eta Aiora asko errespetatzen dudalako ere.

Beraz hona hemen, nire erreflexioa, nire ideien koadroa:

Cuando Naia nació un montón de sensaciones nuevas vieron la luz.

Llamé desde el hospital de Cornell en Manhattan a mi ama a eso de las 10 de la noche horario de la capital bizkaina. De la capital del mundo a la capital de mi mundo. Lo primero que sentí que tenía que decirle a mi ama era gracias por haber hecho semejante esfuerzo por traerme a este lío que llamamos vida. Al ver a Isa empujar con toda su alma durante una hora y media, el respeto por la mujer que amo se multiplicó por un factor desconocido por la matemática clásica. Y sentí que mi amor por mi mujer era más real que nunca, igual que por mi ama. Sí, un poco freudiano todo… qué le vamos a hacer.

Días después, cuando apenas recordaba mi nombre tras largas noches en vela, de nuevo sentí la necesidad de llamar a mi casa y decirle eskerrik asko a mi ama una vez más. A mi aita no podía hacerlo por teléfono, pero lo hice a mi manera.

Cuando tienes un hijo, y hablo solo como mero usuario que soy de esto de la paternidad (sin ánimo de querer aleccionar, que ya hay suficiente de eso) te das cuenta de la fragilidad de la vida. Te das cuenta de lo difícil que es llegar, y de que todo salga bien, y empiezas a ser consciente de mucho más, o por lo menos ese fue mi caso desde el primer momento que supimos que estabamos embarazados. Yo me di cuenta de los esfuerzos que los míos habían hecho por mi, de las sensaciones que mis sonrisas de duermevela infantil encenderían en los ojos de mi ama y en el corazón de mi aita, llenándoles de energía y de fuerza para afrontar todo lo que yo conllevaba.

Y entonces pensé que los niños se parecen mucho a los borrachos. Otro mas de los delirios provocados por la falta de sueño, supongo. Sí, como un perfecto Nicolas Cage haciendo de Ben Sanderson en Las Vegas, o como el gran Bukowski y su alter ego Henry Chinaski.

No sólo en la manera de desplazarse por el mundo en los primeros días de bipedismo (que no de pedismo), sino tambien en su sinceridad, en su complicado lenguaje que los emocionados padres se emperran en decir que es clarísimo y que sólo ellos entienden, aunque sólo a veces. Este es uno de los muchos lenguajes que no se hablaba ni en la torre de los mil idiomas.

Los enanos no llevan un vaso de más, pero las sonrisas sin razón de los muy bebés me recuerdan a las de los muy bebidos. Los niños beben mucho y vomitan, los enanos dicen siempre la verdad; por lo menos hasta que aprenden a mentir. Dan besos llenos de babas y les gusta pasar la noche en danza; aunque luego se echen unas siestas de tres horas. Tienen menos memoria que un pez naranja de esos que viven tres días. La memoria de los que están en la barra de ese bar a las 5 de la mañana.

Ambos se hacen amigos de todo el mundo, y se pasan el día cantando y dando alaridos, lloran o se ponen contentos por el más sencillo de los momentos y si uno no pone mil ojos se terminan perdiendo siempre, a nada que halla mas de 7 personas alrededor.

Poniéndome un poco más serio, tengo que reconocer que el tener a Naia me conectó de nuevo con la magia de las pequeñas cosas. Me conectó con la emoción de poder volver a hacer algo con mis manos y me hizo de nuevo disfrutar de las victorias de lo cotidiano. Me trajo la alegría de vivir, sólo por vivir, sin que importe si hace frío (aunque haga mucho frío) o si es martes o es domingo.

Sé que suena muy usado, pero es lo que siento. Así soy yo.

Las sonrisas se multiplican y reaprendes el esfuerzo de compartir tus juguetes, tengan la forma que tengan.

Peeeero… siempre hay un pero;

Los hijos te traen algo que no te abandona nunca, esa especie de terror a que algo les pueda pasar, una desazón permanente, que se acompaña de una responsabilidad que no se termina hasta que te mueres. Eso si que es hasta que la muerte nos separe.

Dos reflexiones más, sin ponerme melodramático.

La primera: gracias a Naia, y sé que Aiora surte el mismo efecto en sus progenitores, reaprendí el amor desinteresado. No se puede forzar a un niño a amar. Cuando Naia me dice “I don’t like you, aita” no le puedo forzar a que todo lo que yo haga o diga le guste. No puedo forzarle a que me quiera. Eso es una de las verdades que me hace más humano hoy por hoy, y nunca me gustaron los catequistas.

La segunda: el respeto por mi ama y mi aita y por ese amor desinteresado. Muchas veces que no estuve a la altura de ese sentimiento, otras fui un desagradecido. Tener un hijo hizo que volviera a reconectarme con los que me quieren de manera desinteresada y a no seguir siendo un desagradecido.

2012-01-20

SEGUNDU BAT


Bernatek bere garaian festi baterako segundu bateko bideoak egin zituen ere...



Segundu bakar batean edertasuna gordeta egon daitekelako. Ahazten dugun arren, momentu txikietan poztasuna dagoelako. Bizitza baten esentzia. Esentzia baten bizitza. Bestela hau berriz begiratu.

WORLD WIDE WAR


Edo World War Web...
Megaupload itxi dute eta jendea gartzelara bidali dute. Hori hasteko. Baina hori badakizu jada.

Nostromon, sarrera honen erdian, zera irakurri dut oraintxe bertan:

"A nadie se le escapa... La cantidad de archivos protegidos por copyright alojados ahí era inmensa... Pero, ¿y los personales?, ¿qué pasa con ellos?

¿Puedes cargarte un edificio porque algunos de sus inquilinos no sepan comportarse?; si está gobernado por un dictador sanguinario, ¿puede EEUU bombardear un país entero?

Eeh...

Proteger a los autores, a la industria del ocio, no es el fin último de este tipo de acciones... Cerrar Megaupload, antes que Guantánamo, es significativo: el objetivo es la red.

Es éste un mensaje para el usuario: mira lo que podemos hacer.
"

Anonymousen mezua:



txungo pastel.

2012-01-19

SINTONIA


Ez da berria... baina zein ona den!



Jose Mari Goenagak idatzi eta zuzendutakoa.

INIGOREN ONDDOAK


Bagan esposaketa parea egin du jada Gomez de Segura lagunak. Bideo muntaiak ere egiten ditu bere argazkiekin. Hemen bere muntaiak aurki ditzakezu.

Iñigori, aitaren influentziaz, onddoak, perretxikoak eta basoko beste izakiak asko gustatzen zaizkio. Orain dela egun batzuk, Bagako neguak udazkena gogora dezan, onddoen argazkiak eskatu nizkion. Hona hemen bidalitakoak:






Pentsa ezazu hauetariko espezie batzuek 2 milimetro baino ez dutela... itzela ezta? mundu magiko bat dirudi, Iñigoren begiradak filtratu eta gero biziagoa eta zoragarriagoa dirudiena. Argazki gehiago bere fotonatura galerian. Flickr bat ireki behar duela esan behar diot.

Eskerrik asko mundu txiki eta ezkutu horren isladak nirekin partekatzearren. Bagako ormak dotore dotore daude, onddoak Maiderren argazkien ondoan daudelarik.

EL MAGO DE IRAPUATO


Ya ha pasado por el Baga
y estoy seguro de que si no viviera tan lejos
vendría todos los días. Se ha ido y yo me he quedado. Como tantas otras veces. Pero esta vez duele de verdad.

me gustan el blanco
el verde y el rojo,
sin llegar a ser
mis colores favoritos,
privilegio del negro
y el amarillo.

me gustan los hombres
con largas cabelleras
las personas que ponen caras
ante una lente fotográfica

me gustan los hombres
que abrazan de verdad
casi tanto como las personas
que escuchan
tan bien como hablan

me gusta lo verdadero
me gusta lo auténtico

me gusta la gente
que no se esconde al reír
y la que bebe tequila
apenas entrado el mediodía
por el mero hecho
de celebrar una amistad

me gusta la gente
que puede pasar horas
sentada de sobremesa
quizá porque
me recuerda a casa

me gusta la gente
a la que le gusta
disfrutar de cualquier
deporte en la tele

me gusta la gente
que lucha por
los protagonistas
de las historias marginales
de Sepúlveda

me gustan las personas
que no se esconden
tras leer un comic erótico


me gusta la gente que habla
con los camareros
como si fueran
viejos compañeros

me gusta la gente
que inspira
que me hace soñar
cuando cuenta una historia

me gustan los patriotas
no los vacíos
no los idiotas
los de verdad
los que no llevan etiquetas
ni estandartes políticos

me gustan aquellos
que echan de menos
las pequeñas cosas
como la voz de una madre
a la que ha secuestrado
el silencio

me gustan
los que hacen cosas con sus manos
que luego regalan
y no venden
sin llamarse artistas
solo por el disfrute
aquellos que tan pronto
pintan un cuadro
sobre un mapa de carreteras
como deciden aprender
a tocar la guitarra
a 45 años.

el mejor amigo de mi padre
-que me perdonen los demás-
se apellida Olaizola
pero sus amigos
lo llaman Mañi o Méjico
porque se pasó
el servicio militar
cantando rancheras…


como no ibas entonces a encantarme?


solo a Pilu se le pasaria por la cabeza correr la maraton de Bruselas con una camiseta de la seleccion de Méjico y escribir en ella dos mensajes de animo, uno para su madre enferma y otro en homenaje a Kukutza. Ambas han desaparecido. El pdf, donde siempre, al fondo a la izquierda.

2012-01-18

ESKELAK ETA FUNERALAK GAUR


Norbait hil zaizula inguruan? Urtebeterako eskela bat jar dezakezu, 39 euroren truke. Gero facebook, twitter eta beste sare sozialetan zabal daiteke. Zuk egiten duzu eskela gainera, pertsonalizatua.



Hiletak streaming bidez nahi dituzula... hemen!

SALDA BADAGO!


Urtea bukatu baino lehen SOPAren (Stop Online Piracy Act) berri izan nuen hemen. Irratian entzun eta zenbait egunkaritan irakurri dudan bezala hainbat webgune honelako orri batekin agurtzen zaituzte gaur, protesta egiteko garaia heldu delako:


Hurrengoa, bankuak erretzea.

AKTIBISTA


Giraldillak gogoratzen? Itoiz? Berlin? Filma bukatzeko dirua behar dutelako.



Hemen informazio gehiago.

2012-01-17

LIBURUTEGI MAGIKOA


Ederra!



Jende berberaren lehen proiektua hemen ikus dezakezu.

MAIDER EGüES


Aurreko egunean Hitzen Uberako portadan Maider Egüés baten argazki bat ikusi nuen. Izenak tok-tok egin zuen nire memorian, baina ez nekien zergatik. Googlera jo eta esteka batek beste batera eraman ninduen eta bere wix-en bukatu nuen. Maiderri mezutxo bat idatzi nion, bere lana zenbat gustatzen zitzaidan aitortzeko. Mezu hartatik hona iritsi gara, Maiderri argazki batzuk Bagako ormetan eskegitzeko eskatu eta gero:










Maider, eskerrik asko zure izaera zuzen, autentiko eta era berean xumeagatik. Benetan. Zure mezu bakoitza gordeko dut. Zelatan jarraituko dut zure lana. Noiz edo noiz mezutxo bat jasoko duzu, ziur izan. Bestalde, Bagako ateak zabal-zabalik daude zuretzat eta zure lanarentzat, beraz... nahi duzunean.