2010-06-24

HISTORIAKO PARTIDARIK LUZEENA


Wimbledoneko 18. tenis-zelaia bapatean famatua izango da. jolasten. Inork ez zuen espero John Isner-ek (AEB) eta Nicolas Mahut-ek (FRA) asteartean hasi zuten partida hau hiru eguneko partida izatea, historiako luzeena. Lau set jolastu eta gero, eta bakoitzak bi irabazi ondoren, boskarrena hasi zuten asteartean. Wimbledonen boskarren set-ean ez dago bat-bateko heriotzarik, edo tie-break-ik non 6-6 egon eta gero, zazpigarren eta azken joko bat jolastu behar da. Normalean hori irazten duenak, partida irabazten du. Atzo, partidaren bigarren egunean, azken set horretan 59-59ko emaitzarekin (normalean 6 joku irabazita, jokoa irabazten da), iluntasuna zela eta partida gaur arratsaldean jarraitu dute. Atzo zazpi ordutan zehar jolastu zuten. Azkenean, gaur, partidaren hirugarren egunean eta hamaika ordu baino gehiago eta gero, azken set-aren 491. minutuan Isnerrek 70-68 irabazi egin du. Arratsaldeko 4:48an Inglaterran. Ikaragarria!

Eta Italia etxera, munduko txapeldunak Eslobakiaren kontra galdu dute 3-2 eta taldeko azkenak dira bi punturekin (Paraguai eta Eslobakia aurrera doaz). Arrivederci Azzurri!

No hay comentarios: