2010-06-29

GOGOETA LIBREAK


I.
Heroien behar mugitzen dabil
zer egin jakin gabe
gizartea deitzen dugun munstro hau.

II.
Ez ulertzearen
ez jakitearen
ezin pentsatzearen laku beltzak
izutzen nau.
Nire ezjakintasunaren dimentsio espazialak
heriotzaren tamaina du
arratsalde arrunta hau
laborategian egon eta gero.

III.
Kolumnen artean
argia somatzean
erdi iluntasuna
edertasun bihurtzen da.
Metroa tunel erdian gelditzean
haserretu ezik
irribarre bat kristalean pintatzean
erdi iluntasuna
edertasun bihurtzen da.
erdiluntasuna: erditasuna: edertasuna

IV.
Poesia tristeak idazteari uko egin nionean
nire bizitza errexagoa bihurtu zen.

V.
Zein ederra den esan beharko nioke
Baina ihesi joan da, korrika moduan
bere esentziaren atzetik.
Edo agian nirearen bila.

VI.
Graffitiak metroko leihoan
graffitiek metroa dekoratuz
graffitiak paretetan
graffitiak azaletan.
New Yorkek kontatzeko asko dauak
eta lengoaia ezberdinen bitartez
egiten ez badu
ez litzateke New York izango.
Edozein aitzakia ona da
airea poesia bihurtzeko.
Idazterakoan,
funtsezkoa dena ulertzea
errexagoa egiten baitzait.
Uste dut, agian, Keith Haringi ere
berdina gertatzen zitzaiola.

VII.
Batzutan
kanpo munduan inspiraziorik
aurkitu ezinean nabilenean,
nire eskuak nire buruan sartzen ditut
PDFa nahi? Hemen daukazu.

No hay comentarios: