2010-06-28

HARAINDIA


Aspaldiko poesia bat izan arren, gaur, berriz irakurtzeko astia hartu dut.

Orain ulertu dut
eta dardarka nago…
ea partekatzeko ahalmena
ematen didan poema honek!

Jainkoek, eta bere akolitoek
hil eto geroko bizitzari buruzko kontuak
behin eta berriz aldarrikatzen dituzte.
Ez al da dena erlijioaren
muntaia fundamentalista
nazkagarri bat?
agian...
Paradisu edo infernu hori,
baita purgatorioa ere
memoria baino ez da.
Gogoratua izatea da
betirako izateko aukera bakarra.
Beste bizitza bat da, gorputz gabekoa
heriotzari iruzur egiteko irtenbidea; memoria
...-aitak begi berdeak zituen-...

Hori da profeten mezua, eureka!
ez al da ba jesus delako hori hilezkorra?
eta buddha? ala joshua? allah?
yahweh, bhagwan ala wagehuru?
propagandisten memorietan bizi dira
jainkoak
eta beraien ordezkariek,
bidai-agentziako langileak balira
beste bizitza horretarako ofertak dituzte;
otoitzetan oroimen lana baino ez da egiten.
jonen “poesia infinitoa” bezain hilezkorra
bukaezina,
jon ere jainkoez ari zen poema hartan
eta ni, errepika ari naiz,
abesten eta otoitz egiten, nire letaniak
-nire aitaren begiak berdeak ziren-

Jainko guztien beste bizitza hori
perfektua, ez-fisikoa
memoria da, nola bestela?
Ez al gara denok hobeagoak
desagertu eta gero
hemen gu barik gelditzen direnentzat?
batzuk ez; horientzat memoria-infernu.
Batzutan memoria hori geneetan dago;
geneen bitartez trasmitu diot nik Naiari
nire izaeraren zati bat...ai! nire alaba gaixoa
-nire aitaren begiak ziren berde argiak-

Gogoratua izan naiteke, edo ez
maite nautenen ispilu aurreko
oroitzapen pribatuan;
auzoan, herrian, hirian, nazioan
ala munduan...allah bezala...bezallah!
edo memoria biologikoan
isiltasun naturalen zirrikituetan.
adenina, guanina, timina eta zitosina…
betierekotasunaren lengoia.
memoria biologikoa mintzairan.
-aitaren argi berdeak, begiak-

PDFa nahi baldin baduzu, hemen jaitsi.

No hay comentarios: