2010-06-16

EZTIA ETA ARGAZKIA

MEMORIAREN ONANISMOA

Oholezko mahaiak
oholezkoak ere aulkiak
eta oholezkoak argiak.
Eta larru marroia
zure ilea ere marroia.
Dena marroietan eta laranjetan dagoela
argia hau da eztia bezain goxoa.

Hortxe zaude
zure beldurrei eusten
eta zure kafea xurgatzen
zure ezpainak erretzen
nireak zu muxukatzeko
desio berberaren tenperaturarekin,
zure ezpainen azpitik zure hortzak
hainka egiteko prest,
nireak bezalaxe.

Oso gutxi esaten duzu
beti bezala
eta nik gaur ez dut hitzegin nahi.
Orduan zu begiratzen zaitut
zure sudur txiki eta borobila
eta zure makillaje gorria
zure begiak azpimarratzen
eta gainean zure begirada
hustasunean galduta
ixiltasunaren ertzean
nire begiek ezin zu bueltan ekarri.
Eta betirako galdu gara.

eta zer dauka honek
poesiarekin zerikusia?

Hain galduta nengoen zure begietan
non ez naiz konturatu
zure bularrak airearekin jolasten zeudela,
nire aurrean.
Zure titiburu arroxa
eztia bezain goxoa,
baina beste batek daztatu du
nik soilik imagina dezakedan zure zaporea.
Agian zuk ere ez duzu probatu.
Edo agian zuk badakizu
onanismoan galtzerakoan egarri zarelako.

Arratsalde hartatik
soilik argazki hau daukat gordeta
nire minen guztien artean...

non daude zure begiak?

mahaia bai
eta titiak
baina ezin gogoratu zure begiak

gordeta ditut zure beldurrak
airean gelditutakoak
eta nik betirako izkutatutakoak,
zure dardarak.
Baina ezin gogoratu zure begiak.


PDFa hemen jaitsi.

No hay comentarios: