2010-06-30

HIZKUNTZAK


Nire lehen poesia bilduma idatzi eta gero hainbat argitaletxetara bidali nuen zirriborroa. Irakurri zutenen artean batzuek hizkuntza bakar batean idazteko gomendatu ninduten; nire ahotsa transmititzeko tresna aukeratu behar nuela; bestela oso zaila izango zitzaidala nire poesia gutxinaka-gutxinaka hobetzea, handitzea, sakontzea... Agian arrazoia daukate, baina oso zaila egiten zait. Nire bihotzak euskaraz idatzi behar nuela esan zidan egun horietan, eta nire ahotsa euskaraz bilatzeko. Txalupan salto egin nuen eta arraunean hasi nintzen, aditz, adjetibo, subjuntibo, esaldi subordinatu edo aditzlagun zein izen edo metaforak RM Azkue, Pako Aristi eta Mikel Urdangarinen hizkuntzan bilatuz. Bihotz (hobeto esanda burmuin) berdinak batzuetan Isari poemak idatzi nahi dizkio, edo nire amatxori, edo Martistari, edo Pierre-ri, edo Hideaki-ri...eta zoritzarrez nire munduaren gehiengoak ez du tutik ulertzen. Halere, agian nazionalismo kokolo bat dela eta, euskaraz idazten jarraitzen dut. Baina hona hemen nire barne gatazkaren adierazle laburra bezain esanguratsua:

Hizkuntza bat aukeratzean
besteak deuseztatu behar
nire parte bat
kontzienteki akatuz.
Hainbeste nahi al dut
nire lana argitaratu,
non nire poesia "hobetzeko"
hizkuntz bakarrean
aspaldi idazten dudan?

PDFa hemen jaitsi dezakezu.

No hay comentarios: