2010-11-30

ARITZ MORENO


Txinek Bernati eta Bernatek niri lan txukun eta izugarri handi hau pasa dit (horrelako kontaktuekin Baga-Bigaren maila gero eta altuagoa izango da). Gora Bernat! Gora Txin! Gora zuek!



4536 eskuz irudikatutako fotogramak, 25 fotograma/segunduro. Horrek bai ematen diola indarra denborari, ezta? Zorionak Aritz! Eta Lobo Electricoren kanta ez dago gaizki, baina nik uste benetan berezia dena irudi lana da. Abestiaren titulua hobezina Aritzen idiosinkrasia azaltzeko.

Bideoa hemen daukazu vimeon.

2010-11-29

RUBEN ETA BERRI, BERRI ETA RUBEN


Aurreko egunean Pauk Txinaurriak diskaren inguruan eginiko komentarioa eta gero Txapsek (Lisabo) bidalitako esteka bat pasa zidan (Berriren kantuarekin Mikel Laboaren omenez eginiko diskarentzat). Diska oraindik ez da kalean eta bIDEhUTSekoek zure laguntza behar dute hemen ikus daitekeen bezala. Hona hemen Berriren kanta, Liluaren Kontra:

Berri Txarrak: ''Liluraren kontra''

Orduan Rubéni idatzi eta 5 argazki aukeratu nituen. Berak berdina egin eta gainera argazki bakoitzarekin doan istorio edota erreflexio batekin oparitu zidan. Hona hemen nik aukeratutako argazkiak:






Y aquí os dejo con las palabras y las fotos elegidas por el siempre genial y sorprendente Rubén. De antemano queda dicho que Rubén es un grande y que le estoy muy agradecido por su manera de mirar y sobre todo por su manera de compartir. Es un placer trabajar con alguien como tu Rubén, lo digo en serio, sin palmaditas en la espalda de un exhibicionista sonámbulo:

"Me gustaría comenzar por agradecer a Eneko su interés por mi trabajo y el apoyo que ello significa para mi, que a veces veo el vaso medio vacío por culpa de la dificultad que supone intentar destacar en algo siendo de un país (podéis situarme en Cataluña o en España, el efecto a los ojos del resto de países es el mismo) tan poco evolucionado musicalmente como éste. Pero esta frustración no es algo que solo me toca vivir a mi, estoy muy convencido de que a la banda a la que hoy Eneko ha escogido hacerle un homenaje también ha vivido momentos así, pero que mejor ejemplo que ellos para darse cuenta de quien la sigue, la consigue.

Hace mucho tiempo que sigo a BTX, tanto que muy a mi pesar apenas recuerdo los conciertos en los que Aitor Oreja aun formaba parte de la banda. Más tarde sería Mikel López "Rubio" el que dejaría las cuatro cuerdas a cargo de David, y ya más recientemente Aitor Goikoetxea abandonó la formación dejando a Gorka como único miembro original. Es por eso que mi primera foto va para él, por todo el esfuerzo, la dedicación y los logros que han llegado y llegarán... Y sobretodo por no venirse abajo nunca y seguir adelante con su ilusión y éste proyecto:


Pero también es evidente que hay otros miembros siempre presentes en los conciertos de BTX que no están sobre los escenarios: los seguidores. Un público fiel y entregado que, vayas a la ciudad que vayas, siempre hace que se respire buen rollo y respeto. Es difícil encontrar huecos sin rellenar en las salas, plazas o festivales donde actúan los navarros, no importa lo grande que sea el espacio... y eso es de admirar. Así que ahí va mi muestra de agradecimiento para los seguidores de BTX que me he encontrado a lo largo de estos años, algunos compañeros fotógrafos como Tom Hagen y Jon Iraundegi y otros como Xavier Carreras y Yaiza Bonet, quienes se han currado un Street Team para la banda:


Ahora que ya me he acostumbrado a ver a David González tocando el bajo, toca asimilar la marcha de Aitor, quién junto a Pau Vargas (manager de la banda) fue el primero que conocí de toda la familia que forman Berri Txarrak. La verdad es que para mí es una lástima verle marchar y estoy seguro de que pronto tendremos noticias de él. Aquí os dejo dos fotos del que fue su último concierto en Vitoria.



Pero por otro lado, la tranquilidad que me aporta saber que los cambios de formación que os comentaba antes siempre han sido fructíferos para la banda, me obligan a apostar a ciegas por Galder Izagirre (ex-Kuraia/ex-Dut). Así que amigo Galder, tienes toda mi confianza y seguramente la del resto de seguidores.


Por mi parte, seguiré a dónde pueda los pasos de BTX y allí donde les lleve su buen hacer y trabajo... Si ellos me dejan :)".

Como me gusta como dice las cosas Rubén, y luego encima te pasa una instantánea de estas, que en mi caso por lo menos surte unos efectos psicoactivos importantes, como si estuviera escuchando la música del retratado...
Eskerrak Gorkak eta bere mutilek amets baten indarra bizi eta zabaltzen dakitela! Aurrera bolie!

ONE DIRECTION DRIVE


Baga-Biga ireki nuenetik talde hau ekartzeko irrikitan egon naiz. Azkenik lortu dut. Eta hemen ditugu gaur gaueko kontzertuan. Talde undergroundekin gertatzen den bezala, eta sinestuidazu One Direction Drive (Odd) oso talde underground bat da, soinua eta irudia ez datoz bat, eta musika talde bat denez, nik soinua aukeratu dut lehen kanta honetarako. Jaun andreok zuokin gaur gauean zuzenean Baga-Bigan, One Direction Drive!!!


Eta Bilborockeko kontzertuko E.P.I.C.A kanta orain. 2007ko Villarako jo zuten Kontzertu hartan Urru, nire anaia eta Yagorekin ederki baino hobeto pasa genuen (barkatu kalitatea, baina oroitzapenak indartsuegiak ziren eta jarri behar nuen):


Umbilical Slug, Dreamshake Fellow, Fenomos, Infinner, Scarecrow... bezalako taldeen kultiboetatik sortutako proiektua. Urteak eta urteak egon dira lokalean sartuta. Nik 1994ean joan nintzen Eskuza kaleko Multietako lokal famatu haietara. Idi Bihotzen aurreko lokal txikian jotzen zuten Rafa, Jorge, David, Natxo eta besteek. Gaur egun lokal berria daukate, baina lokaletik ez dira irten. Nik uste dut lokalean jarraituko dutela. Noiz edo noiz hortik jo izan dute; Bilboko jaietan, Villa de Bilbao pareotan, BBK Life batean eta Bilboko areto esanguratsuenetan.

Txapa hau eta gero, fanki doinuekin agurtuko ditugu, Primal Play kanta dantzagarriarekin. Gozatu!


Beraien myspacera jo kanten estudioko bertsio hobeagoak entzuteko. Zuzenean oso onak dira baina grabazio teknikari talde hobeago baten bila daude. Bernat?

EKAITZALDI


Bernatek aspaldi toki honen esteka bidali zidan. Ekaitzaldin ehundaka diska deskargatu ahal izango dituzu. Deskargatu baino lehen abesti bat edo beste entzuteko aukera izango duzu ere. Diska berriak eta zaharrak daude, kritika txiki batekin ere. Kanta zerrenda daukazu hor jarrita eta diskaren portada gorde dezakezu ere. Talde zein bakarlarien webgunerako esteka lotura daukazu ere. Nik ezagutzen dudan sareko euskal musika bilduma handiena zure esku dago, klik egin beharko duzu soilik. Talde zein bakarli baten izena bila daiteke ere, edo kanta edo diska batena. Hilabete honen hasieran erreflexio interesgarri bat idatzi zuen blogalari-debaldekodendajabe-euskalmusikajarraitzaileetasustatzaileak:

Zer egin atera berri diren diskekin?


Eztabaida hau eduki beharrekoa iruditzen zait. Zer egin atera berri diren diskekin? Estekak jaso bezain pronto argitaratu edota denbora tarte bat itxoin diskek dendetan bere ibilbidea izan dezaten. Horrela bada, zenbatekoa izan behar du denbora tarteak?
Orain blogaren sortzaileak atsedenaldi bat hartu duen une honetan, blogak komunitate funtzionamendua har dezan da asmoa. Talde lanean diskak partekatzea eta era berean, erabakiak ere taldean hartzea. Ba hemen nire iritziz hartu beharreko lehen erabakia.
Nik neure burua musika kontsumitzaletzat dut eta gustoko taldeen diskak erosi beharra izaten dut; gehiago atera ditzaten, baina aldi berean badakit denak erostea ezinezkoa dela eta horiek jaitsi egiten ditut. Batzuk erosi eta beste batzuk jaitsi. Baina hori egiten al du hemen biltzen garenen gehiengoak? Edota diska bat urtetan erosi ez duten jende asko ari gara mantentzen?
Euskal Herrian gero eta talde autoproduzitu gehiago dago eta neure zalantzak ditut zenbateko mesedea egiten ari garen hainbeste maite ditugun euskal musika taldeei diskak ateratzen diren egunean bertan partekatzen baditugu. Bestalde; egia da, partekatuz musika hori belarri gehiagotara helarazten dugula eta horrek kontzertu gehiago ematea eta beraietan jende gehiago elkartzea suposa dezakeela.Baina partekatzea diska atera bezain pronto egin behar al da?
Nik, neuk erositako diska atera berriak denbora tarte bat pasa arte ez partekatzeko erabakia hartu dut; baina ez naiz inor zuek bidalitako estekak zentsuratzeko; bloga ez baitut nirea kontsideratzen.
Zuen iritziz ze politika hartu beharko luke ekaitzaldik diska berriekin blog bezala?Zuena da erabakia. Zuen iritziak espero ditut iruzkinetan.
"

Momentuz 41 erantzun jaso ditu. Batzuk oso esanguratsuak eta gure musikaren egoeraren adierazgarri. Nik pertsonalki, eta ez nator inorri moral arauak irakastera, diskak EROSTEN ditut. Plazer bat delako, euskal kantagintza, musika, hizkuntza eta kultura defentsa bat delako (?), nire diruaren portzentaia txiki bat talde eta bakarlarientzat eta beraien lan talde handiarentzat doalako. Kontzertuetara noa ere. Bakoitzak nahi duena egin dezan. Hemendik Ekaitzaldi posible egiten duen jendearentzat besarkada handi bat. Gora zuek eta zuen lana!

EZ ZAITEZ ISILDU!


Honelakoak ospatzea zaila da

lagun baten bihotz urratuak
urteko isiltasun hotza eta gero
urteko iluntasun hotza eta gero
kantan egiten duenean
bere esku dardariak
hasierako arpegio batetik datozenean
eta ahotsa hotz hastean
badago berotasun forma bat
entropia entalpia bihurtzen da.

Eta errepikaren erdian
Do menor hori jo eta gero
galderaz jantzita datorren
eta amorruz beteriko
mehatxu hori.

Istorioa ez bazaizu interesatzen, Xoserentzat omenaldi eder hau nondik datorren, joan zaitez laugarren minutuaren ekuadorera eta Oierren kitar eta ahots kordek Azaro honi zentsu pixkat ematea opa dizut. Aproposa Jose Gonzalez eta gero Baga-Bigan hau altu-altu jartzea. Oierrek "siempre es asi" horrekin dioen bezala, nire erara esanda, lo-techek daukan xarma hori, behin-behineko hori beti da horrelakoa:


Artega

Ez zeittut ikusten begiek itxitte
arnasa lotu dast bertan bëhar eztot eta
Ez zeittut entzuten ixillik banau be
sunde mingotza da neugaz

Erabaki bat eraz, erabaki hegaz
Esaistezu, esaistezu, esaistezu zetan

Lotzor ta ixille zer dan bakixue
oiñ kontrakoa da kristal gardenan atzean
Asautik baŕie siñistu ez aŕen
batzaŕan guzuŕik ezta

Erabaki bat eraz, erabaki bat hegaz
Esaistezu, esaistezu, esaistezu zetan.
Esaistezu zetan, ze ostiñ bille ta zegan
esan ta ixilldduko naz

Azilleko egurdi hatatik tanka beteta
andafaran dabiz gureak
Azilleko egurdi hatatik mahaie hutzik da
bi ta bost zazpi, zer dotzu ba?

Ostean berba nortzuk, amoŕuz besteak
denporak eŕautzek hegaz, kanta honen antzean
Ondo ibilli sano, agur ta eskeŕak
geugaro tankari buelta

Erabaki bat eraz, erabaki bat hegaz
Esaistezu, esaistezu, esaistezu zetan.
Esaistezu zetan, ze ostiñ bille ta zegan
esan ta ixilldduko naz

Azilleko egurdi hatatik tanka beteta
andafaran dabiz gureak
Azilleko egurdi hatatik mahaie hutzik da
bi ta bost zazpi, oiñ belu da

2010-11-28

HEARTBEATS


Jose Gonzalez igande goiz baterako musikari ederra. Musika ederra eta kitto. Atzo Bruselako "Ancienne Belgique" aretoan jo zuen Junip taldearekin (bere lehen proiektua izandakoa), Beach House taldearen kontzertua baino lehen. Kanta honek New Yorkeko momentu askori musika jarri zion:


Intimista:




Lehen bideoa hemen eta bigarrena hemen, vimeon handiago ikus, edo jaitsi ditzazun. Joseren musika gehiago hemen.

2010-11-27

ELEPHANT


Damien Rice zuzenean:

SAREAN


Asier Altunaren lubermetraia:

Bideoa handiagoa ikusteko hona joan edo bideoan bertan sakatu eskuinean azpikaldean dagoen laukitxo horretan.

NATIONAL GEOGRAPHIC


Urtero bezala National Geographicek argazki hoberena hautatzeko txapelketa antolatu du. Hemen The Big Picturek ekarritako lagin txiki bat, eta hemen nik aukeratuko nituzkeenak:






LEKITXOKO ZERUAK


Jada Xabiren argazkien lasaitasunak Baga-Bigaren paretak kolorez bete izan ditu. Baina bere webgunera maiz joaten naiz, eta hona hemen bilduma berri bat. Itsasoa, txalupak, irla, hodeiak, ostadarrak, urdina, laranja, zuriak, beltzak... eta beste hainbat:










2010-11-26

YESTERDAY'S GONE: ATZO GAUR BIHAR ZAN


Bai, denak hilko gara ...
baina batzuk jada hilda daude
beste batzuk ordea
hilko nituzke.


Tonu berdinean, desagertutako Sen talde ederraren begirada:


eta agian, gai berdinean... atzo zineman ikusi genuen azken Woody Allenen filmearen trailerra:

"Shakespeare said,
life is full of sound and fury
and in the end
signified nothing"

2010-11-25

GARI BERASALUZE


Argazkiak:







OVER THE TOP


Zergatik gustatzen zaidan musika hau galdetzen didatenean...


Tipo hauek bere buruari barre egiten dakitelako erantzutea gustatuko litzaidake. White Wizzard LAtik zuzenean... oso oso onak! Laster zerbait indartsuagoa, bestela Pau haserretuko zait.

PIM PAM PUM


Hutsiken garaietan "pim, pam, pum" hiru bider kadentzia berezi batekin esaterakoan, beste hiru letretako zerbait esaten genuen mikrofonoan, behintzat entsaioetan... barre egiteko eta gure herriaren egoeraren aurrean ironia eta karikatura bat egiteko asmoz. Baita ere testuinguru berdinean erabili genuen, kasko gorrien ezizena erabiliz.
Goazen harira! Andoni de Carlos Yarza eta Asier Urbietak zuzendutako, idatzitako eta ekoiztutako filme laburra. Plano sekuentzia bakar batean filmatua.

Gure etxean ere bidluma bereko elementuak genituen egongelako tiradera batean.
Bideoa hemen vimeon, handiagoa ikusi nahi baldin baduzu edo zehaztasun gehiago nahi baldin badituzu edo Digital Short Film Festeko beste pelikuletan denbora galtzea nahi baduzu.
Badakit bideo asko jartzen ari naizela, pelikulak, txorakeriak, musika... baina onartu dezagun, inork ez ditu nire beste txorakeri guztiak irakurtzen. Horrexegatik, txorakeriak direlako. Urte askotako bakardade eta frustazioan elikatutako komentario kexatia, Egoitzek esango lidaken moduan... "autocomplaciente autocompasion Sr Urizar".

REFLECTION


Paul Mignot parisdarrak zuzendutako lana. New York begiratzeko era berezi bat:



Musika Ludovico Einaudi. Hemen Ludovicoren eskuek egin dezaketen soinu eder horietako gehiago. Hemen Mood Collection deituriko bildumarako Paulek eginiko beste lan guztiak.
Bideoa hemen vimeon.

2010-11-24

BERDE


Bere garaian hau ikusi nuen eta gustatu zitzaidan. Gaur, beste gauza batzuk bilatzen, berriz aurkitu dut.
Jose Luis Barredo eta Iñigo Garciak zuzendua.


Hemen bideoa vimeon.

MIKEL ARRIZABALAGA


Aurreko egunean argazkilari berri bat aurkitu nuen. Gaur egun argazkilaritza ez da bakarrik kamara bat (ona baldin bada hobe), tripodea, denbora, begirada, ausardia, pazientzia eta energia pixkat motxila batean sartu eta dena positibatzea. Orain edizioa, ordenagailu bidez eginikoa, garai bateko artisautza ordezkatu du. Mikelek dena menperatzen du, tokia aurkitu, momentua aurkitu, aurrean daukanari bere begirada berezi horren filtroa jarri eta gero etxera joan eta dena editatu. Bere esanetan sormen-krisialdi batean dago. Hemendik besarkada handi bat eta animoak, begirada berezi horri eusteko. Krisialdi bat eta gero Led Zeppelinek "Stairway to Heaven" kanta egin zuen.
















Hemen bere webgunea, hemen argazki pila bat eta hemen bere flickra.