2010-06-22

GIZON GORRIA


Aurreko ostegunean Keith Jarrett ikustera joan ginen Carnegie Hall-era Laurarekin.

Kontzertu ona eman ez zuen, ez magikoa. Ni ez nintzen egon, eta zu ziurrenik ere ez. The Koln concert nahi izanez gero beheko esteka sakatu eta jaitsi eta gero deskonprimitu...eta on egin! Keithen letxe txarra oso ezaguna da. Carnegie Hallen ere bereak eta bi entzun behar izan zituen publikoak argazkiak zirela eta. Txalo zaparrada ikaragarria eta gero, hiru bis jo zutelako, hirugarren bisarekin hasi baino lehen Keith mikrora hurbildu, mikroa eszenaren alde batean zegoen, eta isiltasun totalaren artean argazkiekin gelditzeko agindua eman zuen. Horren ondoren, eta Keith berriz bere teklen aurrean eserita zegoenean, tipo batek flashazo itzela askatu zuen...eta gela guztia barrez algaraka hasi zen. Eta Keith, haserre bizian izan bazen ere, hirugarren bisa jo zuen. Dirua poltsikora bero-bero eramateko, mertzenarioa izan behar eta bere printzipioak irentsi behar, eta bere pataleta pantomima barregarri batean gelditu zen. Penagarria.

Keith Jarrett-en kontzertuak, ez pantomimak, Joshua Redman-en Compass diskaren aurkezpen biran iazko Urtarrilaren 20an Highline Ballroom-en emandako kontzertua ekarri zidan burura, eta handik irtenda etxera bueltatzeko metroan idatzitako poema hau ere:

Mutiko
Gizon
Magoa
MGM
Saxofonista bat



baterijole bi aitabitxiarena egiten
eta bi baxujole bizkartzain



Eta bere saxoa
sexien artean sexiena,
eta oihanetik etorriko balira bezala
aztintzaile beltzek
bihotza martxan jarri eta eten egiten digute
Jean eta bioi.
Hasieran lotsati gaude
eta oina soilik mugitzera ausartzen gara
baina Joshua-k
bere hanken espasmo erritmikoekin
lotsa kentzen dizu
eta bere edertasunarekin
eta bere irribarrearekin
nahastu egiten naiz
eta hor airean
zintzilikaturiko akordea eskuarekin laztanduz,
begiak ixten ditut.

Beltzak sorbaldak talka eginez
elkar agurtu eta zoriontzen dira.
Bitartean, baxujole zuriak
betaurrekoak kendu
eta bere baxuari esker
munduko soinuen bitartez
ikusmena berreskuratzen du
orainari zentzua emanez.
Amaieran, Joshua, Brian eta Greg
era berezi batean lepoan ferekatu ditu.

Metroan nago
eta ez diot errealitateari
jaramonik egin nahi.
Joshuak, bere saxoa barik
erdi-jainkoa izaten jarraitzen ote duen
galdetzen diot nire buru iletsuari.
Agia ez.
Agian Charlie Parkerrekin
hitz egiten egon eta gero
gura artean
errefuxiatu behar du
bere arima lurtarra.

Go Back Panters! Go!

PDFa hemen jaitsi eta Keith Jarrett-en The Koln Concert hemen

No hay comentarios: