2010-06-21

PHOTOMICROGRAPHY


Nikonek 30 urte baino gehiago daramatza zientzilarien esfortsu grafikoak saritzen. Aurtengo irabazlea oraindik ez dakigu, baina aurreko urteotakoak ikusteko aukera daukazu hemen. Mikroskopia teknika desberdin bidez ateratako argazkiak bidali behar dira. Biologia eta irudiaren arteko interfaseak sekulako indarra daukala uste izan dut beti. Biologian, bizitzako beste zenbait arlotan bezala, ikustea sinistea da... horregatik gero eta bisualagoa bihurtzen ari da biologia...

2007an Isaren kolaboratzaile batek, Gloria Kwon-ek irabazi zuen bere arratoi transgenikoaren irudi itzelarekin:
2008an Michael Stringer-rek eraman zuen saria, itsasoko alga txiki hauek "patata" esan zutenean:
Iazko saria, aldiz, landare bati ateratako argazkiak irabazi zuen.

Irabazleak, beti onenak izan behar ez dutelako (edertasuna objetiboa ez izatearen altxorra) webgunean beste makina bat argazki ikusteko aukera izango duzu, ez bakarrik 1977tik aurrera saritu dituzten argazkiak.

Nik ez dut parte hartzen... baina hona hemen nire argazki xumea. Sagu baten burmuinaren zati bati ateratako argazki parea, bentrikulo laterala:
eta beste garun zatitxo bat, "sriatum" edo nukleo ildaxkatua deritzona:

1 comentario:

Anónimo dijo...

Hey, I can't view your site properly within Opera, I actually hope you look into fixing this.