2010-06-26

DENBORAREN EDERTASUNA


Iazko poema bat da, iazkoa jada! Horrek denboraren edertasuna tituluari (titulu originala, iazko maiatzetik) zentzu gehiago ematen dio oraindik. Denbora erreala da, ni erreala izaten saiatzen naizen moduan...

Jaten ez dudanean,
burukomin honek gogorarazten dit
zein beharrezkoa den elikatzea.
Eta hainbeste
gose greba eginikoen irudiak
datozkit kortex prefrontalera
hipokanpotik ihesi, korrikan.

Gero eta zaharragoa nago.
Gero eta argiago
gero eta nekatuago
gero eta benetakoago
gero eta geroago.
Geroa orainago bihurtzen
eta ni lehenaldia izaten.

Eta geroalditik lehenaldirako bidaian
oraina dago,
eta orain bai.
Zein ona naizen ikusten dut
erdi ona bada ere,
behintzat, ez da erdi-txarra.

PDFa jaitsi nahi baduzu hemen daukazu!

No hay comentarios: