2010-06-16

NOR DA NOR?

LORE ZURIA ETA GILTZARRAPOA

Zure begiradari esker naiz ikusgai
Zure ukimenagatik gorputza daukat
Zure ferekek horrela nahi dutelako
Zure soinuak egiten nau bizidun
eta zarata melodia bihurtzen denean
soinua da librea eta ez gatibu.
zure ondoan eserita nagoenean, nago
zurekin egiten naiz,
bestela enekorik ez dago.
Nahiz eta zeta ez izan
esea bezain sexia.

Giltzarrapoa hautsi duzulako
lore txuria bazina
udaberria jeloskor jarrita
etengabe zu begira
eta izarrek ezin dute argazki politagorik egin
zure irribarrea lotan dagoelako
kostaldeko itsasargia goizean bezalaxe.

Zure ondoan irakurtzen ditut
besteon memoriak,
eta zure ondoan
fikzio aubiografiko hau idazten dut ere
eta batzutan ez dakit nor naizen
zu hemen ez bazaude.
Ispilurik ez balego, edo apurtu balitz
edo mamua banintz, edo hirurak.
Pasioa noizbehinka dator bisitan
gure gorputzen bila
eta nerabe egiten gaitu
eta zurekin dantza egiten dut
pijama apurtuarekin, eta galtzerdi gabe
oinutsik
etxeko sukaldea
XIX. mendeko Viena balitz.

Perfekzioaren itzalaren bila zaude
eta kablea zein ondo eusten duzun
ez zara konturatzen.
Krisi ekonomiko garaian,
Grezia gaur eta bihar beraien estatua
eta kapitalismoa
komunismoaren atzetik doanean,
zuk, nire amets egiteko kontua
beteta mantentzen duzu
zure zoriontasuneraino bidaiatzeko
behar dudan saldoa
aktiboa mantenduz.

Giltzarrapoa hautsi duzulako
lore zuria bazina
nire kartzelako aurriak desagertaraziz
libre naiz, zurekin librea.
Barren atzean nengoenean
mundua ikusten nuen zatika
baina orain dena osorik dago
dena nire aurrean
hosto zuriaren usainak
akatu ditu nire minak.
Giltzarrapoa hautsi duzulako
lore zuri hau bazina.


PDFa hemen jaitsi.

No hay comentarios: