2012-09-28

I AM NOT FUCKING JUSTIN BIEBER


Green Dayri minutu bat eman zioten...

BURU BARRUAN


Bruselan bizi naiz. Baita tipo hau ere:


Ez pentsa, zurean ere antzekoa jendea dagoela ziur naiz.

2012-09-20

CLOUD


Hau ukitu dezakezu. Ez bakarrik imajinatu.

 

Kausalitatez atzo poema bat idatzi nuen buruan. Horrela hasi nuen:

Zeruan ez dago hodeirik
animali askoren bizkarrezur zuriak baizik

2012-09-18

BURDIN KLIPAK


Badakizu Inaxio nor den. Badakizu Burdinola zer den. Ez? Ba ez dakit zertan zabiltzan.

Herriko Burdinako jendeak bideoklipez betetako youtube kate bat dauka. Bertatik dezibelio eta frekuentzia berezien mundura ibilalditxo bat egin dezakezu. Hona hemen bertatik ateratako perla bi:





Inaxiok dioenez, Izan Ongi, Izan Heavy!!!

Up the Irons!

2012-09-10

URRUTIKO INTXAURRAK


Beti hamalau direlako. Beti urruti direlako.
Hona hemen John Eklunden Pacific Northwest, hots, Oregon Time Lapse bidez ikusita:


Ni handik gertu ibili naiz pare bat alditan... eta lau ezik, hamalau izaten jarraitzen dutela iruditu zitzaidan.

PRIMER POEMA


Sé que este es mi primer poema,
tal vez el segundo.
Algo me dice que puede que sea el último.

Anoche descubrí
que ninguno de mis versos
valen la pena
por eso, porque son míos
y yo no importo
soy banal,
de mi solo deberían quedar escritas
unas fechas en una piedra
testigo de mi caducidad.

Pero no puedo escribir
sobre nada más
que no me lleve sujeto
quizá por eso
este deba ser mi último poema.

A partir de ahora
mejor camino en silencio.
con la pistola en la sien
pero en silencio.

ESQUIZOGLOSIA MUSICAL


Izeko Amaia
que tiene una voz hermosa
-y eso es decir poco-
entona una jota
en mi memoria;
“Dicen que dijo el juglar
pueblo que canta no muere,
dicen que dijo el juglar.
Y si es verdad lo que dijo
Euskadi no morirá.
Euskadi no morirá,
pueblo que canta no muere.
Euskadi no morirá
dicen que dijo el juglar.”

Otros dicen que
es Navarra la que no morirá
seguramente
la versión de Amaia
sea una versión revolucionaria
nacionalista
e incluso puede que censurada.

Y a todo esto,
mientras muchos versos
me nacen en español
avergonzando esa voz
que me dice
que solo debo escribir
en el idioma de Aitor,
me doy cuenta de que
todas mis canciones
quedan escritas en la lengua
que no morirá.
Porque no sé cantar
de otra manera.
Dicen que dijo el juglar.

2012-09-07

MANUAL FOR BORED GIRLS


Ikea edo Victoria's Secrets iragarki baten eta Terry Richarsonen lan light berri horietako baten artean dagoen laburmetraia. Jesus Plazak zuzendua:

LA CULPA


Aurrekoan youtubek antolatutako labur festiari buruz hitz egin nizun. David Victoriren (ES) filmeak irabazi du:



Nik besteren bat aukeratuko nukeen, baina zorionak Davidi.

2012-09-06

HOW TO MAKE MONEY...


SELLING DRUGS



Krisialdirako survival kit bat. Eminem eta 50 Cents hortik agertzen dira bere trikimailuak emateko prest.

2012-09-05

URREZKO DENBORA


Makina puta horiek eraiki genituen
aspaldi
bai, aspaldi denbora unitate bat delako

Iraungintze-data daukagulako denok
isil-isilik tik-tak puta horiek
neurtzen duten bukaera saiheztesina
-poetak dio, ez erabili adjektiborik-

Mendiaren ipar aurpegi beltza
urrezkoa da denbora
preziatua den unitate bakarra.

-zera diot nik, poeta jauna, joan zaitez pikutara!-


Argazki hau bai, nirea da. Noiz hasiko naiz behekaldean agertzen diren argazkiak ateratzen? Boluntariorik?

GOD SAVE THE QUEEN


Nazionalismoa... ez dakit zer pentsa
ez al dit ba beste nazio batek
nazio baten behar hori sortu?
nazionalista bat al naiz?
Hori galdera zaila.
Gizon askea nintzela uste nuen.

Monarkia? Ez. Hori ez.

Baina salbuezpenak egin behar dira
beste talibanak deituko gaituzte.
ikuspuntu desberdinetan...
hor dago koska... kosk...


Argazki hau ere ez, tamalez... Ez da nirea.

ZEREN ZAIN ZAUDE?


Kalera joango al gara?
Kalera?
Nora ba!
Emakume normal bat naiz
Ez. Ez zara normala.
Ederra zara!

Zeren zain zaude orduan?


Argazkia ez da nirea. Bale. Hori argi zegoen. Gabriele Chiaparinirena da. Hori agian ez zenekizun. Flickren dago ere.

MORFEOREN PUTA


Elurren erdian hotza eta hotza,
haizean Cortazarren amets bat doa;
errugbi jokalari bat lez
igo ditut metroko azken eskailerak
egunerokotasunaren zelaira bidean.
York Berrian. Argia aurpegian.

Zurekin dantza egin nahi dut
afari eder batekin hasi
doinuak Luna eta Di Francorenak.
Kaleetan gora Francoak
Antzokietan gora ETAk
Gau haietan gizon bihurtu
eta zure ondoan
apurtu eta berregin nintzen.

Onirikotasunean
bizirik nagoela ziur naiz.
Gauarekin nahastuko gara
munduarekin talka egin,
kontzientziak jeiki
eta Morfeoren maitaleari larrua jo
aurretik eta atzetik.

Julio iratzarriko da
izarrak dira piztuko
gauak iluminatuko
eta hiltzerakoan
zugan izango naiz soilik.


2012-09-03

ETXEKO ZERUAK V


Ganbara garbitzen, dena bere tokian jartzen... baina zein da zeruaren tokia? benetan hor goian egotea? hori bakarrik?





BORRON Y CUENTA NUEVA


Los malos recuerdos
nunca se van
son como las manchas de grasa
al mojarlos con agua
solo se esparcen
y puede que se aclaren
pero no desaparecen.
Como las mujeres
que nunca te amaron.

EDUCACION PROHIBIDA


Oierrek aurreko egunean lehergailu honen berri eman zidan. Hemen trailerra:



Normalean youtubeko bideoak bideo laburrak dira, edo izan behar dute, arrakasta izateko, publikoaren arrakasta, alegia. Zenbakien arrakasta. Baina pelikula hau ez da normala. Abuztuaren 13an estreinatu zen, eta arrez geroztik joan diren aste bitan, bi milioi ikusle baino gehiago begiratu dituzte dokumental honen bi ordu t'erdiak. Bai. Youtubeko bideo bat bi ordu baino gehiagokoa... Ba hori, pelikula hau ez dela normala.



Arazo larri baten aurrean ezin garelako lehenengo pausoan gelditu, ezin garelako arazo bat dela baieztatu... hortik aurrera joan beharko ginateke. Arin. Aldatzeko hainbeste dagoenean errexa izan beharko litzateke zeozer aldatzea, ezta?

Hemen egitasmo akojonante honen webgunea. Bertatik pelikula torrent bidez edo deskarga zuzena bidez jaitsi dezakezu ere, 1080p kalitate hobezinean.