2010-06-30

MAGARI


Nik betidanik txakurren beldurra izan dut. Ez dakit zergatik, baina hitz egiten ez duten animaliek beldurtzen naute. Halere Magarirekin egon nintzen minutu eskasetan ez nuen beldur hori sentitu. Iaz joan zitzaigun Magari. Magari, Alberdi-Fernandez familiaren partea izanik kriston kolpea sentitu nuen berria jasotzean. Bai, badakit txakur bat "bakarrik" da. Kaka puta! Normalean nik gauza bera esango nuke, baina Magarirekin desberdina izan zen.

Udaberririk gabeko
urteko udaberrian
desagertu da Magari.

Agian

edo

of course!

I wish! oxala!

Izen ederra
txakur ederrarentzat.
Magari hor nengoke,
magari sufritzen
jarraituko zenukete.

Heriotzaren aurrean
bizitza bizitzagoa
distiratsuagoa
mingarriagoa...
Magariagoa.

agian hori,
norbere heriotzaren aurrean
soilik egia da.
Magari!
Magari ez!
Ispiluaren beste
alde honetatik
natorkizue
zuon mina
ixiltasunean besarkatzeko asmoz,
magari!

Ahoa itxi egiten zait
eztarritik gora
hustasuna datorkidala
eta begiak likidotzen zaizkit
Magali gabeko munduan.

gaur gaueko ilargira so egitean
zuen irudiak pintatuko ditut
eta zuen begietan
pentsatzen egongo naiz.

PDFa nahi baldin baduzu, hemen jaitsi dezakezu.

No hay comentarios: