2010-10-28

EUSKAL ROCK IN NEW YORK


New Yorken bost urte egona naiz (2005-2010). Han Ipod bat erosi nuen (egia esan Isak erosi zidan) eta metroan zein autobusean, zein laborategian zein etxean musika pilo bat entzuten ibili naiz. Herriminak asetzeko euskal musika asko eta asko entzun dut. Hemen irakur dezakezun bezala bilduma bat hasi dut New Yorken entzun dudan euskal musika guztiarekin. Taldeak errepikatuko dira, baina abestiak ez. Umore desberdineko bildumak izango dira, muturrekoak, lasaiak, melodikoak zaratatsuak, rock, folk, metala, denetarik ekarriko dut. Inaxioren omenez eta zenbat miresten dudan aitortzeko lehen alea "inaxio" deitu dut eta hemen jarri dizut. Hona hemen kanten lista heterogeneoa, lehena izanda denetarik nahi bainuen:

Euskal Rock in New York!!!! iiiiiiiiiiijaaaaaa!!!!

INAXIO ESNAOLA


Inaxioren ahotsa oso ondo ezagutzen dut. Inaxioren berri Burdinola irratsaio indartsuari esker izan nuen. Ez dut gogoratzen nolatan bukatu nuen Burdinolako webgunean. Eta hor egoten nintzen, laborategian, Columbian, New Yorken. Musika indartsua jartzeko ausardia zuen Euskal Irratsaio bat azkenik aurkitu nuen! Primerako esatari batekin gainera! Konturatu baino lehen Inaxioren ordu t'erdiko adikto bat bihurtu nintzen, eta itxaroan egoten nintzen hurrengo irratsaioaren zain, behin eta berriz webgunean zeuden irratsaio zaharrak entzuten. Inaxiori esker nire kultura musikala zabaldu egin da pila bat eta asko ikasi dut. Burdinolaren denboraldi berria Azaroan hasi behar duela dio Inaxiok, baina hamar mila saltsatan sartuta dagoenez, batek daki! Ni hemen egongo naiz zain, belarriak berotzeko prest.

Burdinolatik Sektor Rockera pasa nintzen, aurrera eta atzera klik eginez. Eta han lehenik eta behin Berri Txarraken elkarrizketa entzun nuen. Eta beste behin ere aho bete hortz gelditu nintzen. Berriri egiten dioten elkarrizketa ederrenetariko bat izan zen. Irratsaio horietan, Sektor Rocken, euskal talde pilo bat ezagutu nituen. Horien artean Madeleine talde gipuzkoarra, eta bere elkarrizketa, hor esan nuen bezala, flipantea da ere. Krilin, Lauroba, The Wet Band edo Cohen taldeen berri izan nuen. Beste batzuk jada ezagutzen nituen. Sektor Rockeko dinamikarekin maiteminduta nengoela Sektor Rockek agur esan behar izan zuen.
Eta Harrob!a Lantzen blogzinera salto egin nuen gero. Willis Drummonden "Noix" abestiaren azpitik Inaxio hitz egiten hasten da, orokorrean musikari batek elkarrizketa edo webgune batean edo bestean esan omen duena irakurtzen. Inaxioren ahotsa behar nuen eta hor aurkitu nuen beste behin ere; bere esaldi trebeak, bere gusto musikal berezia, bere intentzio hobezina... Euskalerriko musika eszenaren bultzatzaile sutsua da Inaxio. Talento handi eta ugari duen mutikoa da ere. Esatari lanak burutzeaz gain hortik aurki dezakezun bezala Inaxio Ilustrazio garaiko tipo bat da; idazle, aktore, kazetari...

Inaxioren omenez, eta nola talde batzuk berari esker ezagutu ditudan ere, Euskal Rock in New York bilduma seriea antolatzea pentsatu dut. Bertan New Yorkerko bost urteotan entzuten ibili naizen talde zein bakarlari ezberdinen abestiak bildu eta Baga-Bigan jarriko ditut. Lehen alea "inaxio" du izena.

Berriren elkarrizketa hemen daukazu, Madeleinena hemen eta "inaxio" bilduma hementxe. Hortxe jarri dizkizut, guapo-guapo entzun ahal izateko, nahi izanez gero. Oraintxe bertan konturatu naiz Lauroba ez dudala bilduman jarri, ezta Cobra ere ez, ezta Delorean, Uk Bill, Doctor Deseo, Sorkun, Gari... beste bat egin beharko dut laster, agian "esnaola" izenburuarekin.

Eskerrik asko hain lan fina egitearren Inaxio! Eutsi hor!

SEX IS ON FIRE


Beste kointzidentzia horietako bat. Oierrek bere Londreseko eskaparatean bideo berbera jarri zuen, ni kotxean Bois de la Cambre zeharkatuz irratian entzun eta Baga-Bigako anbientea berotzeko ekarriko nuela erabaki nuenean. Hona hemen Kings of Leon taldearen abesti eta bideo ederra:


Kings of Leonen myspace eta grooveshark estekak.

Eta hemen Beats Working-en bertsio ederra:


Gora bihotzak! Dantza dezagun Baga-Bigan! mundua oraintxe bukatuko balitz bezala.

FINCHERREN GELAK


Otto eta Ana bezala nire bizitza kointzidentziak lotzen konta nezake (hor agertzen den trailerraren 1:05an Anak esaten duenez, eta bere garaian, zineman, hotzikarak ekarri zizkidan esaldia).
Lehena, ez oso filosofikoa, egunerokotasunaren usaina duena, Egoitzekin gertatu zait. Aurreko egunean New Yorkerra jaso eta irakurtzen nengoelarik artikulu honetan berau irakurri nuen:

"Despite the half-craziness of the themes, the early Fincher movies have a visual distinction that makes them galvanic, irresistible. Even Fincher’s patented junk and mess, first seen in “Alien 3” and then in the rubbishy, derelict rooms in “Se7en” and “Fight Club,” has a perversely attractive appeal, a glowing awfulness, as if it were lit from within. He doesn’t hide the disintegrating walls, the sordid beds; we are meant to see the ugly poetry in them. Whatever locations he uses, Fincher brings out their special character. At the beginning of “The Social Network,” Zuckerberg runs across the campus to his room at night, and Harvard, its many enclaves lit with intellectual industry, looks glamorous, like an imaginary city. The scenes of the Winklevosses in their boat, crisply cutting through the water, are ineffably beautiful; the twins are at ease in their bodies and in nature, while the Zuckerberg gang slouch over their computers in the kind of trashed rooms that Fincher’s anarchists and killers live in. The revolution brews amid garbage."

Eta hurrengoko minutuetan hau ikusi nuen Egoitzen ganbaran, David Fincherri eginiko elkarrizketa eder baten hasiera-hasieran:

"El lenguaje es lo que está delante, pero lo que apoya ese lenguaje es la boca de donde sale, la ropa que lleva el cuerpo de la boca que habla, las casas y las habitaciones donde habitan esos cuerpos. Para mí lo fácil sería coger un par de sillas Aeron y unos cuantos ordenadores, y que los chicos escupan el diálogo como tengan que hacerlo. Pero lo complicado es intentar insertar al espectador en el mundo de la película, y hacerlo de tal forma que le resulte lo más natural posible. Yo sabía que tenía que lograr todo el entorno: dónde se encuentran estas personas, qué llevan puesto, todos esos detalles, todo tenía que encajar en Harvard, y tenía que encajar con estos críos y con sus conocimientos. Lo divertido fue no sólo encontrar un puñado de actores que fueran brillantes y divertidos de ver y que supieran decir el diálogo, sino también forjar todo un mundo a su alrededor que les hiciera parecer la clase de críos que realmente dirían esas cosas."






Niri beti gustatu zait Daviden "zikinkeria".

TOM HAGEN


Argazkiak:
Hauek nik aukeratu ditut.






Eta Rubenekin egin nuen bezala, Tomi atzo idatzi nion eta bere argazkirik gogokoenak aukeratzeko eskatu nion. Hona hemen Corleone familian garrantzi handia izan zueneko pertsonaiak aukeratu dituen argazkiak:





Barkatu letrak argazkien erdian egoteagatik eta argakien erresoluzioa txikiagatik.

2010-10-27

ETXEBIZITZA


Oiertxok bideo polit hau bidaltzen dit. Pena bat errealitatea hain polita ez izatea.



Oier, bidali didazun beste bideoarekin flipatuta gelditu naiz. Ostia! Ez dakit benetazkoa izango den ala ez, baina ez dut hemen jarriko.

BIKIAK


EMBO Reports zientzia aldizkarian honako hau irakurri dut:

Dostoyevsky conceives of humans as complex, contradictory and inconsistent creatures. Humans perceive personal liberty as a burden and are willing to barter for it, as the Grand Inquisitor explained to Christ, for “miracle, mystery, and authority”. In addition, “the mystery of human being does not only rest in the desire to live, but in the problem: for what should one live at all?”




Hemen artikulo osoa daukazu PDF batean.

PAUL HIL DA

2010-10-26

JEAN DE PAEPE


Erabakia hartuta dago. Jada bilerak hasi ditugu. Atzo lehen materiala jaso nuen. Flipantea izango da. Jeanen istorioa entzun eta idatziko dut. Gero, gerokoak. Momentuz gozatuko dut. Gaur hau idatzi dut:

Bederatzigarren hamarkada
hasi baino lehen
hasi nahi ditut elkarrizketak

materiala bildu duzula
esaten didazu

orain badakit
azkenean aurkitu zaitut

nire voyeur izatetik hasiko gara
kuriositateak lagunduko gaitu
1921etik hona
egin beharreko bidaiean

dena ondo kontatzen

gerrate bat
afrikara gero
medikuntza eta ginekologia
jaiotzak eta zerbitzuko nagusia
heriotzak
maitalea eta maitatua
semea, anaia, senarra, aita
aitona, berraitona…

nire tesiak irakurrita
zure betula iletsuen hegoaldean
dauden perla horiekin
Joyce, Nabokov eta Balzac
zein Kafka, zein Camus
Sartre, Marx edo Flaubertekin
denetarik ikasiko dugu

izkutatuko zara
eta zure bila joango naiz
beldurra izango duzu
eta nik entzungo zaitut
galdera berriak asmatzeko,
gezurra dirudiena egia bihur dezazun
astelehen eta ostegun
hor izango nauzu

zuk hitz egin
nik idatzi
zuk kontatu
nik entzun
frantzesez oraingoan
idazteko erronkan

Jean De Paepe
Un home extraordinaire
qui se glisse entre le temps
immortel comme la mémoire.

Jean De Paepe, 1921-
une biographie spéciale.



PDFa hemen daukazu.

NILS FRAHM


Joder!!!! Joan den astean... hor egoteagatik... ez dakit zer egiteko gai izango nintzateke.


Bideoa hemen jaitsi dezakezu.
Nilsen pare bat bideo gehiago laster Baga-Bigan proiektatuko ditut. Gustoko baduzu, eskatuidazu diskaren bat. Denak ditut.

MUSIKA SEXIA


Serie bat hasten da hemen. Musika eta neska politak ere dei daitekena, musika eta emakume ederrak, musika eta sexua, musika eta edertasuna... nahi duzuna!
Hemen lehen lagina... denetarik egongo da, elementu horiekin, hori bai...











Hortik Ani Di Franco, Veruca Salteko neskak, Dolores O'Riordan eta beste hainbat musikari aurki ditzakezu. Egon zain, gehiago etorriko dira eta.

2010-10-24

GLENN DENNY


Handik hurbil egonda (batez ere aurtengo oporraldia han egon eta gero) eta oraindik Yosemitera joan ez. Proiektuak betetzen joan beharko gara, baina horretarako paretarekin hitz egiten hasi beharko gara berriro. Arima eta sena berotzeko hemen Glenn Dennyren erreportai famatua (liburua Southamptoneko portuan omen dago, gure kontainerraren barruan):









Hemen serie bereko argazki gehiago ikus dezakezu.

CRISTALISED


Guillaumek The XX taldearen berri eman zidan iazko udazkenaren hasieran, bi egun eta gero diska erosi nuen eta etengabe entzuten ibili nintzen, gaztetan bezala. Kriston taldea da eta oso gaztea ere. Abesti hau gehien txunditu ninduena izan zen:


Gaur gauean, Guillaumek ere, oso ondo ezagutzen nauelako, zuzeneko bertsio berri hau bidali dit:


Hasierako erritmo ebakia eta amaiera itzela eta poetiko horrekin gozatu eta gero eta tempo lasai hori aprobetxatuz, hona hemen "Amsterdam Acoustics" serie horretako perla:



Hemen lehen bideoa jaitsi dezakezu, youtubekoak badakizu nola ikus ditzakezun tamaina originalean, hemen lehen bideo horren making off argazkien bidez eta hemen beraien myspace.

2010-10-23

LAUROBA


Egunarekin itzuli ez ziren guztientzat,
Eta asko zarete.

oparitxo bat
agur bat

Jada ez nago hondartzan zuen zain...




Bideoa jaitsi edo handiagoa (klikatu dezakezu bideoaren izenburuan ere) ikusteko hona jo!

2010-10-20

RUBEN NAVARRO


Euskaraz egin beharrean sarreratxo hau gazteleraz egingo dut, horrela Rubenek irakurri ahal izango du.
Hace unos meses Pau me dio a conocer el trabajo de este gran fotógrafo. Desde entonces una vez por semana me paso por su flickr para disfrutar de un concierto mas. Las fotos de Rubén consiguen que me sienta muchas veces en el escenario, y a veces casi oigo musica y todo. Los colores de sus fotos son flipantes, muy reales, muy vivos... hablan por si mismos. Asi que, hace un par de semanas me arme de valor y le escribí un mail. Le pedí si no le importaba mandarme alguna de sus fotos en grande y sin las letras que aparecen en todas sus fotos como veras en el flickr (si no te pasas por su flickr estas cometiendo un error). Rubén me contestó amablemente y aquí tienes el resultado de nuestro intercambio.
Las 6 primeras fotos son mis favoritas (tengo que reconocer que solo he llegado hasta el 2008). El trato era que yo iba a elegir 5 y Rubén otras 5, que por una u otra circunstancia le gustasen mas, le pareciesen mas representativas de su trabajo o tuvieran un significado especial para el. No pude elegir "solo" 5, en mi defensa tengo que decir que hay mas de 11.000. Confieso que ha sido una puta gozada "trabajar" con el.
Rubén es una de esas personas que me hizo sentir "mayor" (por no decir viejo) cuando me entere de su edad. Y es que el talento no tiene edad y la experiencia es un eufemismo o un requisito de perdedores sinonimo de mediocridad. Al saber que el viernes pasado Rubén cumplía pocas primaveras me pregunte que he hecho yo con mi tiempo.
Rubén no solo va a conciertos, Rubén no solo se cuela lo mas cerca que puede del escenario (por delante y por detrás), Rubén no solo aprovecha la iluminación o la fama del grupo, Rubén no solo saca fotos. Por si fuera poco, Rubén cuenta las cosas de una manera muy especial, tan especial como su mirada, como la de un poeta con un objetivo en la mano, en esos mensajes que llegan de madrugada, o el domingo después de las 12 de la noche, cuando esta tranquilo y da rienda suelta a su generosidad. Estas son mis elecciones:






Estas son las que Rubén ha elegido. Las razones por las que las ha elegido son varias: Oasis le gusta desde siempre, es su banda favorita, y el día en el que pudo hacer un set de fotos y encima publicarlas en la primera revista que leía cuando empezó a interesarse por el punk-rock.

Strike Anywhere... como su nombre indica, ni mas ni menos... y hay que estar ahí... y como no Rubén estaba, gracias a gente como esta existe eso de "saltar al escenario":

Aqui tenemos a Steve Hogarth (cantante de Marillion, grupo que no conozco) que al parecer hacia de malo en esta parte del concierto... y Rubén le saco una foto que haría que Marilyn Manson se pensase dos veces gastarse tanta pasta en intentar asustar. Desde Alice Cooper o la gente que hace Black Death en Noruega no me daba un escalofrío el mero hecho de mirar una foto. Es una especie de Satán capitalista, con esos ojos negros y esa corbata, y esas luces azules que le iluminan por detrás, y los dos focos encima de sus hombros, que junto con las luces dibujan la cara del mismísimo Lucifer. Al parecer, segun Rubén, la banda tiene un grupo de fans muy especial. Para especial la fotito de Rubén:

Esta foto empezó como un reto para Rubén. Un amigo, que tocaba en una banda que Rubén no conocía, le pidió que les hiciera unas fotos. El estilo no tiene que ver con lo que Rubén hace, la actuación era a las mil en un festi donde Rubén no estaba al parecer muy a gusto y se sentía como "un bicho raro". El resultado es esta foto a-co-jo-nante:

Al parecer la historieta de este ultimo positivo tambien tiene tela. La banda es AFI. Rubén llevaba mucho tiempo intentando verles actuar, pero por una cosa o por otra no lo conseguía. Cuando iba a poder quitarse la espina las condiciones no eran las mejores. Era un festi grande, con grandes escenarios, actuaciones mas cortas y al parecer la iluminación hasta antes de que AFI saltara al escenario había sido lamentable. Pero todo salió así de bien:

Espero pronto volver a traer a Rubén al Baga para hacer un especial Berri Txarrak. Sus fotos de los chicos de Lekunberri (y alrededores) merecen un post a parte.
Gracias Rubén. De verdad, muchas gracias.
Hemen bere flickra testu guztia irakurri nahi ez baldin baduzu, bere argazkiak benetan merezi dute.