2010-09-30

KONTATU DIDATE


Bere garain Bertolt Brechtek poema bat idatzi zuen eta Mikel Laboak kantatu. Neguk bertsio bat egin eta Txerokee diskan argitaratu zuen; eta iaz nik Bernati nire bisio partikularra dedikatu nion bere 30 neguak ospatzeko, Artxandan egongo ez nintzenaren aitzakitzat-edo:

Kontatu didate Nueva Yorken
Bernaten anaia dagoela,
Bernat’s bro.
Harlemeko krak etxeetatik hurbil
Nueva Yorken dagoela
kontatu didate.
Bere anaiaren begien indarraren bila
etengabe dagoela ere badakit
be my mirror
esan zuen Lou-k Nueva Yorken
eta gero Bernatek uhinen bitartez Bilbotik.

Kontatu didate anaiaren islada
Bernaten muskuluetan
nabarmentzen eta ikusten dela.
Bernaten bizarran ere, kontatu didate.
Beste behin ere
Artxandatik gertu
larunbatean,
basajaunekin egongo dela
ispiluaren beste aldean,
alde opakoan kontatu didate.
Isladak, ikustezin
bihurtzen duen aurpegi beltzean...
baina ispiluaren
materia osatzen duena halere,
itzala moduan.


Kuriositate bezala zera esango dizut. Argazki hau Bernatek New Yorkeko Guggenheim museoan egin zuen Unairekin batera Kroma laburrarekin New Yorkerako bidaia irabazi zutenean. Museo horretan argazki bat ateratzea debekatua dago, eta oso zaila omen da argazki bat ondo ateratzea. Gora zu Berni!
PDFa hemen daukazu eskuragarri.

IDAZTEAREN PLAZERRA


Honela sentitu nintzen behin, eta honela sentitzen naiz idazten dudan bakoitzean.

Nire irudia isladatua ikustean
gero eta zuzenagoa
gero eta errealagoa
eta gero eta zehatzagoa
bihurtzen da
nire buruarekiko pertzepzioa.

Arnasa hartzean
eta birikiak beteta daudenekoan
letrek bete egin nautela
ulertzen dut.


PDFa hemen daukazu jaitsi nahi izanez gero.

IRRIBARRE BATEN BIZITZA


Metroko leihoan nire begiek
nire beldurrak ikusten dituzte.

Zahartzen nago
heriotzarengandik astiro hurbiltzen.
Eta orduan behera begiratu
eta irribarre batek
nire pentsamenduen bozeramaile
bihurtzen da;

heriotza iritsi bitartean
bizitza dagoela esaten dit irribarreak.

Zure irribarrean musikarekin
errexagoa zait
egunerokotasun irreala.
Gaur oso ederra zaude
eta ez dizut ezer esan.


PDFa hemen jaitsi dezakezu.

BICIMAN


Beste behin ere Bernati esker honako blog hau ezagutu nuen aspaldi eta orain Baga-Bigara dakarkit. Sex and the bici-n poesia, zinea eta musika doinu argentinoarekin margoztuta jasoko dituzu. Bertan diskak, autoreak egindako bilduma pertsonalak eta pelikula independiente ederrak jaitsi ahal izango dituzu, bere poesiaz gozatzen duzun bitartean.
Ni fan bat naiz. Ia egunero bisitatzen dut, ez baitakit olerki bat baino gehiago irakurri. Egun bat, olerki bat...

Eta hona hemen Uztailaren 31ean Bicimanen Beige:

Si es roja es vergüenza
si es blanca palidez
si transpira es verano
si está seca frigidez.

Si tirita es una gripe
si se arruga la vejez
si se hincha es un hijo
y si es beige es tu piel.


badago beste bitxikeri bat bicimanen eskaparatean, pertsonai baten bizikleta deitzen duena; Beattles-en bizikleta, Einsteinena, Lolitarena, Michael Jacksonena... non pertsonaia ospetsuaren esaldi famatu bat eta beraien argazki bat jartzen dituen Bicimanek. Beti bizikleta bat dagoelarik argazkian.

Niri Madonnaren argazki eta esaldiak gustatu zitzaizkidan:

El amor es emoción, y el sexo, acción. (Madonna)

Nik bizikletekin nahiko istorio traketsa daukat, baina badago Bicimanekin pentsarazi egiten didan zerbait. 1978.eneko Azaroan Queenek "Jazz" diska argitaratu zuen, beraien zazpigarrena. Bertan "Bicycle Race" kanta xelebrea dago, diskaren lehen singlea izan zena ere, batzuek agian gogoratzen duzuen portadarekin. Nire aitak diska erosi zuen bere garaian eta ni nerabe bat nintzela diska beltz eta arroxa hura aurkitu nuen eta flipatu nuen barruan zegoen argazki handiarekin:


eta orain bai... joan zaitez Sex and the Bicira eta gozatu, deskargatu, entzun, ikusi, irakurri. Ni banoa.

2010-09-29

BAGA-BIGA


Baga-Biga... Mikelen kanta bat da. Baga-Biga ekoizle bat da ere. Baga-Biga nire tokitxo honen izena da. Baina ez da hor dena amaitzen...
Dakizun moduan, nobelatxo bat idazten nabil. Nobela Baga-Biga tabernan kokatzen da. Xabierri esker nire taberna imaginario hori kokatu ahal izan dut "Marina" taberna dagoen toki horretan. Aurreko egunean Xabierren blogetik pasa eta argazki hau ikusi nuen:

Baga-Biga hortxe dago... olana txuri hori dagoen tokian, ezkerretik zenbatuz gero, boskarren etxe horretan. Lekitxo ezagutzen baduzu, Marina non dagoen badakizu... ea Baga-Biga inoiz ezagutzeko aukera daukazun.

Eta nobelako lehen zirriborro horren 123. orrialdean (zenbaki ederra gero!... ordenatua...) idatzitako hautsa, sua eta zoriontasuna gogoratu nituen. Hemen daukazu zirriborroko zatitxo hori, Bernardo deituriko pertsonaiaren hitzetan:

Eta badator behera ziztu bizian. Kontuz ibili beharko naiz sokarekin edo behatzak erre egingo ditut eta hor bukatuko da paretan berriz itsatsita egoteko daukadan ilusio hau. Niri igotzea jaistea baino gehiago gustatzen zait. Jaisterakoan paretatik urruti nago, eta ostikoka gehiago aldentzen naiz eta berriz ere arazoak korrika datoz burura... garaipen baten iraupena hain laburra delako, porrota baten zapore garratza luzea den bezala, hain luzea non biziza osorako ahosabaian geldi daiteken. Agian horregatik egiten ditugu gauzak, nahiz eta porrota jasatekotan betiereko sentsazio bat izan, lorpen batek dakarren plazerra handiagoa delako. Lorpenak ez du denboran zehar luzaroan irauten, baina sortzen dizun sentsazioaren kalitatea eta intentsitatea alderaezinak dira. Gauza on bat egitea orgasmo bat bezalakoa da, heroina dosi bat bezalakoa, tenis kopa bat bezalakoa, eskenatoki batean abesti bat The Mars Voltakoekin abestea bezalakoa... poztasuna bezalakoa... zoriontasuna, gauean ohean liburu bat argi aproposarekin irakurtzen zaudenean, iluminatutako espazioan dantzan ikus ditzakezun hauts partikulak bezalakoa da.

Zoriontasuna emozioen dantza berezia da. Eta denok dakigu dantzatzen, batzuek besteek baino hobeago, baina dantzatzen dakigu azken finean. Halere, batzuetan ez dugu entzuten musika, ez dugu zapata aproposarik jantzi, edanda gaude, bero handiegia egiten du, dantza bikotea ez da oso dantzari trebea... Hauts partikula horiekin gertatzen den bezala, zorintasunarekin kontu handia izan behar duzu. Hor zaude, ohean etzanda, liburuaren kapitulu zoragarri bat irakurtzen, zure irudimena eta imajinazioarekin hegaz egiten. Pertsona eder bat biluzik zure ondoan etzanda dago, irakurtzen. Bere oin hotzak zure zure hankak laztantzen ditu. Bapatean, liburutik bista aldentzen duzu eta hauts partikulak ipurtargi txikiak balira bezala zure airean flotatzen ikusten dituzu. Norbaitek bibolin batekin mugiarazi egingo balitu bezala, dantzatzen daude. Guk, euskaldunok, ipurditik argia darion animalia izendatzen dugun insektu horri ingelesek “firefly” deitzen diote, suzko eulia. Suak ere ez du betirako irauten, baina hor dagoenean edertasun labur, magiko, laranja eta horixka hipnotiko horrek erraiak berotzen dizkizu. Suak, batzuetan ideiak kontzientziaren apalategian ordenatzen laguntzen dizu, besteetan burua uzten dizun heinean. Hautsaren dantza horrek ere bihotza berotzen dit. Horretarako dantza ikusi behar duzu, nahiz eta bibolina entzun ez. Armonia hori eskuarekin hautsa harrapatu nahiean apurtu egingo duzu. Zoriontasunarekin gauza bera gertatzen da; zenbat eta gehiago harrapatu nahi hainbat eta zailago. Zoriontasuna desiratzean, zoriontasunak min egingo dizu.

David Lynchen pelikula bat dirudi pentsamendu hau; hautsak iluntasunean dantzan, liburu bat, biluzik dagoen emakumea, zoriontasunaren ehiza, desioa... unikornio txuri bat falta da, baina nahiko animalia daukagu ipurtargiarekin. Lynchen obra izateko ihesaldia falta da. Zoriontasuna harrapatu nahiarekin antzera gertatzen da Lekeitioko hondartzako arearekin. Konturatu barik hatzamar artean sartzen zaizu eta oso zaila da hortik kentzea, baina esku artean gorde nahi duzunean, bustita ez egotekotan, area esku artetik ihesi egingo dizu. Hauts partikulak bezala alegia. Eta orain bai, inora doan ihesaldi honekin David deitu eta bere karrera osoa parrafo batean sartzeko gai izan naizela esango diot. Zoriontasunak dosi txikietan etorri behar du, orgasmoak bezala, ilunabarrak bezala, aurrean daukazun horren begietan maitasuna aurkitzen duzunean bezala, garaipen txikiak eta efimeroak bezala. Porrotaren itzalak noiz edo noiz ikutu egin behar zaitu, suntsitu egin behar zaitu, eta bereraikuntza prozesu horretan zure buruaren jabe izatean, porrotaren oroimenak indartsuagoa egingo zaitu. Prozesu horretan gizabanakoak salba dezakeen gauza bat gertatu behar zaizu; benetakoagoa bihurtu behar zara libreagoa izan ahal izateko. Bestela hobeto hauts partikulak ikusten egongo bazina edo ikusten saiatuko bazina. Edo larrua jotzen ondoan daukazun gorputz biluztuarekin. Edo liburu horren fantasia munduari eutsiko bazenio. Baina, arren, ez zaitez aspertu!

Hemen pasarte honen PDFa jaitsi dezakezu. Gogoratu idatzitako guztia zuzendu gabe dagoela, ezta bigarren begirada bat gabe...

THE RED RIDING TRILOGY


Izatez Erresuma Batuko serie bat bezala egin zen. Baina IFC Films-ek pelikula bezala ekoiztu zuen. Nik dena jaitsi eta New Yorkeko gure apartamentuko gau bakartietan, Isa laborategian zegoelarik, ikusi nuen eta flipatu nuen.
Zinea benetan gustatzen bazaizu trailer hauek ikusi eta gero ezin izango duzu lorik egin hiru kapituluak ikusi eta gero. Argia, aktoreak, gidoia, anbientazioa, koloreak, istorioa, musika... puf! banoa DVDa bilatzera. Erosi behar dut. Euki behar dut.

1974:


1980:


1983:


edo hirurak batera:



eta nola ez, argazki batzuk:

"TO THE NORTH, WHERE WE DO WHAT WE WANT!"

GOGOETA GEHIAGO


Aspaldi ez nuelako honelakorik egiten...poema bat izan ez daitekena birziklatzen eta nire buruan sartzen, zure buruan sartzeko; ni, ez nire hitzak. Tok, tok, tok...

I.
liburuak idaztera
kondenatuak daudenak
inbidiatzen ditut.

II.
Tristetzerakoan
eta argia galtzerakoan
indargea nagoenean,
nire indarraren balioak
zeruertzetik agurtzen nau
eta orduan bakarrik
konturatzen naiz
aurrera egiteko
zein garrantzitsua zaidan.

III.
Idazten gelditu behar dut
nire ingurua detekta ahal izateko,
momentu isolatuak
integratzeko asmoz.

IV.
Intimidadeari begirada intimista bat :
Beste norbaitekin bazkari bat
konpartitzerakoan
intimidadea dator postre moduan,
batzuetan postrera itxaron behar,
goizago dator besteetan,
besteetan beranduago
eta etor, ez bazatoz,
ez naiz bueltatuko…
ez dizut berriro deituko.

V.
Boskarrena. Zenbaki bat gehiago
dena zenbatu behar dut
maitasuna ezik
heriotza ezik
eta beste hitz handi horiek
zu bezain mugaezinak.
hau boskarrena baino ez da.


Hemen eskuragarri daukazu PDFa.

GUK


Nuria Vilalta nire lehen ikasle partikularra izan zen. Nuria Vilalta aktoresarekin flipatu nuen Bernaten urtebetetze egunean Kubrick-ek berak ere sinatu izan ote lukeen performance hura ikusi nuenean. Nuria Vilalta aktoresak ere, bere anaiarekin, beste aktuazio eder bat egin zuen Rekaldeko gaztetxeko gau magiko hartan, ametsgaiztoaren artean lami baten antzera erristitzen. Niri, batzuetan, Charlotte Gainsbourgen xarma eta elegantzia eta emetasun fina gogorarazten dit Nuriak. "Nur" hitzak argia esan nahi du arabiarrez. Ezagutzen dugunok Nur deitzen dugu begirada zorrotz eta imaginazioz betetako lumadun emakume ederra.Nuria gaur egun, aspaldi diasporan sartuta, Buenos Aires ingurutik dabil. Dunaticos da bere bloga. Ekainetik ez du idazten, horrela denbora izango duzu bere lehenaldian barrena murgildu ahal izateko eta bere begietatik ikusteko.

Eta hau guztia zergatik?

Nuriak hau egin duelako, hau prestatzen ari delako:



Euskalerrian egin diren elkarrizketak, nola ez, Bernatek grabatu ditu.Dirua badaukazu, edo dirua daukan baten bat ezagutzen baldin baduzu hona idatziozu berri onarekin bere eguna koloreztatzeko: guk.docu@gmail.com. Argitaletxe, ekoizle etabarren bila dago gure Nur. Dirua izan edo ez izan azala badaukazu teaser hau ikustea gomendatzen dizut.

Bideoa hemen jaitsi dezakezu. Eskerrik Nur! Aurrera bolie!

2010-09-25

CORALIE


Aspaldi, Bilbora egin nuen bisita horietako bat eta gero, ideia bat izan nuen. Ideia bat izan genuen Bernatekin batera. Nerbioiaren albotik pasiran geundelarik. Fikzioko poesia idatziko genuen, liburu bat, bost pertsonai, eta gero bost pertsonai horiekin beste zerbait egiteko ideia izan zuen Bernatek (baina sekretu bat da). Horiek horrela, abioian bueltan honako poema hau idatzi nuen. Nire lehenengo pertsonaia Coralie musikari Senegaldarra izango zen. Eta hauek izango ziren bere lehen hitzak:

Nire egoa
nire besoetatik
kanporatu behar dut
nire kontrabajoa
nireagoa sentitzeko
eta berarekin
dantza egiteko
Pilcen nota dantzarien antzera.
Richardekin nahastuz
bere elektrizitate afrikar konparaezin horrekin bat eginez;
Richardek
gau galdu hartan nire azalean
idatzitako
poema sexualak moduan.
Munduan nire
lehenengo gaua,
lurtarra bihurtu ninduena.


Ziur nago gaurko iluntasunean
Richard berriro ikusi
beharko dudala Smalls-en
bere bajoarekin bat publikoa
ametsen mundura
10 dolarren truke eramaten.

Ez dut
hura ikusteko beharra sentitu nahi
bere irribarrez beteriko begiek
nire hanken oreka berriz ere
desafiatuko dutelako


Baina gaur gauean
ni naiz abeslaria,
kontrabajoaren pisua gabe nator
eta eskenatokitik irtengo naiz.

Nire egoa ahaztu
marlboro gorri bat piztu
begiak itxi eta ahoa zabaldu
eta etxera bueltatu;
mikrofonora.
Abestu!

Abestu ez…
xuxurlatu,
xuxurlatu ez,
muxukatzen.

Eta joan daitezela denak pikutara
ni naiz nahi duten diba eta printzesa.
Edith Piaf eta Princen sasialaba.
Hementxe ego ni.
Ongi etorri nire ametsetara
Ongi etorri Coralienera
non Afrikaren kolore laranjak
New Yorkeko abiadurak itotzen du.

Bat, bi…

Bat bi hiru lau….
Uuuuuuuuuuuuuu..


Poema hemen jaitsi dezakezu, ni bezain fetitxista baldin bazara eta dena hor gordeta izan nahi baldin baduzu.

2010-09-15

DOCTORA EN ALASKA


Mi amiga Laura ha vuelto hace poco de Alaska, dice que quiere volver. Viendo las fotos que ha mandado puedo entenderla. Aquí te dejo una muestra:






Con el talento (robado) de toMek Ciezki y la excelente música de la no menos excelente película Into The Wild compuesta por Eddie Vedder (Pearl Jam) te dejo, la canción es Rise:



El video te lo puedes bajar aqui.

No se si seguirás leyendo, pero si es así, aquí te dejo un fragmento de uno de los últimos mensajes de Laura antes de nuestra huida de New York:
"Erase una vez una familia...los tres vivían en una ciudad muy grande muy graaaaaande, muy grande. Un día los conocí gracias a un amigo que a su vez conocí así de casualidad. Mi momento no era muy bueno, todo hay que decirlo, pero hemos mejorado con el tiempo. Al principio era raro, inmiscuirme en su casa, un poco en su vida... yo con mis locuras de niña buscando una vida, no sabía muy bien como comportarme... ahora, después de un tiempo y unas cuantas botellas de vino, ya se me ha ido el miedo de meter la pata y que no me quisieran mas en su vida... Así que creo que ellos en mi vida estarán siempre, aquí, allí o en el polo Sur (digo Sur porque el Norte lo veo como mas cerca...)
Y, bueno, un poco de esto y un poco de aquello, y muy pocas dotes de escritura... han resultado en que "la familia" (al mas puro estilo de película de mafiosos...) es mi familia neoyorquina y que espero seguir viendo crecer a la pequeñita eh!."

Que mas se puede decir de esas familias que se han encontrado lejos de sus casas en esas casas que han hecho entre todos. Los nómadas somos así. Y esa gente, como es el caso de Laura, es mi familia. Los nómadas llevan brújulas y cámaras de fotos y moleskines y agua y sobre todo llevan ojos y manos. Y llevan recuerdos y llevan amigos, que se llaman hermanos, o tías o madres o abuelos o primas... y así vamos a través de la carretera sinuosa, a veces con lagrimas a veces sin rimas cerca de nuestra familia de la carretera.

EULIEN JAUNA


Ez dakit jakingo ote duzun, baina txorakeri hauek idazten ez nagoenean zientzilari bat naiz. Horregatik daukadan piura, oso ona ez naizenez behintzat itxura zientzilariarena izan dezaket. Columbian drosophila melanogaster edo sagar euliarekin lan pixkat egin dut. Euli hau zure frutaren inguruan egoten den euli txiki txikia da. Abantaila pila bat ditu beste animali ereduekin konparatuz, baina hori interesatzen ez zaizunez, hone hemen zientzilari batek (lasai hartu, ez naiz ni izan) beste euli batzuekin egin dezakena (hauek ez dira drosophilak):

Hauek hirurak (txortalariak eta voyeur poeta) bai dira drosophilak:

HOWARD DRUM


4 urte ditu... John Bonham, Nicko McBrain, Borxa, Thomas Lang, Ray Herrera edo Lars-en garaia bukatu da.


Aurpegia erritmoa bezain ona da!

IDI BIHOTZ


Immakulada eleizako lokaletan ezagutu nuen Mikel. Musean jolasten eta azeitunak jaten, mahai txiki eta zahar batean eserita, bakero pare batekin eta koadrozko alkandora batekin jantzita. Ile laburra zuen garai hartan, baina Europe taldeko "The Final Countdown" kanta jotzen zuen mezan jendea belaunikatzen den momentu horietan. Andra zaharrek jakin izan balute...
Urteak joan eta urteak etorri Mikel berriz Eskuza kaleko lokaletan aurkitu nuen. Umbilical Slug taldeko entseiu batera joan nintzenean Rafa nire lagun musikariarekin. Han Idi Bihotz taldearekin ari zen kitarra jotzen eta abesten. Oso txarrak ziren nire ustetan, soinua oso traketsa zen. Halere Mikelek esan zidan Neguriko leihaketan parte hartuko zutela eta kontzertu bat zegoela. Hara joan nintzen. Soinuak ez zuen hobera egin, baina Idi Bihotzek zerbait zeukan, magia antzeko zerbait, indar berezi bat. Eta hortik aurrera dena publikoa da, beraien DVD-an ikus dezakezuna. Nik oraindik ripeatu ez dudana, baina rokumental horretan ikus daitekena. Beraiek nik baino askoz hobeto kontatzen dute beraien istorioa.
Horiek horrela agur esatea erabaki du Idi Bihotzek. Hona hemen beraien agurra:




Neguriko kontzertu hartatik ez dut Idi berriz ere ikusi, eta horregatik, eta nahiz eta Bruselan bizi, sarrerak erosi nituen aurreko egunean beraien Kafe Antzokiko azkeneko kontzerturako (sarrera ebaki dut zuk inprima ez dezazun eta nire anaiarekin joan ez zaitezen...berari ere sarrera bat erosi nion):

jada ensaiatzen hasi dira Mikelen Facebook-ean ikus daitekeen bezala, beti bezain indartsu, beti bezain umoretsu:


Irrikitan nago!