2010-06-30

HERRIA ZAINTZEN


Zergatik ez zuten Ertzaintza "h"-z idatzi? Ala "h"-a kendu diote Ertzaintza hitzari? Ziurrenik etimologia ezberdina daukalako izena Ertzaintza da. Tipo hauek ez dute herria zaintzen, ertzak zaintzen dituzte. Beti ertzean daudelako. Atzoko grebako bideo bat bidali dit Nur-ek Argentinatik (uste dut Argentinan dagoela, Nur-ekin zaila da jakitea). Eta beste behin ere beldurra sentitu dut. Eta irudi bat bilatzera joan naiz, eta Ertzaintza jarri dut nire "cooliris"-ean eta Flickr-etik hau agertu zait:

Soniko-ren argazkia bat da. Dirudienez tipo hauek AC/DC-ren kontzertuko sarrerekin arazoak izan zituzten eta iskanbila sortzen hasi ziren. Orduan ertz zaindariak agertu ziren. Ikurrinarik, pankartarik, megafonorik, fularrarik, koloredun frakarik eta belarritakorik ikusi ez zutenez; poseak egiten hasi ziren eta argazkiak herritarrokin ateratzen. Sonikok dioenez, jebiek egindakoaren erdia abertzale talderen batek egin izan balu kargatuko zuketen. Eskerrak zaintzen gaituztela.

No hay comentarios: