2011-06-29

OIENE SESSIONS: HIRUGARRENA ETA AZKENA


Behintzat momentuz... ze deskantsua hartuko duten batzuek... tonua altuegia dagoela, paroiak, argia, enfokea, enkuadrea... "artistillas de mierda" esango zuen batek irribarre batekin... eskerrak publiko kritikoa dugula, hobetzeko espazioa izatea beti berri ona dela uste dut.

Oier! Momentu hau oso berezia izan zen... gogoratzen? lehen grabazioa izan zen... larunbata gauean... ti-ta... hitzik ez daukat hantxe sentitutako guztia hemen esateko. Beraz, isilduko naiz.



Bigarrena hemen eta lehena hemen.

ETA ORAIN BAI, OPORRETAN BRETANARA GOAZ!!!! Hamar egun barru bueltan egongo naiz.

2011-06-23

EZ NAIZ ISILDUKO


Ez naiz ni... Gabriel Arestiren poema bat da... Hitzen Uberatik, testu honekin batera:

Literaturaren historia ttipia, minuskulaz idazten den hori, irakurleen bizipenei dagokiona, atzeman ezina da. Ezin da jakin poema batek egingo duen bidea, nork noiz eta zergatik erabiliko duen, kantatuko duen. Noren oroitzapenei lotuko zaizkion hitz batzuk, bizitza osorako...

Kofradiatik Nora Barrosok jarraian entzun dezakezuen grabaketa bidali digu, Gabriel Arestiren Egia bat esateagatik poema entzun daiteke bertan. Imajinatu lagun arteko afari bat, duela hamar urte, hiru lagun kantuan; imajinatu norbaitek kasetean grabatu eta ostera oroitzapen propio batetik argira ekartzen duela. Imajinatu modu horretan jarraitu daitekeela hitzen ubera...


2011-06-21

OIENE SESSIONS II


Izan duen arreta ona eta gero Oierrek eta biok grabaturiko pare bat kanta gehiago jartzea erabaki dut. Oierrek arrazoia duen arren eta produktu hauek lagunon arteko zerbait izan beharko luketen arren nire exhibizionismo naturalak hau egitera bultzatzen nau beti. Gero zuk aukera dezakezulako zure denborarekin zer egin, bideoak ikusi eta doinuak entzun, edo ez.



"Zapalduen Olerkia"ren azken frogarekin hasten da kalitate baxuagoa duen bideo hau. Kalitate baxuak nire argazki kamarako grabazio denbora bikoizten duelako. Laugarren minutuan galdu egiten naiz berriro eta ahotsaren melodia ikasi behar dudala argi ikusten da...Oier gaixua! Bestalde, ikus dezakezunez, Oierren gitarra gero eta zuzenagoa datorkizu, zehaztasun, nota eta kolore gehiagoz betea...

Ez baduzu kanta berriz entzun nahi, 8:20ra zuzenean joan zaitezke Sen taldearen "Hire Bila Nabilen" kanta dageoelako. Niretzat oso kanta berezia izaten jarraitzen du Aitor Uriarte, Haritz Harreguy eta besteon perlatxo hau. Gasteizko kaleetara narama kantak bapatean... eta nire maitasun minekin batera dator ere; mozkortuta, drogatuta, galduta, zorabioaren amildegian pareta bati kolpe bat eman eta nire eskumako eskua odolez betetzen ikusten dut. Kale erdian eseri eta Nereari kanta hau abestu nion gau hartan. Nerea nirekin ez zegoen eta oihuka egin behar izan nuen, baina berak ez zuen entzun. Ez gau hartan ez lau urte luze haietan zehar. Harrez geroztik kanta honek odol eta desesperazio usaina du.

Gero, 12:30 inguruan, Vetusta Morla madrildarren "Al Respirar" kanta egin genuela ikus dezakezu. Kanta honen beste bertsio bat laster ekarriko dut hona. Bideo honetan dagoen bertsio hau jo baino lehen egin genuena, gauaren bertsioa, nire ahotsa freskoagoa eta gure gautxori izpirituek bere saltsan kantatu zuten bertsioa; berdintsua, baina libreagoa nik uste. Erdaldun askok Bagako hizkuntza zahar honetan galtzen direla esaten didate maiz. Eta nik komunikazio falta hori nabaritzen eta pairatzen dut beti, erditik zulatzen nauen zerbait da...betidanik... nire identitate linguistikoa zein den ez dakit.

Kierkegaarden angustiekin jarraitu ezik azken kanta aurkeztuko dizut. Stingek abesten duen The Police taldearen "The Shape of My Heart"en bertsio berdea, alegia. Oierren gitarra soilik entzuten saiatu... itzela da eta. Ahotsa berde-berdea dago, kanta hau gutxien entzun dudan kanta baita.

Hauek azken grabazioak izan ziren. Badago, lehen esan bezala, igotzeke daukadan beste bideo bat. Beste kanta berririk egon ez arren, gauak eman zigun babes beltz hori ikus dezazun jarriko dut bideoa laster.

2011-06-20

TROCHE


Gervasio Trochek irudi interesante askok egiten ditu hemen. Elkarrizketa hau aurkitu jarri du Gervasiok hor ere, bigarren zatia honako hau da (beste hiru daude):



Besteak ikusteko youtubera joan (bideoaren goikaldeko testu hori sakatuz) eta hor dauzkazue... baina ziurrenik nik baino hobeto erabiltzen duzula youtube.





EGOAAAH!


Publizitatea egiten dudanean (aurreko Asteazkenenean -Wednesday- bezala) Bagara jende pixkat sartzen da, eskerrak lokal txikia daukagula...eta gero emozioa behera dihoa pixkanaka pixkanaka. Gaur astelehena da berriz eta kafetxo bi jarri dut betiko lagunontzat, eta zazpi bat despistatuk udaletxeko helbidea galdetzera sartu da.


Zer egin honen aurrean? Honen atzean zer egin?

DICHTERLIEBE


Gaur arratsaldeko lau t'erditan Naiaren eskolako zuzendariarekin elkarrizketa bat daukat. Ez, Naiak oraindik ez ditu bere aitaren pausuak jarraitzen hasi. Elkarrizketa hau niretzat da. Aurreko astean mezutxo bat bidali nion Miss Porret-i irakasle izan nahi dudala esanez... idazle izan nahi dudalako, denbora behar dudalako, eta ikerkuntza eta zientzia kapitulua ixteko prest nagoelako. Lanera etorri naiz, laborategira, institutora, azkeneko hamabi urteotan bezala, munduko punta batetik beste batera... eta gaur Gabrieli esker Mexikotik ekarritako Jose Emilio Pacheco maitearen antologia bat daukat eskutartean. Ordenagailuak bere denbora behar du pizteko, oso pc zaharra delako, eta denbora horrek (luzeagoa izan beharko luke) poemak irakurtzeko erabiltzen dut. Eta gaur hau irakurri dut:

La poesía tiene una sola realidad:el sufrimiento.
Baudelaire lo atestigua, Ovidio aprobaría
afirmaciones semejantes.
Y esto por otra parte garantiza
la supervivencia amenazada de un arte
que pocos leen y al parecer muchos,
muchos detestan,
como una enfermedad de la conciencia, un rezago
de tiempos anteriores a los nuestros
cuando la ciencia cree disfrutar
del monopolio eterno de la magia


Aproposagoa ezin liteke izan. Gracias Gabriel.


Poesia zientzia delako, eta zientzia poesia
poesientzia, aiii... poesientzia.

2011-06-19

ERIKA


Tengo una vieja amiga
que todavía sigue haciendo los deberes
una amiga a la que le gusta la filosofía
una amiga a la que le gustan los desafíos
de Móstoles se fue a Noruega
y de Noruega a Móstoles
y de Móstoles al Nepal
y del Nepal a Móstoles...
y esta dándole vueltas a volverse a ir

entro en mi vida un día de julio
en un camping de Cambrils lleno de holandeses
en un camping lleno de posibilidades
y con rutina monacal nos construimos una amistad
a prueba de kilómetros
donde yo llamaba
y ella respondía
donde yo escribía
y ella respondía
donde yo iba
y ella me esperaba
-como hago con casi tod@s-

y siempre dice que va a llamar
y siempre dice que va a escribir
y a veces lo hace
y eso me hace tremendamente feliz

cada mes de Julio
nos juntábamos en ese Camping
para sacarle brillo a lo nuestro

y ahora miro al calendario
y veo que ya no hay Julio que nos junte
y creo que por esa certeza
tiramos mas de la cuerda
me escribe, me llama, le escribo, le llamo
vino a Nueva York... dos veces!
y ahora le he pedido que colabore conmigo
detrás de la barra del Baga
y me ha dicho que sí
y me ha vuelto a hacer feliz
limpiaremos juntos la mierda
hablaremos sentados en el puerto
con los pies colgando
porque Erika conoce bien Lekeitio
porque Erika me conoce bien
aunque yo le llame sin acento en la E
y porque nos nuestros nombres
siempre se han parecido

y yo creo que lo primero que escribí
como escritor
se lo escribí a ella
no que sea ningún honor
sino mas bien una carga
que Erika porta con una sonrisa eterna

y tenemos muchos otros proyectos
que es lo único que no nos falta
y hace mucho que nos queremos
que es lo único que no nos falta

os dejo con ella:

Espero el holocausto. El momento sereno en que la humanidad se vaya al traste y los únicos supervivientes seamos nosotros. Supersintientes, superlatientes. Y el búnker ya no tendrá sentido pero seguiremos encerrados, acortando el espacio, compartiendo el oxígeno, acompasando la respiración en menos de 2 metros cuadrados. Pero no nos importará la claustrofobia, ni ninguna otra fobia, porque estaremos concentrados en nuestras propias filias, en la coincidencia de los fluídos, en el movimiento rítmico de los músculos. Y te podré decir que mi corazón late en tu entrepierna o que todas tus palabras vibran en la mía, atraviesan las paredes de la carne, se clavan en lugares que no sabía que existían. Vendrá el fin del mundo y nos rodearemos de gemidos, el derrumbe de los edificios traducido en jadeos, el desbordamiento de los ríos replicado por nuestros genitales. Todo afuera estará muerto y nos dará igual, porque ya no hará falta el planeta, porque no hace falta explicar que se puede vivir mejor sólo con tu cuerpo que en cualquier lugar del sistema solar.

Y una de sus fotos cerca de los ocho miles, discutiendo con la hipoxia y la belleza:

INSIDE JOB


Aspaldi daukat pelikula hau etxean, oraindik ikusteke. Ikusi baino lehen pare bat komentario irakurri dut hortik eta partekatu beharra ikusten dut. Egoitzek hortik jarri duela aprobetxatuz hona Inside Job dokumentala:



Nik badakit (zuk ere bai) nor da krisialdi handi berri honen erruduna. Gu guztiok. Tentel hutsak garelako, kredito hitz puta konjugatzen dugulako, ez daukagun dirua gastatzen dugulako, aspaldi (edo ez) erosi genuen etxea ahal dugun garestien saldu nahi dugulako: GREED, lagunak... hori baino ez da horra eraman zaituena... langabezia momentuz eta batek daki zer ekarriko digun mareak. Halere, zu jarraitu horrela. Dena ondo joango da eta. Eta bestela... norbaitek konponduko du, ezta?

URGENCIAS


Otro poema lleno de urgencia
otro poema escrito desnudo
y con una letra de mierda
que nadie verá
porque lo escrito a mano
ya no se lleva

Estaba mirando a una botella
una botella de tónica
y me he fijado
en que tiene un número
por todos lados: 1783

como el vaso de grimbergen
una y otra fecha
se pelean al lado del ave fénix
incluso los bares
se jactan ahora de su resistencia
el tiempo bebido y bailado
que se vive como una proeza

y me doy cuenta de que casi nada dura
y me doy cuenta de que no duramos
seguramente por eso sea tan duro
seguramente por esa dureza
llevamos los números en nuestras lápidas


Poema hemen daukazu. Eta bai, argazkia nirea da... arratsalde bat Boie de la Chambren pasiran.

2011-06-17

LET'S FOLLOW THE COPS


Bideoa kendu dute jada. Baina Egoitzi esker hemendik jaitsi edo ikus dezakezu.

Guzti honekin Brianen hitz batzuk datozkit burura:

Let's follow the cops back home
Follow the cops back home
Let's follow the cops back home
And rob their houses


ME LO TIRO


Ez dakit nor den Quim Gutierrez hori... Baina Berto & The Border Boys hauek itzelak dira. "Calzonazos" guztiontzat... umorerik gabe ile guztia galduko dugulako:



Iturria, nola ez, Egoitz.
Gora bihotzak, ostirala da eta.

2011-06-16

POLIZIAK AL DIRA?


Begiak irekiak dituen Nuriak hau bidali dit:



Nik jada ez dakit zer gehiago pentsatu... mundua gaizki dagoela esatea letania erligiosoa baino aspergarriagoa iruditzen zait. Egia baldin bada eta hauek poliziak baldin badira... eta ez badira poliziak... eta horrela infinitorantz. Argi dago, iraultzarik gabe ez goaz inora. Betikoak betiko akzioak egingo dituzte, eta betiko egoera izango dugu. Ohituta zaudenez, ezerk ezin dizu minik egin, ezerk ezin zaitu tristetu. Jarrai ezazu zure bizitzarekin, zure kaiola horretan ura eta ogia daukazun bitartean ez zara desagertuko.

2011-06-15

OIENE SESSIONS


Aspaldi zain egon zaren edo ez ez dakit
baina gu, Gorkak kantatzen duen bezala,
jotzera goaz...

Londresetik goizeko ordu txikietan
zure gitarrarekin nire bila etorri zinen
Gare du Norderako gauean utzi zintuen autobusak
eta magiaren usaina somatu nuen berehala

Zer da magia hori ba?
ezagutzen zaituenak badaki zertaz ari naizen;

orduak
akordez akorde bete genituen
larunbata goizean pixkat
gero Jean
larunbata gauean gehiago
gero lotara
gero Atxaga La Monnaiera entzutera
eta gero arratsaldea erretzera
eskuak minduta eta ahots kordak inflamaturik

Zer da magia hori ba?
ezagutzen zaituenak...

Kantak aukeratu, letra kopiatu, musika atera
eta argazki kamara piztu
bat, bi, hiru...
ura eztarritik behera doa
eta soinu bihurtzen da
nire ahotsa zutitu zenuen
zure korden sostenguarekin

zure hamar behatzon indarragatik edo
ohol zati horretan egiten duten dantzagatik edo
bakarrik ez nago
musikaren aurrean makurtzen naizenean
eskutik hartzen nauzu
eta beti bezala
dena errezten duzu
eta denbora ez dugu jada minutuetan neurtzen
irribarre eta zirraretan baizik

Hemen igandeko lehen kanta parea
Hitz Margotuak (suta)
Zapalduen Olerkia (ken7) -laster bertsio osoa-

momentuaren xarmarekin beti
inperfekzio lagun
eta arazo teknikoak direla medio
Bernaten muntaiaren zain oraindik
baina partekatzeko garaia iritsi dela uste dugu

zer da magia hori ba?
ezagutzen...



Stay tunned! laster Sen taldeko bertsio bat, Sting edo Vetustaren "Al Respirar" besteak beste... gora bihotzak! emozioa emozioa emozioa!

LUKA SULIC eta STJEPAN HAUSER


Antzekoak Bagako eskenatokira ekarri ditugu jada. Eta txelo metalero klasikoak (One-n bertsioa bertan ere) hemen eta hemen aurki ditzakezu, aitzindarien eskuetatik...eta hau?

Baina Luka eta Stjep-ek freskotasun berezi bat daukate:



Michaelek hau ikusiko balu...

Guillaumek bidalia.

2011-06-10

IBILTARIEN MINAK AIREAN


Lagun batek aurreko egunean imeiltxu eder bat bidali zidan urrutitik, nire azkeneko aieneak direla eta ziurrenik. Lagun batzuek nire oihuak entzun dituztelako, eta nahiz eta orokorrean hain gaizki ez sentitu, honelako mezuek sekulako indarra ematen didala aitortu behar dut. Hona hemen berak idatzitakoaren zati batzuk:

"Bagabigatik paseoan ibili naiz eta erreflexu bat bezala gutun orriak hartu eta idazten hasi naiz. Bi paragrafo lau orrialde ezberdinetan idatzi eta gero emailez egitea erraxagoa izango zela erabaki dut. Ez dakit zergatik baina ez nintzen zure etxeko buzoian agertu nahi abisurik gabe, gainera gai bakoitzak bere euskarria dauka eta hortaz aparte, ez daukat zure helbidea.
Tristura eta lagunen isiltasunak sortzen deutsun minaz idazten duzu euskaraz zein erderaz. Nik bebai euskaraz zein erderaz idatziko deutsut oraingo honetan hatzamarrek bihotzak buruari bildatzen dizkioten emozioak hitzetan itzultzen duten bitartean. Beharrezko hitzetan.
Ez dakit zure laguna ote naizen baina ez zait axola. Kasualki pasatu izan zara beti nere bizitzatik.
[...]
Lagun bategatik gauza ederrak egiten dituztenak estimatu egiten ditut. Besteenganako maitasuna ekintzetan eraikitzen dituztenak gizartearen pertsonai berezienak direla pentsau izan dut beti. Aupa Eneko! Eta gero astero, barikuero, poesia bat heltzen zitzaidan epostara. Horra hor tipo honen balentria! ...Artista eta ausarta gainera zara, ez daude zu bezalako askorik eta horrek mundua pobrezitu egiten du. Eta batzutan poesia irakurtzen nuen, beste batzutan ez, batzutan alaba eta familiaren argazkiak ikusten nituen beste batzutan ez. Eta horrela nere bizitzako kotidianoan sartu zinen, artista bezala, ze oraindikan ez dakit fisikoa edo kimikoa zarenik, ezta zertara dedikatzen zaren.
[...]
Baina hori ez da asuntua. Kontua da zuren Bagabigan laguntasunari buruz idazten duzula eta oihuka zaudela eta norbait ohiuka dagoenean zauri bat daukalako izango da eta, oihuka dagoenari, berahala kolpearen minan puts egin behar zaio zauria erre ez dezan. Laguna izanda zein ez.
[...]
Kanpoan bizitzea zer den ondo dakizu. Zerbait ere badakit nik. Bolada onak onak dira edonon baina txarrak latzak dira atzerrian. Eta kanpoan gaudenok badakigu etxera soilik notizia onak bidaltzen direla horregatik, gaiziki egonda ere, irribarrez berbaiten duzu etxekoekin, horregatik badira kontatzen ez diren gauza asko, eskapatzen diren batzuk ere badaude, noski, baina optimismoaren itxurakerian bihurtzen dituzu deiak etxera... baina egun baten nekatua zaude eta ezin duzu gehiago, y parece que el mundo y tu ya no soys dos, y le pides que te deje dormir fuera y buscas donde no corresponde y no ves lo que hace falta y eructas y pincha y duele y pilla y molesta y... hace poco que llegaste y si no das señales de vida nadie se preocupa. Y puedes pasar los días escondido en la cama (o peor escondido entre trabajo), que a nadie le extraña, y te preguntas por tus amigos y no están, porque te fuiste, porque pensamos que es el que se va el que tiene que mantener contacto, una falsa deuda moral por haberles abandonado, y les escribes, pero ellos tambien te han echado de menos y ya no tienen espacio en sus días para vos, porque hay que sentarse, porque hay que escribir, porque hay que contar de uno porque si no no vale y... galderak etengabe etortzen zaizkizu burura. Nor zara? Zer egiten duzu? Zertarako? Non erratu zara? Zergatik mina eta hutsa barruan? Eta ez dago erantzunik kanpoan, ez dakit barruan egongo ote denik baina momentuz ez dozu topau... Eta gehien maite zaituena ondoan daukazu eta gabetan, negar egiten duzun bitartean berak be isiltasunean egiten du negar, beste inork baino hobe ulertzen baitzaitu, baina bikote baten, bat gaizki dagoenean bestea ongi egon behar da ostera ezin aurrera jarraitu.


Sentir que te escondes. No sabes bien quién eres pero sabes lo que no eres, lo que no quieres ser, pero eso te da problemas y decides seguir siendo, callado, al fondo, con la mirada perdida, aguantandote las ganas de gritar, de llorar, de morder. Y un día no te aguantas, y revientas y dices y haces todo lo que no querías, y pierdes los motivos y las razones y el sentido. Y vuelves a meterte en la cama. El mundo es demasiado grande para gente tan poco preparada como tu. Escuchas bajito canciones que hablan de sueños y libertad, cierras los ojos y tienes el pelo al aire, los abres y te sientes viejo. Dudas, dudas dudas y vuelves a necesitar a esos que te aguanten en conversaciones hablando sobre YO porque no se donde estoy y es lo que ahora necesito. Pero no los hay, son pocos lo que estan dispuesto a escuchar y menos los que ademas de escucharte te consideran el beneficio de equivocarte. Estás desilusionado, apagado, aplastado... y tu jefe te llama y te avisa que tienes que despedir a 5 compañeros. Joder... con lo que me ha costado encontrar trabajo! y esa noche has quedado a cenar con dos de ellos. Les llamas y solo te atreves a cancelarles la cena. Les vuelves a llamar más tarde y no sabes como expresar una decisión q que no es tuya. Lo dices. Las palabras se balbucean. No hay contratos, no han hecho nada mal, no hay motivos. Pero es así, hemos encontrado un estudio que nos da todo y también el equipo técnico. Es más barato solo eso. Pero llevan un mes laburando. No pasa nada. Tu jefe sabe que el cine es dinero pero yo creo que el dinero es solo un medio... Ya puedo entrar en el G-8, he despedido al 62% de mi empresa y soy la unica trabajadora y tengo 2 jefes que se dicen progresistas. [...]"

Joder. Joder. Joder. Zer nolako lagun ederrak ditudan. Lagun honekin zeozer magikoak eusten gaituela uste dut. Erlijioetan sinesten ez dudan bezala ez dut magian sinesten, baina lagun magikoak... hori beste mobida bat da. Bien bitartean atzo pakete bat iritsi zitzaidan Londresetik. Eskuz idatzitako gutun akojonante batekin. Gizon oso berezi baten hitz margotuekin. Nork idatzi dizu zuri azken gutuna? Bankuak? Iberdrolak? Euskaltelek? Uren Partzuergoak? Patxi Lopezek? ETAk? eta eskuz? Itzela zara, To! Itzela!!!! Inspirazioa.... ai... inspirazioa!

AZKAITER PELOX


Hortik hau aurkitu dut:



Denok dakigun zeozer esaten du, kupidarik gabe. Lasai-lasai. Ikonoak gizakiak direlako ere. Niri sortze hitza ez zait gustatzen... baina Unaik esaten duen ia beste guztiarekin bat nator.

Myspace hemen eta hemen info (zaharra) gehiago.


2011-06-01

MAGIC TRIP




Interesgarria dirudi. Eta irribarre eta kolore horiek beste hiru lagunokin igarotako gau argi hura datorkit burura, Abuztu batean, Nemina hondartza desertuan. Joder!