2010-06-27

EMOZIOZ SATURATUA


Nola izan naiteke edertasunaren aurrean poeta?
Nola izan naiteke ametsen aurrean ameslaria?
Nola?

Munduak
emozioz saturatua dagoela
uste du.
Horregatik ezin du sentitu.

Orduan
errealitate zati bat
nirekin hartzen dut
eta Cortazarren mundura ekartzen dut
eskailerak igotzen ditudan bitartean.

Izan nintzenaren islada ikustean
gaurko erresistentzia
ez dirudi
hain garrantzitsua,
menperatua nagoelako.

Halere, gaur ekainaren egun honetan
nire arimako ispilua garbitzean
ez dut beldurrik,
begi tristerik aurkituko ez dudalako.
Eta orduan konturatzen naiz
edertasuna deskribatzea
amets egitea
baino errexagoa dela.

Munduak
emozioz saturatua dagoela
uste du.
Horregatik ezin du sentitu.

Niri ez zait gauza bera gertatzen
eta zuri?


PDFa nahi? Hemen daukazu.

No hay comentarios: