2012-10-22

ESKUETAN


Bi emakume maite al dira momentu berean?
Kulpari arima erregalatu barik?
Benetazko bi erlazio izan daitezke? Benetan?
Burua apurtuko zaizu bihotza apurtu baino lehen...
infinitora begiratu arren adarren amaierara begiratu zuen maitaleak
Bere eskuetan zeukan bere patua,
bere eskuetan zeukan erantzuna.


goitik behera, atzekoz aurrera
alderantziz, zuri beltzean, sexua bailitzan.

CHAINED


Disko bateko bigarren kanta beti da onena. Lagun batek hori esan zidan 2001eko abenduaren 16an Gasteizko taberna batean. Coexist diskoko bigarren kanta oso ona da ere:



"We used to be closer than this". Hori ere egia da, ezta?

Halere diskoko azken kanta da nire gehien gustatzen zaidana... Our Song. Beti izan naiz pastelero bat.

Ezin dut hau bukatu aurkitu berri dudan bideo hau zabaldu barik; SWSXen, zuzenean. Zuk ikusi:



2012-10-09

KASERNARAT


Eneritz (ahotsa eta gitarra eta doinua) eta Mikel a.k.a "Kikiel" (baxua) daukate izena Kasernarat izenpean musika egiten duten lagun hauek. Disko bat atera behar dute azarorako eta laster beraien musika dohainik entzun eta jaitsi ahal izango duzu bandcamp orrialdean.

Baina, bitartean hona hemen, Hobietan Gora aurrerapen kanta:



Nondik dator hau? Nortzuk dira Eneritz eta Kikiel? Laster kontatuko dizut. Orain maletak egitera noa. Aste baterako Irapuato Beachera (Mexiko) noala badakizu.

2012-10-08

GUK: DOKUMENTALA


Listo! Bukatu du. Nuriak baimena eman dit Guk, nosotros bere dokumentala zabaltzeko. Ez naiz laudatorioekin hasiko. Zuk ikusi:

 

Nuriak hiru urtetako lana amaitu du. Orain gure lana hasten da. Hausnarketa emozional bat da. Euskal diasporaren indarraren ozen datorren zerbait. Gauza bat baino ezin dizut eskatu, eman eta zabal ezazu. Mesedez. Zuek hiru milioi zareten moduan, gu ere hiru miloi garelako eta denon artean gure herriaren etorkizuna eraikitzeko aukera daukagulako.

Momentuz dokuaz disfrutatu!

Gero-gerokoak.

Nuria, esan dizut esan beharreko guztia. Edo agian ez. Lengoaia ez duelako ematen. Beste behin ere ezin izango dizut azaldu zure lan honek piztu duena nire barruan. Ez nabil emozio linbikoez soilik. Eskerrik asko zugan sinestearren.

ZE POLITA DEN MUNDUA!


Bihar Mexikora noa. Nire ikerketa lanaz azkenengoz hitz egitera. Nire idazketa lanak lehenengoz defendatzera. Irapuatoko ikerketa insituto batera noa. Bihar, instituto horretan Felipe Calderon (Mexikoko presidente ohia) inaugurazio lanak egitera joango da.

Astea behar bezala has dezazun Kellyk bidali didan argazki bat erakutsiko dizut;


ze polita den mundua!!!

2012-10-05

ECOLE EUROPEENNE


Bruselan Komisio Europearra dago. Burokrata eta funtzionariaz betea dagoen hiria da. Europako hiriburua dela diote ere. Burokrata guzti horien umeek eskolara joan behar dute. Gehienak, Komisioak ordainduta, beraientzat bakarrik eraikitako eskolara doaz: Ecole Europeenne. Eskola Europearra, alegia. Jada lau eskola desberdin dago, lau eraikin desberdin... imajinatu baliabideak. Laugarren errege jauregiaren ondoan ireki dute. EEB-IV, Laeken. Estatu Espainolekoa Alikanten dago... go figure! Bruselan ireki zuten lehena gure etxe ondoan dago. 

Eskola honetan ikasleak hizkuntza-sekzioz banaturik daude. Suediarrek suediarrez, italiarrek italiarrez, frantsesek frantsesez, alemaniarrek alemanez, errumaniarrek errumanieraz... euskaldunok espainolez. Baina ez nator hitzaldi politiko bat ematera. Artez hitz egitera baizik.

Eskola hauetan nazioarteko umeak desberdinak dira, kultura eta heziketa desberdina daukate... italiarra berbatia da, ondo jantzita doa beti; ingelesek errugbian ari dira, alemaniarrek hockey edo futbolean dabiltzaten bitartean, suediarrek ile horia dutenak dira... etab. Espainolak? Beraien arteagatik ezagut ditzakezu. Artea eta ortografia arazoengatik (oilarra trabelo bat ez bada, ikus argazkia). Etxe ondoan banku batean hau aurkitu nuen aurreko egunean. Banku horretan Espainiako gazteak eseri ohi dira. 


10.11.12: MITOMANIA BI


Aurrekoan mitomaniari buruz hitz egin nuen, BTX adibide bezala hartuta.

Gaur beste idolo batekin nator. Ez beste idolo batekin. Idoloarekin. Niretzat Pako, Pako delako. Ereinera itzuli da, Kcappo obra nagusia, 1985ean -ardo urte ezinobea- argitaratuz Pakoren lana denon eskuan jarri zuen argitaletxera. Aurretiaz Narrazti Ozena (1982) argitaratu zuen Azpeitiko Udalak, baina Kcappo, Kcappo da. Pako, Pako den bezala.

Orain Independetziaren paperak lanarekin datorkigu urrestildarra, urriaren 11an (10.11.12) Donostian aurkeztuko duten saiakera lana, alegia:



Nik oraindik Plazer Bat Izan duk Benito! irakurtzeke daukat. Baina azken hau ere erosi eta irakurriko dut. Pako, Pako delako.

2012-10-02

MITOMANIA


Mitomano bat naizela badakizu; Pako Aristi, Mikel Laboa, Placebo, Jorge Volpi, Julio Cortazar, Magic Johnson, Miles Davis, David Fincher... etabar luze bat.

Zerrenda horretako buruan Gorka, David eta Galder daude, Berri Txarrak taldearen bizkarrezurra. BTX Pau ere delako. BTX Samek eta Itzik egiten dutelako ere. Pipa guztiak. Teknikariak. Fanatikoak. Argazkilariak.

Mitomano baten eginkizuna mitotzat dituen horien inguruan dagoen guztia biltzea da. Hona hemen beste momentu BERRI bat. Elkarrizketa BERRI bat:

   

Pauri entzun diozun moduan...tenéis que ensayar que tenéis bolos. Lana. Lana. Lana. Hori da BTX ere. Funtsean. Eskuak eta Ukabilak erabiliz eraikitako zerbait.

2012-10-01

eARTh


What would be the earth without art?
It wouldn't be. 
It would just be a beginning.
It would just be an end.
With nothing in between.
Have you ever wondered why the oceans are blue?
That is the color of a poem. 


SAM JAVITCH


Pianista bat. New Yorken ezagutu nuen. Tipo jatorra. Zuzena. Berezia. Tik asko ditu. Betaurrekoak. Ez nuke esango guapoa denik. Arrunta. Isila. Tipo normala dirudi. Piano baten atzean jartzean normala eta isila burura datozkizun azken hitzak dira. Bere istorioa ezagutzean normala hitza ez zenuke inoiz erabiliko berau deskribatzeko. 18 urte bete berri ditu. NYUko musika eskola ospetsuko piano-joletariko bat da (kurtsoko bi pianista baino ez dago).



 Samek gauean jotzen du, argi gabe, argia piztuta errezegia baitelako. Hemen entzun dezakezu Distance Traveled. Lehen diskoa. Zalantzarik gabe, Samek kilometroak egin ditu jada.

DANS LA MAISON


Francois Ozonen azkena. Aurrekoan trailerra ikusi eta izenburua idatzi nuen, ikusi BEHAR dudala gogoratzeko. Literatura irakasle bat. Bere emaztea. Ikasle traketsak. Ikasle on bat. Ikasle idazle on bat. Ikasle maltxurra. Fikzioa eta errealitatea. Errealitatea eta fikzioa:



Zinemaldiko Urresko Maskorra irabazi du asteburu honetan.