2010-06-17

NIREAK ZIRENAK

BARNEKO FUSILAMENDUA

Badago gizabanakoarengan zerbait
heriotza, lo egitetik
bereizteko aukera ematen diguna.

Eta loari aio esatean diodanean…
hilda ez nagoelako...

Burua martxan jartzen dut;
errexagoa al da besteon aurrean
ederragoa agertzea,
norbere buruaren etengabeko azterketari
ihes egitea baino?

Beldurragatik-edo
badaude,
oraindik
publikoak egin ezin ditudan ideiak
pudikoak direnak.
Nireak soilik direnak
momentuz behintzat.
Nireak eta ispiluarenak.
Nireak eta nire biluztasunarenak.
Nireak eta nireak.
Egun batean barneko mundu hori
fusilatuko dut, arnasa hartu barik
begiratu barik.

Horiek horrela
ez-bizitzaren
metaforan murgildua nagoenean
idatz dezaket soilik.
Horrek izan behar du
batzuek abstrakzioa deritzotena:

Zergatik tristeziaren poesia sentitzea
errexagoa egiten al zait?
Agian ametsak zuri beltzean direnaren
ondorio hutsa baino ez da.

Datorrena datorrela
poesiaren tunelerantz
ditut begiak beti zuzenduak.


PDFa hemen jaitsi

No hay comentarios: