2010-06-17

BETIRAKO


Behin Bernatek, nire lehenengo poema bilduman lan egiten nengoelarik, poema bakoitzari testuinguru pixka bat jartzeko esan zidan. Honek poema errealagoa, biziagoa eta gertuagoa egingo lukeelakoan. Orain Baga-BigaN poema batzuei azalpen txiki bat lotuko diet. "Betirako" poesia Farmazia Fakultatean ezagutu nuen neska oso berezi batentzat idatzi nuen, aurreko Otsailean, bere urtebetetzerako. Pertsona hori existintzen da, horregatik poemaren etiketa "autobiografiko" hori. Min hori existitu zen eta hemen isladatzen saiatu nintzen, barkamen eta esker gutun antzeko honetan. Neskak orain alaba bat du eta oso pozik bizi delakoan nago. Nire mezuari erantzun zion bere garaian eta ni ere oso pozik gelditu nintzen.

Gaur zure eguna da
eta hemen natorkizu hizketan,
zuretzat.
Etorkizunera begira,
vaina lehenalditik nator;
hamar urtetik, edo gehiagotik.
Nahiz eta opariak zuk jasotzeko
egina dagoen gaurko eguna,
hamarkada bateko ardo ondu kutsuarekin,
aspaldi egin zenidan erregalia
nik eskertu nahi dizut gaur.
Bizitzak emandako perspektibari esker-edo.

Zu izan zinen maitasun hitzari
esanahi berri bat eman zion pertsona,
Kutxi kaleko
Zazpi tabernaren aurrean dagoen atarian.
Oraindik Doctor Deseo entzun dezaket
nire memoriarekin “tangoan”.

Memoriaren oparia dela medio ere,
eginiko astakeria ahaztuta daukat
egunerokotasunean,
baina zugan pentsatzen badut
nire jokaeragatik lotsatzen naiz.
Zure egunetik gertu izan zen,
Gasteizko Otsaila hotz hartan,
eta hotz egiten jarraitu zuen udaberrian ere
nire bihotzean.

Egia esan, ez dakit zergatik,
bihotza aukeratua izan da
burmuinari soilik dagokion
aktibitate elektriko eta kimiko
dantza biologiko miragarri hori antzezteko;
sentimentuak, xerak, atsekabe eta zirrarak
bihotzatik gora bizi baitira;
burmuinaren pub argiarekin,
beste herri baten hizkuntza zaharraren
ardatz direlarik.

Horregatik hementxe naukazu gaur.
Barkatu! eta eskerrik asko! oihukatzeko.
Eskerrik, egun miragarri haiegatik
eta utzi zenuen aztarnagatik
eta erakutsi zenidan bizitzeko eragatik
eta zure irribarreagatik
eta zure begi diztiratsuegatik.

Lehenaldiko ahutsez beteriko kapitulo hau
kofre batean gordeko dudan momentua
gustatuko zait.
Aurrez aurre izan genuen azkenekoa
garratza esentzian
nahiz eta ondoren, Irailean, telefonoan
azkeneko hizketaldia politagoa izan
baina berrerosterik ez.

Oso persona magikoa bihurtu zinen
nire oroitzapenei esker,
ia ia irreala
eta Craig Armstrong-ek
konposatutako sinfonien moduko
izaki etereo eta magikoa bihurtu zaitut.
Zure familia ikustean
asko pozten naiz;
zure bi kuttunak zure inguruan.
Merezi duzulako, hori eta beste hamaika.

Eskerrik asko
zure izaerarekin egun arruntak
ederrak bihurtu dizkiozun horien izenean,
basoetan galdu diren ahotsekin batera
joaten baitira beraien kantak.

Inoiz ez dudalako aitortu
zein esanguratsua
izan zinen niretzat
natorkizu gaur bisitan.

Ea laster kopak altza ditzakegun
guztiok elkarrekin,
gure familia txikiekin,
eta gure alaboi
mirari hori
eta beste batzuen
esentziaren berri eman.

Benetan,
burmuin-burmuinez…
zorionak!!!!

Muxu handi handi bat.


PDFa hemen jaitsi

No hay comentarios: