2012-05-31

TOMEN AZKENA


Tom Hagenen azkenetarikoa:


Bere flickrean Metallica, Machine Head, Slipknot eta gehiago.

LOLA HOOP


Eguzkia ospatu behar delako. Eguzkia edo nahi duzuna.



Pierre Lapin & Guilhem Malissenen lana.

EZ ZARA NIRE LAGUNA III


Berdaitzek ezin zuen gehiago itxaron. Hilabete bat eta gero, Naiararen erantzunik jaso gabe beste gutun bat idatzi behar izan zion. Urteko isiltasuna ezin da gehiago mantendu:

Mendexa, maiatzak 20


Naiara maitea,


Hilabete joan da idatzi nizunetik. Gaur konturatu naiz. Ez dut zure erantzunik jaso. Urduri nago. Badakit. Hamabost bat urte eta gero zure berririk izan gabe eta orain lau aste inguru ondoren, urduri nago… leloa izan ninteke. Baina arrazoia banu… Hilabete honetan bai. Hilabete honetan egunero ikusi dut zure irudia. Egunero nai izan dut zure gorputza margotu. Ezin dut Maialenekin larrua jo zure usaina gogoratu barik. Halere, Maialeni plazerra eman diot hilabete honetan zehar, zuri eman ezin dizudalako edo.


Beharbada nire erantzunak ez zizun behar zenuen zoriona ekarri. Beharbada ez nizun plazerra eman. Kulpagatik edo, ez zintudan behar bezala berotu.


Denbora mugagabea eman dut zure hitzak irakurtzen. Oroimenean sartu zaizkit. Ondo ezagutzeko aukera izan ez genuen arren, badakizu nire memoriak ez duela mugarik. Nire azalaren antzera.
Idatzi laster, mesedez. Behintzat, hor jarraitzen duzula esateko. Benetan, nire gutunik jaso nai ez baduzu, esan eta kito. Baina ondo zaudela jakin behar dut.


Berdaitz


PS: erantzuten badidazu… onomatopeien oihartzunek zure hankatartea irekiko dute. Ziur naiz.



Aurreko kapituluak hemendik irakurtzen has ditzakezu.

KRILIN


Ez. Ez da Dragoi Bolako burusoila txikia. Musika talde bat da. Noiz edo noiz bere musika entzun da Bagan. Niretzat gaur eguneko Euskal Harrobiko talderik onenetarikoa. Hemen bideo polit bat:



Inaxiok Sektor Rock (RIP) ohian eginiko elkarrizketa ere distiratsua da.

HEART AND SOUL OF NYC


Itzela! K1X raperoaren kanta bat:



How could I change fucking New York City for the capital of the dying Europe?

FUERTEVENTURA


Russian Reden azken diskoari izena ematen dion kantaren bertsio eder bat:



Kanta oso on batzuk daude.

DON DRAPER MAITASUNAZ


Mad Men telefilmeko protagonista da Don Draper. Ez baduzu ikusi, ez dakit zeren zain zauden. Inoiz ikusi dudan telesailarik hoberena da, dudarik gabe. Denetarik dauka. Lehenengo denboraldian Donek maitasunari buruz zera dio (egin klik argazkian, youtube bat irekiko zaizu):



"'She won't get married because she's never been in love.' I think I wrote that to sell nylons."

"For a lot of people love isn't just a slogan."

"When you mean love you mean a big lightning bolt to the heart, where you can't eat and you can't work, and you just run off and get married and make babies. The reason you haven't felt it is because it doesn't exist. What you call love was invented by guys like me to sell nylons."

"Is that right?"

"Pretty sure about it. You're born alone and you die alone and this world just drops a bunch of rules on top of you to make you forget those facts, but I never forget. I'm living like there's no tomorrow, because there isn't one."

"I don't think I realized it until this moment, but it must be hard being a man, too."

2012-05-29

TRAILER LITERARIO PAREA


WORDS:



Woody Allenen You Will Meet A Talk Dark Stranger filmea etorri zait burura.

THE GREAT GATSBY:

THE INVISIBLE WAR


Tonu sentsazionalista daukan arren, Antena 3 ohiko arratsaldeko dramoi bat dirudien arren:



A Few Good Men + Bowling for Columbine + Baise Moi

FOR WHAT IT'S WORTH


PIZTIA


Sutaren azkeneko diskoko azkeneko klipa:

ALTXERRIN LIVE


Buffalo:

2012-05-23

LA PUTA DE MORFEO


En medio del blanco
frío y frío,
en el viento un sueño de Cortázar
subo las últimas escaleras del metro
cual jugador de rugby
y salto al terreno del día a día.
Es luz en Nueva York.

Quiero bailar contigo,
empezar con una cena
Luna y Di Franco ponen el sonido
en las calles Viva Franco!
Gora ETA en el Teatro.
En aquellas noches
me hice hombre
me rompí y me rehíce a tu lado.

Estoy seguro
de que estoy vivo en lo Onírico.
Nos mezclaremos con la noche
chocaremos contra el mundo
despertando las conciencias
mientras follamos
con la amante de Morfeo
por delante y por detrás.

Julio se despertará
se encenderán las estrellas
la noche se iluminará
y al morir
sólo estaré en ti.

MARGARITA PSIKOTIKOA


A Metroa. Urdina.
New York. 125th street.
Stand Clear of The Closing Doors!

Norbait hil da;
zerbait dago, zerbait ez dago,
zerbait dago, zerbait ez dago,
zerbait dago, zerbait ez dago,
zerbait dago, zerbait ez dago,
zerbait dago, zerbait ez dago…
dio margarita psikotikoak.

Arnasgabekoen dimentsioa
beldurgabeko toki bakarra.
Argirik ez lur azpian
hitzik ez iluntasunean,
mutuak gelditzen dira denak.
Zerbait badago bai; isiltasuna.



Musika Song for Bob (Nick Cave and Warren Ellis) eta bideoa eta argazkiak Piotr Wyrzykowskirenak

ZOE KEATING


Egunero ordu erdi galtzen dut edertasunaren bila.
Gaur hau harrapatu dut.
Blas de Otero leihaketa prestatzen jarraitzen dudan bitartean Zoek lagundu nau, pila bat. San Franciscoko aireportutik, bere etxera, eta bueltan; beste ibiltari horietako bat:



Hemen Concerts a Emporter gehiago.

MIDWAY


Chris Jordanen filme berria:

EDO!


Argitaletxe berri batean parte hartu nahi? Harpide zein bazkide izan zaitezke, urtero 50 zein 100 euroren truke:



Informazio gehiago eta harpide zein bazkidetza egiteko aukera hemen. Hitzen Uberan irakurria.

2012-05-22

TALKING TO MY WALL


Aste honetako harrikada poema honekin egin dut. Beste behin ere New Yorkerrera poema bat bidali dut. Atzo. But this time thw whole thing has been different. This time I have been helped. Not only helped. I have been kept warm by Elizabeth's words. I decided that I had to translate the poem that I wrote for my aita. I decided that this time I was not going to send a crappy five minute translation, so I gave it a shoot and sent Elizabeth Macklin an email.

Some of you may know her, since her collaborative work with Kirmen Uribe, especially her English translation of "Bitartean Heldu Eskutik", that many of you have received as a gift from me, in its English version. To me the best Kirmen has written up to date. You know I did not like his acclaimed first novel. But that is just me. It does seem just me, since Kirmen's success is gigantic.

Anyway, back to the poem and back to Elizabeth.

I sent my poem to her and few hours later she had not only worked the grammar and edited the text looking at the original version, but also guided me through some of the senses and directions I should explore and follow to keep looking forward.

Elizabeth, I have no words to thank you enough. Your impact in my work is certainly going to be important and long-lasting. I was absolutely not expecting such a careful and attentive devotion to my words. You have made the difference. I sent the poem yesterday and don't have high expectations, but nobody can steal the great excitation when I was about to click on "send" to The New Yorker. More importantly, I really consider myself paid because of having exchanged a couple of emails with you and because of all the kind words you had for me. I value considerably all your efforts and your suggestions.

Hemen Elizabeth Macklinen itzulpena. Enjoy it:

It was 18:18 on an 8th like today,
though ten times 365 back,
when the red of the alarm clock
marked your goodbye
beside Aunt Marisa
who kept your last breath.

When she came from your room
with the trace of death
still caught in her eyes
the rest of us ran to your side,
to accompany you
though you were gone,
to hold your hand
though you couldn’t feel it.
I remember that silence
into which you were changed
once and for all right then.

Even if I believe
that after the silence
there is nothing more,
for you
I have to make an exception;

I could tell you
lately I’ve often written messages
with only a few words in each line
which I don’t call stanzas
although they look like poems
even if actually they aren’t.

I could tell you
I got my doctorate,
I’ve lived in Brussels,
after that in New York,
and that I’ve just sent
everything to the devil
because I want to be a writer.

I could tell you
even if it seems
I’m talking to a wall,
I found the woman of my life,
you’ve got two darling grandkids,
that the three of them
are all in all to me;
it is hard for me to know
they’ll never hear you laugh,
never see themselves reflected
in your green mirrors.

I could tell you
that Mom is better than ever
though it’s hard to go on without you,
that I took a plane
to go to a concert with Aitor
who, by the way, as you may know,
got married.
He is a grown man now.
He still loves you so much.

I could tell you
that your dad died, as did Sabin,
that your mom is feeling lost
and I’ve lost touch
with your siblings.
You’ll be glad to know
Gonzalo has three children
Gorka two daughters
and Mikeltxu will soon
be lengthening our list.

I could tell you
that losing a father
is like losing that wall
which protects you from death
and reveals to you
who will be the next one.
Yes, I know it’s selfish of me
to think of myself,
like an Ivan Illych,
and not of you
but ever since you left
I haven’t stopped thinking of you.

I could tell you
even if I feel
I’m talking to that wall I lost
that your absence brings you here.


This time, with no picture.

SABOTAGE


Orijinala:



Eta remake bat:

LONDON: I DREAM IN COLOUR


I Dream In Colouren kanta berriari Tom eta Emilyk zuzendutako eta Cat Roissiterrek irudikatutako klipa:



Marta eta datozkit burura, arrazoi desberdinegatik bada ere.

PROJECT 2: PARKETIK


Aspaldi ez nuela sekzio hau eguneratzen:






EZ ZARA NIRE LAGUNA II


Aurreko egunean Euskarabila leihaketarako idazlaneko lehen kapitulua hemen jarri nuen. Honelako erantzuna jaso zuen Naiarak. Musika honekin berriz irakurri dut oraintxe:



Mendexa, apirilak 20


Naiara maitea,


Gurasoen baserrian bizi naiz oraindik. Nire baserria da orain. Ama eta aita hil egin zitzaizkigun. Maialen nire bikotearekin eta gure hiru seme-alabekin bizi naiz egur eta harrizko kobazulo honetan. Elkartu gineneko gaua eta gero Nepalera joan nintzen hango mendiak igotzera. Hiru hilabeterako joan eta ia hamar urtez egon naiz han. Han ezagutu nuen Maialen. Han jaio ziren bikiak.


Hamabost urte joan dira, joder! Gezurra esango nizuke egunero gogoratu zaitudala esango banizu. Baina maiz egon zara nirekin urte hauetan zehar. Gau hura nire buruan errepikatu dut, nire esku eta zakilarekin errepikatu dut behin eta berriz, buruan daukazun abesti perfektu baten frekuentzia balu bezala. Barruan sartu eta ez duzu irten nahi izan, nik zure ipurtzulotik irten nahi ez nuen bezala. Zure izenagatik edo, desira hatxerik gabe idazten dut orain.


Zure gutuna seitan irakurri dut jada. Emozio handiarekin lehenengo irakurketa biak. Bigarrenean, erekzio bero batek azpimarratu ditu zure hitzak. Zure aluaren memoria nire ahoan, sagar titiak nire eskuen artean, zure ipurtzulo itxia nire zakilaren puntan… Irudimenak soilik isuria dakar. Annapurna sakratua bazina bezala, nire pioleta zure titien arteko pasadizoan barrena sartu da gaurkoan, elurrez beteta utzi ditut zure titien tontorrak.


Zure galderak obsesionatu egin nau. Larrutan nola hartuko zintudan jakin nahi duzu. Autentiko hitzari benetako esanahia eman ziezaiokeen norbait zinela pentsatu izan dut beti. Arropa astiro kentzen dudan bitartean erantzungo dizut galdera unibertsal horri. Nik uste galdera horren atzetik beste mundu bat dagoela. Beldur barik idatziko dizut.


Betegabeko “naian” (ikusten?) datza gizakien arteko erlazioen muina. Platonen izena daraman aldebakarreko maitasun forma horri esker mugitzen da gizabanakoa. Hartu-emanen muina horretan datza…


Joyce bezala sentiarazi nauzu gaurkoan. Nik ez dut honelakorik inoiz idatzi. Horregatik, gutun hau berriz irakurri barik bidaliko dizut, bestela, hala-nolakotasunaren itzalagatik, zaramako bidea hartuko duelakoan nago. Zure izenak ere Joyceren emaztearenaren antza du. Kasualitatea. Kausalitatea. Sexualitatea. Kontsonante berberekin eraikitako izen borobila, doinu ederra duten bi emakume. Nik Jamesen Ulysses ez dut irakurri, baina adituek diote literatura unibertsaleko idazlerik handiena dela. Hementxe nago ni, aldiz, asperkeriatik ihes egin naian. Ingurukoen antzekoa izatera kondenatua ez nagoela sinesten jarraitzen dut oraindik. Gu desberdinak garelako.


Nola egingo nizukeen? Zer? Nondik? Noiz? Non? Asmatu gabeko nai beste galdera partikula erantzungo dizkizut. Galdera ikurra nire bihotzaren erdia dela egokitu zait oraintxe momentuan.
Horiek filosofiak erantzun beharko lituzkeen galderak, gastaturiko nor naizen, nondik natorren eta nora noan barik… Seigarrenez testua begiekin ukitu eta gero Googlen bilatu zaitut. Ez zaitut aurkitu, ez Facebook, ez Twitter, ez blogik, ezta argazkirik ere. Montevideotik idazten didazula diozu, baina gutun-azalak munduko beste txoko baten marka dauka. Non zaude? Zertan zaude? Zergatik gezurra? Ez al zara, bada, mugida arraroren batean egongo? Laguntzarik behar duzu?
Naiara. Bakarrik nago etxean. Zurea naiz orain, zurea da nire imajinazioa. Irudimenak ez duelako kulparik, senik ez duen bezala. Fantasiak ez du fidela izan behar. Mendiari so nago udaberriko arratsalde laranja honetan. Mendian imajinatzen zaitut. Biluzik. Niri deika. Eskuak aluan dituzu. Leihoan nago eta hor zaude, basoko lamia. Zure kantua entzun naiko nuke berriz. Abesten jarraitzen al duzu?


Eskailerak hirunaka jaitsi ditut, korrika batean. Bihotza topera doa, hankak baino azkarrago. Zure alua dastatu “nai” dut berriz, mingaina tente zure klitoria arakatuz, zure ezpainen arteko gazitasun goxoan zure plazerraren bila bidaiatuz. Atzetik hartu nai zaitut, lau hankan. Belarrean barrena zure belaunak sartu nai ditut, loreen artean zure jatorrira salbu itzuliz. Nire zakilaren kolorea zure atzealde likido estutik desagertzen ikusi nai dut. Titiburuekin borobilak egingo ditut nire hatzokin.


Jaitsi naiz, baina ez zaude udaberriko loreen artean. Arratsalde erdian kalean nago biluzik. Zer pentsatuko dute inguruko ardiek?


Nire desira zure esku dago.


Berdaitz

Laster hurrengo zatia.

2012-05-15

BRUSSELS EXPRESS


Europako hiriburuan bizi naiz. Trafikoz kongestionatuen dagoen hiria da ere. Horren aurrean ehuneko lauk bakarrik bizikleta erabiltzen du:



Sander Vandenbroucken dokumentala.

2012-05-13

EZ ZARA NIRE LAGUNA I


Nuriak eta biok Euskarabilako Ipuin Erotikoen 17. lehiaketara ipuin bi bidali genuen. Ez dugu irabazi. Idazlanak publikoak egin daitezkela uste dugu.

Beraz, hona hemen lehen ipuinaren lehen kapitulua. Bucketheaden kanta honekin irakurri dut nik oraintxe bertan, Naiara musika klasikoa entzuten zebilen arren:



Montevideo, apirilak 5


Negarrak zauriak sor zitzazkeenean eta beldurrak harri bihurtuko ninduela zirudienean, orduan nire grinaz jabetu nintzen. Momentura arte bizitako sexualitatea atsegingarria izan bazen ere, azkeneko boladan sentikortasun latz eta zakarra baino ez zidan eman. Baina momentu hartan, bihotzak odola garrazturik taupadaka nire gorputzean zehar zabaltzen zuenean eta malkoek begiak erretzen zizkidatenean, orduan, baina argi ikusi nuen. Ostadarra bezalako arnas freskoa hartu nuen sama lorez betez, begiak itxi nituen eta, horra hor, zure eskuak agertu ziren nere bularren artean.


Gaur arte, hitz hauek irakurri dituzun arte, ni izan naiz harritu bakarra. Betazalen atzean agertzen zen pertsona hark, zuk, alegia, lasaitasuna baino, izen gabeko zerbait bereziagoz bete ninduen. Ez dakit zergatik, baina zu agertu zinen… Zu… zure esku handi eta gazteekin nere gorputza laztantzen.


Begiak itxita nituela, irratia piztu nuen programatuta dugun musika klasiko saioan. Musika klasikoa ozen jar daiteke auzokideak izorratu gabe, eta etxean ditugun harremanen oihu eta zaratak ongi estaltzen ditu irrati horrek. Irratia piztu nuen eta zure eskuek margotzen zuten bidea sentitzera galdu nintzen. Nire atzean jesarri zinen, komunean ginen, malkoak beti komuneko azulejuetan botatzen ditudalako, bera koito-ondoko loaldian desagertzen den bitartean…


Atzean jesarrita zinen, nire gorputza leun ibiliz, zure ile luzea nire sorbalden gainean belusa balitz bezala…
Nire buruan momentu hartan nola eta zergatik agertu zinen ez dakit. Hainbeste urte beranduago… Baina pentsamenduaren indarrak -memoriaren eta desioaren indarrak- benetakoa bihurtzen zintuen nire bainugelan, nire atzean jesarrita, ni zure hanken artean, nire bularrak zure esku artean, zure zakila nire bizkarraren kontra. Zurea ez zen esperma lehorrak utzitako orbainaren gainetik atzamarren puntak pasa zenituen, baginaren biloan korapilatzeko azkenik.


Kontu handiz mugitzen zinen nire gorputzetik. Aurrez aurre biluzik elkarrekin lehenengoz ginelako edo. Agian, bazenekielako izorratu ahal ninduen edozein mugimenduk begi-kliska bat sortaraz zezakeela. Gertatuz gero, betazalen atzeko babesetik desagerraraziko zintuen. Lasaitasunez abiatu zinen alutik gora eta behera, irratiko soinu leunarekin bat eginda.


Eroso sentitu nintzen zurekin. Gaztea zinen. Ni, ordea, jada ez naiz horren gaztea. Apur bat loditu naiz, baina gustura nago nire gorputzaren barnean. Zu ere gustura zeunden nire gorputzaren barnean.


Kontu handiz, zakila tente-tente sumatu nuenean, zure hankatartetik irten eta zure gainean jesarri nintzen atzeraka. Ispiluan ikusten nuen dena. Begietara begiratu genion elkarri istant batez, gau hartan bezala, kotxeko ispilutik.


Izerditan hasi ginen. Zure usaina gogorra zen. Gogorra, baina atsegina. Gure gorputzen talka Franz Liszten piano teklen azpian ezkutatuta geratu zen. Campanellaren azpian.


Zutik jarri zinen eta konketaren gainean jesarri ninduzun. Aurrez aurre geratu ginen. Esku beroez aldaketatik heldu eta kolpe ziur batez nire barnera bueltatu zinen. Ezpainak minduta sentitu ondoren, laster desio-isuriz bete nintzen. Zuk ere mina sentitu zenuela uste dut, istant batez geldi hormari begira geratu baitzinen.


Nirera bueltatu eta koskada txiki bat eman zenidan lepoan, ahoan lehenengoz musukatu baino lehen. Zer egin duzu beheko ezpainean zenuen arrakadarekin? Ez nuen aurkitzen. Aldakak arin mugituz, zure barrabilen talka bakoitza gero eta kitzikagarriagoa zen. Izerdia, talka, isuria. Zure besoak nire inguruan ziren, nire eskuak zure ile luzearen artean, biok arnasestuka. Zu gero eta nire gainerago, ni gero eta irekiago... orgasmoa. Orgasmo luze eta sakona.


Begiak ireki nituen, eta dutxan sartu aurretik, denbora luzez egon nintzen lurreko baldosen irudiaren amaigabetasunari begira. Dutxan sartzean busti-bustirik nengoen, baina isuri beroa epeltzen hasia zen. Ur azpian bularrak hartu nituen zure ukimena nere eskuetan bilatuz.


Zure ukimena gehiagotan -berarekin atsekabetuta bukatutakoan- bilatu dudan arren, deigarria egiten zaidana da sexu-harreman lasai eta sinpleenekin beti orgasmo sakon eta sutsuak sortarazten dizkidazula. Ez dakit zergatik, baina ezin zaitut burutik atera. Haatik, sexu-ohikeriari beldurra diot, eta larrutan nola egin nahiko zenidakeen jakin behar dut.


Elkar ezagutu genuen gau hartatik hamabost urte dira. Kotxez eraman gintuzun Lekeitioko sanantolinetatik herrira bueltan. Likonako auzoko baserri isolatuenean bizi zinela gogoratzen dut. Endai kanpinaren aurretik pasa ginen bidean. Gau hura eta gero ez zintudan berriro ikusi. Badira hamalau urte herritik alde egin nuenetik, baina ongi gogoratzen ditut herriko kaleen izenak. Zure familiaren baserrira bidaltzen dizut gutuna, norbaitek helaraziko dizulakoan. Konpromisotan ez sartzeko, igorlerik gabe doa, helbidea baino ez dut ipiniko gutun-azalean, non nagoen jakin dezazun, erantzuteko gogoa izanez gero.


Naiara.

Hurrengo kapitulua laster.

Nuria, ez dakizu zenbat eskertzen dizut elkarrekin egin dugun lan hau.

Usotxo, mil esker aholku, zuzenketa eta beste lan guztiagatik ere!

2012-05-11

HEROINA


Notodofilmfesteko labur hoberen nominatuen zerrendan:

TRACE BUNDY


Elephant King disko berria entzuten ari naizen bitartean Tracen musika zaharra entzuteko gogoa sartu zait. Bertsioak... ai ama!



Sungha Jung prodijioarekin jo zuten hau ere ez da makala:

WE ARE YOUNG


Ederra!



Bideoa ikusterakoan nire memoriak Indien gertatutako hura ekarri dit burura. Bernatek kristalezko mahai baten gainean erori eta mahaia txikitu zuen gau hura. Gonzalok bi kubata zituen eskuan. Mikel barrez jota. Eta ni ikusle pribilegiatua. Beti bezala. Dena begira.

Eta bertsio akustikoa? Oso ederra:



Abeslariari Matt Damonen antza harrapatu diot. Atzo Contagion ikusten hasi ginelako izango da.

2012-05-10

FILMEAAAAAK


Aspaldi ez nuela trailer mordoa hona ekartzen:

BONSAI:



CRAZY EYES:



ARGO:



GANGSTER SQUAD:



THE LOVED ONES:



HEADHUNTERS:

ESTO NO ES PARIS


Ayer me desperté con ganas de escuchar Nueva Vulcano.

Tienes que escuchar lo que dicen. Vale la pena. Creéme. Por eso no te pongo un video de un concierto, ni un videoclip... solo importa lo que dicen, solo importa lo que cantan.



"A golpes nos hemos hechos mayores
maestros de disimular
."

Si miras a tu alrededor te darás cuenta de que esta gente tiene razon. Igual no tienes ni siquiera que mirar a ningún lado, y sientes eso mismo dentro de ti.

He escrito en castellano porque hoy quería que Marta me entendiera. Ella sabe porqué. Marta no disimula. Aunque se haya hecho mayor.

THE EAGLEMAN STAG


Taxonomian aditu baten ikuspuntu ausarta:



Hirutan ikusi beharko dut behar bezala ulertzeko.

2012-05-07

THE PATIENT


Disko berria atera dute Leioakoek. Spotifyn daukazu: The Patient. Niri kanta hau asko gustatu zait lehen entzunaldian, 2:31tan dagoen aldaketa batez ere:

FLUME


Tipo honen kanta baten bertsioarekin datorkigu Jesca Hoop the voice project deritzon egitasmo horrentzat:



Oier?

HOW DO I KNOW


Here We Go Magic taldearen azken bideoa:



Weird, but cool... ain't it?

2012-05-06

PERIGEE


Berandu nator. Agian konturatuko zinen. Atzoko gauean ilargia perigee fasean zegoen, hau da, lurretik gertuen bere orbitari dagokionez eta ilargi betea zenez...



Hemen Le Mondetik argazki batzuk.

SEXY SADIE


Mallorcakoen kanta zahar bat. Bideoa ez dakit nik baina kanta... igande baterako aproposa baino aproposagoa:

2012-05-04

UNO DE LOS GRANDES


Porque los viernes hay que celebrarlos. Esta vez no habrá estupefacientes ilegales, serán solo unos riojitas y un ginflonic de nada. Hoy no podía ser menos. Quizá te preguntes por qué hoy, no te preocupes, yo también. Y no, este tipo no es periodista -aunque podría, podría ser de todo, hasta 9 del Athletic- y no he venido a celebrar el día de la libertad de prensa, o eso creo. Tampoco es por el cumple de Keith Haring.

Conozco a alguien
que está llamado
a ser uno de los grandes
cuando estoy con él
los sueños de Tarantino
se hacen realidad
las canciones de Leonard Cohen
las grita Phil Anselmo
Hemingway no ha muerto
tampoco Bukowski
y la caverna de Platón
es solo un mito
y el capitalismo está
con el SIDA y con el cáncer
catalogado como enfermedad
y cada día estamos más cerca
de encontrar una cura.

Porque esa gente existe,
se le suele llamar amigos
aunque yo no pienso agenciarme
ese privilegio
con alguien que apenas conozco

Le escribo a menudo, eso sí.
Sólo desde el nueve de nueviembre
le he escrito 160 putos imeils
-así que no te quejes-
sin contar los del ipad
sin contar los del móvil
ni los mensajes colectivos.
Echa cuentas.
Sí. Lo mio es de vergüenza.
Él diría que es algo
que me tengo que hacer mirar
por un especialista.

Casi siempre le escribo
como si aspirara a ser poeta
-como ahora-
como si no fuera yo
como si las letras
no fueran solo letras
y estuvieran vivas
y fueran cosas
y se vieran y se tocaran.
Como si no pudiera parar
como si no quisiera parar
-como ahora-
como si me fuera la vida en ello

Casi siempre le mando mierda
pero él es un tío paciente,
casi siempre le robo tiempo
pero su reloj parece infinito
casi siempre le pido
que escriba una historia conmigo
sé que alguna día lo haremos
aunque solo sea por celebrarlo.

A veces siento que me ignora
pero soy un tío paciente,
a veces se esnifa toda mi droga
pero yo no le guardo rencor
ni tampoco las cuentas
porque una juerga con él
es algo que merece la pena
algo que me recarga de ilusiones
como si los reyes existieran
y hubiera que celebrarlo todo

Aunque no seamos ricos
nos lo montamos a lo grande
y ese día no importa nada.
Miramos a las chicas
bebemos, comemos, bebemos más
y luego todo lo demás.
Hablamos sin parar
aunque yo solo quiero escuchar
tomo nota de cada palabra
boquiabierto como un aprendiz.

Admirar a alguien
es algo raro
porque te llena de dependencias,
querer a alguien
es algo transitivo
y te llena de dependencias,
perseguir
es una enfermiza esquizofrenia,
recordar todos esos detalles
es un regalo envenenado.

Espero que podamos brindar
con un ginflonic
unas letras cursis más

"gora eta! viva franco!"
si alguna vez has oido eso en el Kafe Antzoki de Bilbao
ya sabes quienes fueron.


Esta vez la foto no es mía, sino de uno de los grandes.

Más gente especial aquí, aquí, aquí, aquí, aquí, aquí, aquí... y por supuesto aquí y aquí.

dios! que puta suerte tengo!

GUELLO GORRIA


Mendearen hasieran Kuraiak lehergailu hau askatu zuen:



Egun guztiak izan daitezkelako ostiral.

TENTSIOA IPURDIPEAN


Sebastian Errazurizek egin duen azken altzaria:

GENERACION PERDIDA


Ni pixkat lehenago jaio banintzen ere, galdutako belaunaldi honekin bat etor naiteke. Nire anaia 1982an jaio zen. Anicet Lavodramak (ez saskibaloi jokalari ohia) Benjamin Villegas (1982.05.16) gaztearen bizitza kontatuko digu -klikatzerakoan leihoa irekiko da:


Baina nola jaio zen Benja? Nolakoak ziren bere gurasoak? Nondik dator? Zer gertatu zen 1981ean?



Ez galdu Quique Villalobosen azken matea deitzen den bideoklipa.

Beatxuk bidalia.

OSLO 31


Galtzaile baten istorio berri bat:



Itzela dirudi.

NATURAK INSPIRATUA


Yosemite parkeko bideotxo bat:



Gizonak egina, naturak inspiratua:



Lehen bideoa Shawn Reeder argazkilariarena da, bigarrena Plebian Design, Plebian Design, Hypersonic Design & Engineerin, Patten Studio eta Sosolimited lantaldeak egina.

BERTIGO


Governorsen azken bideoa:

LOVELY MONSTER


Oso laburmetrai ona. Francesco Calabresek zuzendua.



Pertsonak, gauzak bezalaxe, ez direlako diruditena.

2012-05-02

GERNIKA II


Kanta pare bat.

Mikelen kantaren bertsioa, Audience taldearen eskutik:



Eta El Sr. Ramonena: