2011-04-29

HASERRETU ZAITEZTE!


Stephane Hesselen azken idazlana, nik jada jatorrizko "Indignez Vous!" irakurria dut eta oso gomendagarria dela esatea gutxi da:

HEAVEN CAN WAIT


Charlotte Gainsbourgek aspaldi faszinatu nau. Urteetan zehar musa bilakatuz. Musa bilakatzea errexa da, musa bezala irautea zaila da ordea. Charlottek hori baino gehiago lortu du. Aktoresa bezala beti asko gustatu zait, emakume bezala ere. Halere kantari bezala bere lehenengo bi disketako kanta parea salbatuko nituzke. Beste guztiak entzuteko insulina behar dut, edo erlijioko testuek sortarazten duten logure berdina sortarazten didate. Desole, Charlotte. Halere azken lanean Beck ondoan izan du eta perla batzuk grabatu ditu. Bideoklipak ere flipanteak dira:



edo hau:



IRM diskako kanta gehiago hemen, hemen eta hemen denak estudioan elkarrekin grabatzerakoan filmatuak. Charlotten argazki pila bat hortik izan behar dut eta laster bilduma eder bat egingo dut. Momentuz musika entzun ezazu... eta gogoratu... izatez, aktoresa bat da Charly... Serge eta Jane Birkinen alaba izateaz gain.

ARMADILLO


Ziurrenik jada mundu guztiak ezagutzen du Janus Metzen dokumentala, badaezpada ere:



Hemen Lorber Filmsek banatutako beste hainbat film.

THE ROBBER


Joder...

2011-04-28

EN T'ATTENDANT


Melanie Laurent...Quentinek bere xarmarekin burua galdu zuen, orain diska bat grabatu du eta Botaniquera dator, Joseph Arthur jaunak joko duen kontzertu berean. Aurretiaz Lili izan zen ere.

Hemen diska horretako kanta bat:



Barrondok soilik gogoratuko du, baina behin Nereari Je t'attends paper batean idatzi nion. Kashbaden Zure Zain kantako itzulpena CDaren liburuskatik kopiatu eta gero bere poltsan sartu nuen, txosna baten, ostegun baten, Gasteizen. Nereak beste norbait izan zela uste izan zuen. Zoritzarrez, berarentzat eta niretzat ere, nik idatzitakoa zen, Kashbadek idatzitakoa zen eta Esan Ozenkiko norbaitek itzulia. Barrondok gaur egun, ahozkera berezi batekin, nire txorakeri hura noiz edo noiz taula gainera dakar.


Agian horregatik erosiko dut diska hau... agian beste batek esango dit Melanie Nerearekin antza (txikia bada ere) daukala. Agian ahots guzti horiek nireak baino ez dira. Ahotsak soilik, soinuak soilik.

2011-04-26

APIRILAK 26


Egun hori da...
1937an Gernika
eta 1986an Chernobyl

desastre batek emandako toponimiaren indarra
nabaritzen du gaur ere nire azalak

eta nire buruak li-buruak gogoratzen ditu
lehenik eta behin
Edorta Jimenezen Kilkerren Hotsak
edo Joseba Sarrionandiaren poesiak
Joseba Elosegiren kronika mingarria bezain argitzailea
Volpiren trilogiaren azken liburuari errautsak kentzen dizkiot
eta kantak ere
eta argazkiak
eta lagunak
eta ikerketak

Norbaitek hortik utzi duen "lehen-orain" halako muntai labur eta ederra. Gernikakoa. Ez da perfektua. Nork jasan dezake perfekzioa?



Hemen Chernobyli buruzko 2006ko dokumental bat. Ez da ziurrenik onena, baina bai esanguratsua.

2011-04-20

UNE AKUSTIKOAK


Bideoaren amaieran ikus daitekenez (esango dizut, ez da spoiler bat, horrela ez duzu bideoa ikusi behar...) Uneren Begiak Itxita kantan (Baga-Bigak argitaratutako taldearen hirugarren diskan aurki dezakezuna) Unaitxok postprodukzioa (badakizu nik ez ditudala hitz hauek ulertzen, baina ondo gelditzen da) egin du. Unaik eginiko guztiarekin gertatzen den bezala, kalitatea azalara pegatzen da, ez da nabaria, ia ikustezina da, baina hor dago beti.



Nik UNEren aurreko bi diskak ditut, kamiseta bi (urdina bata eta beltza beste, bestela modelo berdin-berdina da) eta fan lana nahiko ondo bete dut ere (Wesley Snipesek pelikula famatu hartan egin zuen bezala); Aitor Uriarteri pare bat imeil bidali nizkion New Yorketik. Halere aurtengo Durangoko Azokako Ahotsenean ikusi nuen ordu erdiko kantaldiak ez ninduen bete. Jarraitzen dut Latzen eta Sen adoratzen. Laster, ea Bernatek pilak jartzen dituen, Hire Bila Nabilen kantaren bertsiotxo bat Baga-Bigako (gure taberna honetan, ez Uneren diska argitaratu duen jendearen barruan) eskenatokian izango dugu. Hori bai. Desagertutako gauzekiko daukadan adorazio patologikoak ematen duen indar horrekin beharbada. Eta zer?

2011-04-16

LUZEA DA BIDEA


"Egiaztapen honek, hala ere, ez gaitu itsutu behar, luzea baita oraindik ibili beharreko bidea."

Horrela leitzen da ETAk Gara egunkarira bidaliko atariko PDF honetan. Txikia nintzenean kotxearen atzeko partetik anaiak eta biok entonatzen genuen errepika datorkit burura; "ama, noiz iritsiko al gara? Ia 4 urte pasa dira ETAk azken Zutabe zenbakia "kaleratu" zuenetik, 2007ko Irailatik, alegia.

Hona hemen ETAren Adierazpena Euskal Herriari (literalki kopiatua):

Azken hilabeteotan, Bruselatik Gernikara, mundu mailako izen handiko pertsonalitateek eta euskal eragile politiko eta sozial andanak, mendeetako gatazkari konponbide justu eta demokratikoa ematearen beharra nabarmendu dute.

ETAk bat egiten du. Konponbidea elkarrizketa eta negoziazioa lanabes eta euskal herritarren borondatea iparrorratz duen prozesu demokratikoaren bidez etorriko da.

- Prozesu demokratikoak ukazio egoera eta eskubide urraketa oro gainditu behar du eta gatazka politikoaren muinean dauden lurraldetasuna eta autodeterminazioaren gakoei erantzun behar die.

- Euskal eragile politiko eta sozialei dagokie Euskal Herria eta erabakitzeko eskubidearen aitortzaren formulazioa adosteko akordioak erdiestea, proiektu politiko guztiak ahalezko eginez, Independentzia barne.

- Prozesuaren buruan, euskal herritarrek beren etorkizuna inolako muga eta esku-sartzerik gabe hautatzeko hitza eta erabakia izan behar dute.

- Alde orok, erdietsiko diren akordioak eta euskal herritarrek erabakitakoa errespetatzeko konpromisoa hartu behar du, horretarako berme eta bitartekoak ezarriz.

Honenbestez:

Nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta orokorra adieraztea erabaki du ETAk. Horixe da behin betiko konponbiderako prozesuarekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko ETAk duen konpromiso irmoa.

Erantzukizun historikoarekin jokatzeko garaia da. ETAk, Espainia eta Frantziako agintariei dei egiten die, errepresio neurri oro indargabetu eta Euskal Herriarekiko ukazioa behin betiko albora dezaten.

ETAk, prozesu demokratikoa sustatzeko eta burura eramateko ahaleginean eta borrokan etsi gabe jardungo du, Euskal Herrian egiazko egoera demokratikoa erdietsi arte.

Hemen ekimen osoa.

Ba bai, luzarorako daukagula uste dut nik ere, bide ikustezin horretan nire bizitza osoa daramat. Agian hori ere "pertenencia a banda armada" izango ote den galdetu beharko diot Marlaska jaunari. Zergatik dauzkate epaileek hain izen barregarriak? Oposaketa gainditzeko baldintza bat izango al da?


Argazki hau nirea da ere... umekeria dirudit, baina harro nago. Zer egingo diot, haur handi bat baino ez naiz, eta oraindik noiz iritsiko ote garen galdetzen diot nire buruari, bai kotxean, bai kotxetik kanpo.

2011-04-15

BOLIGRAFO GORRIA


Ez nuen ezagutzen... ez dago gaizki... baina ezagutzen ez ditudan gauza guztiekin gertatzen den bezala, agian berriaren aurreko emozioa joango da, errepikapena nagusituko da, edo beharbada ez. Goizegi da ezer esateko. Eta gero eta gutxiago esan behar dudala uste dut, besteok eginiko lana delako. Agian ez dut lortuko.

Hemen bertako azken sarrera:

BLACKBERRY, ESKLABUTZA ETA AITZAKIAK


Nik bat daukat. Iciarrek hau bidali dit oraintxe bertan, eta nire telefonoan irakurri dut, ez daukat itzultzeko asmorik:

Simple coincidencia o es que estamos programados
Le pusieron así porque cuando había esclavitud en los Estados Unidos, a los esclavos nuevos se les ataba una bola negra de hierro muy irregular y cascariza, vamos, no era una bola perfecta, con una cadena y un grillete al pie, para que no escaparan corriendo de los campos de algodón. Los amos, para usar un eufemismo (palabra políticamente más correcta que suena más bonito), le llamaban "BlackBerry" porque se asemejaba a dicha fruta. Ese era el símbolo antiguo esclavitud que decía que estaría forzado a dejar su vida hasta perecer sin poder escapar en esos campos de siembra.

En los tiempos modernos, a los nuevos empleados no se les puede amarrar una bola de hierro para que no escapen, en cambio, se les da un "BlackBerry" y quedan inalámbricamente atados con ese grillete al igual que los esclavos, no pueden dejar de lado y los tiene atados al trabajo todo el tiempo. Es el símbolo moderno de la esclavitud.

Hay que ver cómo están pegados a la dichosa maquinita todo el tiempo, como adicción, en el baño, en el auto, en el cine, en la cena, al dormirse y no hay forma de escapar cuando llama el jefe o cuando te mandan correos. No hay manera de decir que no te llegó o que no escuchaste porque este teléfono chismoso te avisa si llamaron y no contestaste, si tienes mensajes por leer, si los leíste y si los demás abrieron tus correos, te marca citas, horarios, te despierta, se apaga solo, se prende solo y te permite estar idiotizado horas en la internet, mientras tu esposa, esposo, novia o novio y tus hijos y familia te reclaman porque no les pones atención. Y ahí los ves, modernos ejecutivos que se sienten muy importantes porque "el jefe" les dio su BlackBerry" para que no escapen de los campos de trabajo.

No habrían podido pensar un nombre mejor, ¿no crees?.

Nik lanerako erosi nuen, ez zidaten eman eta soilik imeilak irakurri eta idazteko erabiltzen dut, halere ez nabil aitzakiak bilatzen. Nire bizitza profesionala aldatu duen trastoa da. Egia da zaila, oso zaila batzuetan, dela askatzea, baina lortzen duzunean, ederra da. Denakin gertatzen den bezala... aspirina medikamentu zein pozoin izan daitekeen antzera. Dosiaren jolasak.

Nostromon bere garaian aitzakie buruzko bideotxo bat ikusi nuen. Ricky Gervais handiarena.

BELDURRAREN ABOKATUA


Jacques Verges abokatuaren inguruko dokumental boteretsua.



Orain Carlos "txakalaren" inguruko miniserie frantzesa ikusten ari naiz gauero. Eta aspaldi, nire buruari galdetzen diodan galdera ozenkiago dator. Bai. Zuk zure buruari galdera berdina egiten diozula badakit. Biolentzia al da bide bakarra boterearen inposaketaren aurrean? Dialogoa esango didazu... bale... orain begiratu historia (minuskulaz) liburu guztiak eta zera aurkituko duzu: iraultzak, gerrak, borrokak izan direla gizakiaren lagun. Beste gauza bat da gizakiaren egoismoa, handinahia, dirunahia, boterenahia, egoa. Baina horrek ez dauka zerikusisik. Eta beti berdina gogoratzen dut.

Bat hil eta izango zara hiltzaile
Hiru hil eta izango zara hiltzaile
Hamar hil eta psikopata edo soziopata deituko zaituzte
Ehun hil eta terrorista
Ehun mila eta enperadore, errege, lehendakari...

bale... edo diktadore... baina aurreko laurak automatikoki tripakomina eta beldurra ematen dizuten arren, zure burmuinak azkenekoak ez ditu hain gaizkiletzat hartzen. Diktadorea ezik... baina ez al dago Pinocheten jarraitzailerik? Somoza? ez al dago oraindik Francoren sustatzailerik (Fraga eta Ynesttrillas kenduta)? ez al zuen Bushek birritan irabazi? eta Sarkozy? eta Berlusconi? Eta Gonzalez? Eta Aznar? Puskatutako diska zahar bat dirudit. Barkatu. Kabreatzen naiz juizio moralak hain errez egiten direnean, soilik alde baterantz, beti alde berdinerantz... eta lehenaldiko zirkunstantziak ahaztea edo gaur egunekoak.

Eta bai, ni ere biolentziaren aurkakoa naiz. Erreza da biolentziaren aurka egotea. Baina beste irtenbide bat ez dagoela ere badakit. Eta zure kontzientziak agian ez du inolako arazorik Libiako konfliktoarekin... zergatik joan dira denak horra? eta zergatik joan dira frantziarrak Abidjanera? Libiarrak laguntzera? Iboriarrak laguntzera? zergatik ez zen inor Darfurrera joan, edo zergatik lau katu dabil Saharan bere bizitza arriskuan jartzen? eta isilduko naiz. Inor ez duelako entzun nahi. Igual diolako. Sistemari sistema deitzen jarraitu, sistema zu zarela konturatu barik. Batek behin esan zuenez, aberatsek ez daukate konzientziarako tokirik eta txiroek ez daukate konzientziarako dirurik.

PILOTA BLOGA


Tiffany 26 urteko Londoniar bat da... eta blog bat dauka. Horrarte dena normal, gaur egun behintzat. Eskupilota blog bat, eta ingelesez. Con dos pelotas... Dos Paredes deitzen da, nola ez? Hemen bloga.


LAU TEILATU


New York, pure New York:




New Yorkeko pila bat jendek hau egiten hasi zuen gu handik joan baino lehen. Jendea baratsak antolatzen hasi da, beraien etxeko teilatuetan. Agian ideia horrek ez dizu ezer esaten... sustainable economy bezalako hitzak agian ez dituzulako ondo ulertzen, edo ez zaizulako batere axola. Halere New Yorkeko irudiak oso ondo filmatuak daudela uste dut. Hor 5 urtetan zehar bizirik egon nintzela pentsatzean, zorabiatzen naiz.

Guy Butteryren musika. Hemen Guyren webgunea, bere musika ulertzeko erarekin flipatzeko... ulertzen eta emozionatzen duen hizkuntza errexago eta gertuago bat zaizulakoan, beharbada. Eta bideoa hemen daukazu.

2011-04-14

HIZKUNTZA ETA KULTURA


we don’t exist as a country…
we don’t exist as a language…
we don’t exist as a culture…
we don't exist! we are not
we are silent, we don't talk.

maybe that has something to do with me hearing voices
unless I am just blind
either one, or maybe both
as my schizophrenic nature
researcher or artist
writer or scientist
since limited people like me cannot be both

Nature aldizkariak hau argitaratu zuen atzo. Hor, gutxi gora behera, zera esaten da; "cultural evolution is the primary factor that determines linguistic structure". Ez baduzu ulertzen, begiratu zure inguruan. Agian hobeto ulertuko duzu. Hemen Nature aldizkariak berak eginiko komentarioa.


EGUNERATZEA:
Nire lagun Patrickek Cambridgetik bidalitako erantzuna:
"may be that has to do with the basque
standing alone out of any tree?
as an independant way of life,
out of any indo european rules
a place where shizophrenia is not so fool ;-)"

Only someone like Patrick
as creative and smart
could have such a genuine glimpse of clarity
and such a fantastic sense of humor...
thanks man! you've made my day.

AGUR SIDNEY




New York Timesetik hartua, hemen daukazu.

HAU NAIZ NI


zure azala begiratzen dut
azala baino ez garelako
azala baino ez dugulako
azala bakarrik
ikusgai dagoelako
zuloetatik sartzean
argirik ez dagoelako
eta kobazuloko hartako
isiltasun likidoak
harrapatzen gaituelako

eta dena hasi zen

eta ez dut gogoratzen nola

eta ez zara zu
ni naizelako
ez naiz zu
ni zarelako…
zure begietan
ikusten naizelako
Luisek soilik
puska zezakeen ispiluan
ispilu likidoa distiratsuan

errubixa nintzen
eta hemen barruan
likidoa daukat oraindik
baina zuk hori
ezin duzu ikusi
ezta nik ere
hezeak gara denok.
Barrutik bulkada honek
eramaten ditu nire ametsak
aurrera eta atzera
eta kobazulo isilak
bizitzaren sekretuak
kontatzen dizkigu
gutxik entzuten dituztenak

hau naiz ni
eta hori zara zu
uki nazazu
bai. horiek gara gu
orain, infinito hori
elkarrekin begira dezagun


PDFa hemen daukazu.

TRADITION


Gertaerak ez direlako just "gertatzen".
Larunbatean Marta deitu nuen,
igandean ere
astelehenean ere
eta ez zuen erantzun.

Atzo idatzi nion
eta oraindik
isilik jarraitzen du
eta lanera etorri naiz

eta bideo hau aurkitu dut
nahigabe




eta Martaren eskuak ikusi ditut
Martaren lorea ikusi dut
zuri beltzean
bere azalean dagoena bezala

y como no voy a pensar en Marta?
y en eso permanente
que quiero que nos pase
porque los tatuajes son permanentes,
como la muerte
y porque pintarse el cuerpo
es recordarse precisamente eso
que salvo la nada
no hay nada para siempre
porque todo desaparece
y todos desaparecen.
Refugiarse en las manos
de alguien que quieres
es de lo poco que nos queda

Evan Dennisen bideoa hemen daukazu.

2011-04-13

LAS 13 ROSAS


Pelikula hau ikusi dut
bukatu da
negarrez nago
bakarrik.

Nola ahaz dezakegu?
Memoria begietatik doa,
eta hustasuna gelditzen da,
bakarrik.

zer ostia egin behar dut?
norbaitek al daki?
bizi behar dudala esaten didazue,
bakarrik.

horiek bai gazteak
gu gara hilda gaudenak
beldurra eta mina; askatasunagatik,
hori bakarrik.

bukatu zaizkit aitzakiak
malkoak ere bai
baina ezin dut ahaztu,
memoria, bakarrik.

banoa isilik
ezin dudalako kantatu
banoa lo lagun,
eta bakarrik.

Eskerrik asko Andertxu!
hori bakarrik

ISLANDIAKO IRAULTZA


BagaBigan lanean nengoen. Nobelan. Eta aire bila Asautxura joan eta hau irakurri dut:

"El pueblo islandés ha sabido dar una lección a toda Europa, plantándole cara al sistema y dando una lección de democracia al resto del mundo.

Si alguien cree que no hay censura en la actualidad, que me diga si así como se ha sabido todo lo que pasa en Egipto, porque los periódicos no han dicho nada de nada sobre lo que pasa en Islandia :
En Islandia, el pueblo ha hecho dimitir a un gobierno al completo, se nacionalizaron los principales bancos, se decidió no pagar la deuda que estos han creado con Gran Bretaña y Holanda a causa de su mala política financiera y se acaba de crear una asamblea popular para reescribir su constitución.
Y todo ello de forma pacífica. Toda una revolución contra el poder que nos ha conducido hasta la crisis actual.
He aquí, por qué no se han dado a conocer hechos durante dos años :
¿Qué pasaría si el resto de ciudadanos europeos tomaran ejemplo?

Esta es, brevemente, la historia de los hechos:
2008. Se nacionaliza el principal banco del país. La moneda se desploma, la bolsa suspende su actividad. El país está en bancarrota.
2009. Las protestas ciudadanas frente al parlamento logran que se convoquen elecciones anticipadas y provocan la dimisión del Primer Ministro, y de todo su gobierno en bloque. Continúa la pésima situación económica del país.
Mediante una ley se propone la devolución de la deuda a GB y Holanda mediante el pago de 3.500 millones de euros, suma que pagarán todos las familias islandesas mensualmente durante los próximos 15 años al 5,5% de interés.
2010. La gente se vuelve a echar a la calle y solicita someter la ley a referéndum. En enero de 2010 el Presidente, se niega a ratificarla y anuncia que habrá consulta popular. En marzo se celebra el referéndum y el NO al pago de la deuda arrasa con un 93% de los votos.

A todo esto, el gobierno ha iniciado una investigación para dirimir jurídicamente las responsabilidades de la crisis. Comienzan las detenciones de varios banqueros y altos ejecutivos. La Interpol dicta una orden, y todos los banqueros implicados, abandonan el país. En este contexto de crisis, se elige una asamblea para redactar una nueva constitución que recoja las lecciones aprendidas de la crisis y que sustituya a la actual, una copia de la constitución danesa.
Para ello, se recurre directamente al pueblo soberano. Se eligen 25 ciudadanos sin filiación política de los 522 que se han presentado a las candidaturas, para lo cual sólo era necesario ser mayor de edad y tener el apoyo de 30 personas.

La asamblea constitucional comenzará su trabajo en febrero de 2011 y presentará un proyecto de carta magna a partir de las recomendaciones consensuadas en distintas asambleas que se celebrarán por todo el país. Deberá ser aprobada por el actual Parlamento y por el que se constituya tras las próximas elecciones legislativas.

Esta es la breve historia de la Revolución Islandesa: dimisión de todo un gobierno en bloque, nacionalización de la banca, referéndum para que el pueblo decida sobre las decisiones económicas trascendentales, encarcelación de responsables de la crisis y reescritura de la constitución por los ciudadanos.

¿Se nos ha hablado de esto en los medios de comunicación europeos?

¿Se ha comentado en las tertulias políticas radiofónicas?

¿Se han visto imágenes de los hechos por la TV?

Claro que no.
El pueblo islandés ha sabido dar una lección a toda Europa, plantándole cara al sistema y dando una lección de democracia al resto del mundo".

Eta bai... Islandia Bjork da... Islandia Sigur Ros da edo A Little Trip To Heaven ere... eta bai Halldor Laxness ere. Eta bolkanaren bigarren erupzioaren urteurrena bihar izango da. Erupzio horrek zenbat berri egin zituen, zenbat zarata, zenbat bidai kantzelatu, zenbat protesta, zenbat irudi. Agian orain kea eta errautsa haizeak eta denborak eraman duela egia jakingo dugu. Agian Afrika iparraldean gertatu den bezala, iraultza Europan zehar zabalduko errautsalez da eta Berlusconi, Sarkozy, Zapatero eta beste diktadore "garbiak edo modernoak" joan behar izango dute ere. Edo bolkanek batek erreko ditu. Bolkan bat izan beharko delakoan nago, gu gure sofan ondo gaudelako.

Bihar ziurrenik artxiboko irudiak agertzen hasiko dira hortik. Ea nork esaten duen Islandiako herritarrok egin dutenari buruzko zeozer. Nik, ironiaz beteta, ahozka eta idatziena den bolkan famatu horri buruzko bideo akojonante hau aurkitu dut hortik....Sean Stiegemeirrek Maiatzaren 1 eta 2ren artean iaz eginiko Time-Lapse ederra:


Bideoa
hemen. Erreta nagoelako.

R.I.P BURN FACE


Cocorosie, Amsterdam Acoustics... zer gehiago nahi duzu?




Bideoa
hemen. Beste Amsterdam Acoustics batzuk hemen, eta BagaBigako aurreko Amsterdam Acoustic bat hemen.

MEET YOUR MAKER


Momentu ederrak dituen zazpi minutuko bideotxoa, Joe Yanuzielloren gitarrei buruzkoa. Gitarra parea frogatzen duten tipo bi horien abestiaren hasiera... joder...




Asylum Artistsekoek eginikoa, bideoa hemen.

2011-04-12

PROBOKAZIOA?...EZ DUT USTE



ANE URRUTIA:

Probokatzea bilatu duzula esan daiteke?

EDORTA JIMENEZ:

Ez, ez dut bilatu. Baina ez naiz isildu eta ez naiz isilduko. Ez da erraza euskal literaturan. «Hamlet» lanean Danimarkari buruz esaten den moduan, «zerbaiti kiratsa dario euskal literaturan». Kontua da zein loturik gauden idazleok, sumatzen dugun kirats hori nondik datorren jakinda, ez baikara salatzera ausartzen. Ni hasi naiz, hau pauso bat da, baina ez dut bilatu probokazioa. Azken urteotan ikusi eta irakurri ditudan kontu batzuk oso probokatzaileak izan dira niretzat. Inork ez du erantzuten. Pauso hau posible izan da psikologikoki, «Mirande kabareta»ri esker. «Igela» aldizkariaren izpiritua berreskuratu dugula uste dut: probokazioa, jolasa, hitzarekiko maitasuna, surrealismo puntua... Gure iraganeko heterodoxoenganaino joan gara. Askatasun osoz, eta euskal publikoaren aurrean sekula erakutsi gabeko lotsagabekeriaz, jantzien, hitzen, jarreraren eta sexuaren aipamen zuzen eta gordinaren aldetik. Emaitza zoragarria izan da eta horrek psikologikoki prestatu egin nau. Gainera, euskaldunon artean konturatu naiz badela heterodoxiarako joera daukan multzo polita. Euskaldunak gaur egunean, gazteenak oso eskolatuak dira, hizkuntzak menperatzen dituzte, kultura maila badute eta hartzaile onak dira. Nolabait, eskatzen ari dira. Guk kabaretean ikusi dugu, batzuk hiru aldiz etorri dira ikustera. Askatasuna ematen du horrek.


2009ko Abenduaren 6an Ane Urrutiak Edorta Jimenezi Durangoko Azokan eginiko elkarrizketa labur batean irakurri nuen hau. New Yorkeko goiz hotz hartan txinpartak jarri zizkion Edortaren ausardiak laborategian. Hemen elkarrizketa "osoa". Bere garain ikusi nuen eta gaur berriz ikusi dut... Anek edo Garak edo batek daki nork komatxoak jarri zituen, literalki Edortak esandako zerbait zela argi uzteko... zergatik? ez al dugu denok hori ikusten? komatxoetatik kanpo dagoena ez al zuen Edortak ere esan? usaina dario...

Edortaren Stock 13 liburuaren inguruko elkarrizketatxo bat izan zela esatea ahaztu zait. Sustrai Colinak Argiarako beste elkarrizketa hau egin zion iazko Apirilean.


Ea egunen batean Edortari idazten diodan, zoriontzeko, bere talento eta ausardiaren berri -emozionala- daukadala aitortzeko. Bi urte daramat hori egiteke.

ETA ORAINDIK GALDETU DIDAZU NOIZ BUELTATZEN NAIZEN?


Nostromora noa eta Arturoren testutxo hau han irakurtzen dut:

LOS QUE NO SALEN EN LA FOTO

También están ellos. Y ellas, como diría algún ministro imbécil. Los que no fueron a buscar nuevos campos de batalla para sus empresas. La pobre y maltrecha infantería que no es fiel sino a sí misma; y eso sólo cuando puede. Los mercenarios en busca de un amo que les dé de comer, sea quien sea: cualquiera que asegure dos mil euros al mes y un futuro a corto o medio plazo. Los que no se van con ademán heroico sino por la puerta pequeña, discretamente, dejando atrás a padres, madres y novios que los echan de menos. Alejándose para mucho tiempo de la gente querida, a la que, muy de vez en cuando, visitan en vacaciones cada vez más cortas, sabiendo que no podrán estar con ellos cuando vayan al hospital, o mueran; y a los que, si alguien avisa con tiempo, quizá lleguen a acompañar en su entierro. Aunque también puede ocurrir que haya suerte, y los padres, o el perro que acompañó su vida durante diez o doce años, esperen a morirse cuando están en casa, de vacaciones.

Se llaman María, Noemí, Héctor, Manolo. Tienen cerca de cuarenta años, se fueron de España hace tres o cuatro, y no salen en los dominicales de los diarios: en esos patéticos reportajes dedicados a convencernos de lo orgullosos que debemos sentirnos de que el mundo esté salpicado de jóvenes españoles que se buscan la vida fuera. A su edad no son tan fotogénicos. No lucen posando con bata de laboratorio en Oslo, con gorro de cocinero en Berlín, con camiseta de baloncesto en Nueva York. Ni siquiera valen para la foto en EPS o XLSemanal de camarero guapo y veinteañero que friega platos, sólo de momento, en un local de moda de Londres o Nueva York; entre otras cosas porque ni son veinteañeros ni guapos, y cuando friegan platos o sirven mesas, a su edad, puede ser para toda la vida. Son seres vencidos sin segunda oportunidad, que saben lo seguirán siendo, sin remisión. Sin otro anhelo que no ir a peor. No ir a menos.

Por ahí afuera andan, a miles. Su generación ni siquiera es la de los aeropuertos, el ordenador portátil y el hotel barato, a la caza de mercados aunque sean modestos. La suya es la del billete de ida, de las hipotecas imposibles de pagar. La generación engañada por el espejismo y la irresponsabilidad de quienes pudieron hacer un país culto, trabajador y decente, y no lo hicieron. De quienes, respaldados en las urnas por ilusiones y sueños de futuro, tenían la obligación de encauzar esto y no supieron, o les importó una mierda; y ahora siguen ahí, impasibles, cobrando el sueldo del partido, trincando los favores hechos a compadres. Sin que nadie les diga fue por tu culpa, cabrón. Sin que nadie, al cruzárselos cuando salen del restaurante de lujo o de dar conferencias, con esa cara de cerdos que les han puesto los años, la pasta, el estatus y el coche con chófer que nunca perdieron, les parta la cara.

Sus víctimas se fueron, eso es todo. Sin hacer ruido, como digo. Fueron cuarenta en clase del instituto y doscientos en el aula de la facultad, y todo para conseguir un título universitario que a nadie importa un carajo. Que nadie les dijo que no sacaran. Los sentenciaron a la cola del paro y les preguntaron mil veces, cuando eran mujeres, si estaban embarazadas o tenían hijos, en grotescos simulacros de entrevistas de trabajo. Por su edad les habría correspondido agachar la cabeza, aceptar mil euros al mes, cerrar la boca, poner el culo -o el coño- y desangrarse con la hipoteca del piso y las letras del coche, como todo cristo. Tragar y sobrevivir once meses soñando con el duodécimo de vacaciones baratas en Cancún. Se trataba de eso, o de tener el coraje, la desesperación, de organizarse con sus iguales para incendiar esta España de mierda. Para conseguir, al menos, que los culpables tuviesen miedo o lo pagasen caro. Pero eso resulta más fácil escribirlo que hacerlo; así que optaron por lo razonable: largarse de aquí. Alejarse, sacudiendo de los zapatos el polvo de este paraje ingrato, envidioso y miserable, históricamente enfermo. De esta ruin madrastra y sus turbios, desvergonzados, impunes secuaces. Por eso están fuera, y no volverán si pueden evitarlo. Hicieron lo más difícil, que fue saltar al vacío, echarse el macuto al hombro, internarse en territorio hostil, desconocido. Se buscaron la vida lo mejor que supieron, y así sobreviven, comen caliente, rehacen como pueden sus maltrechas vidas. Ni siquiera pretenden ya reconciliarse con esta triste España que los echó a patadas. Si van a morirse lejos, tan solos como viven, por ellos puede pudrirse esta mala perra.

Hemendik atera du, Egoitzi bidali dionak.

THE STORY BEYOND THE STILL


Honelako gauzak behar ditugu. Canonek txapelketa bat antolatu zuen bere garaian (barkatu hain berandu kontu hauekin etortzearren). Argazkilariak zuzendariak bihurtuko ziren, argazkia mugimenduz betez, eta finkoa estatikotik ateraz. Canonek, argazki bat abiapuntutzat hartuz 2-4 minutuko bideo bat (kapitulu bat izango zena) egitea proposatu zuen. Argazki hori abiapuntutzat hartuz, estetika eta argazkian zeuden elementu desberdinak erabiliz istorio bat eraikiz, baldintza batekin; bideoa argazki horretan bukatu beharko zen. Ideia horretatik behean dagoen pelikula egin dute hainbat kapituluetatik "hoberenak" aukeratuz.
Ideia antzeko batekin hasi ginen Nuriak eta biok gure gidoia idazten... eta horretan jarraitzen dugu. Berak idazten du, nik jarraitzen dut, berak jarraitzen du... 01, 02, 03 deitzen diren word dokumentoekin. Flipantea da.
Baina honek ez dauka pelikularekin zerikusirik, edo agian bai... sormen prozesuan bakardadea ez dator nirekin... Vincent Laforek, nik uste, argi utzi du berarekin ez datorrela ere:



Kapitulo guztietarako bidalitako bideoak (irabazleak -aukeratuak- eta galtzaileak - ez aukeratuak-) hemen dauzkazu.

Nik ez dakit bakarrik idazten. Nik ez dakit bakarrik kantatzen. Nik ez dakit bakarrik bizitzen. Horregatik zu behar zaitut. Benetazko beharra da, ez da estetikoa, odola bezain beharrezkoa zait hemen jarraitzeko. Arnasa bezain ikustezina, agian zu konturatuko zinateke zenbat bider bete dituzun zure biriakiak testu hau irakurtzen ibili zarenean. Nik zure arnasak kontatzen ibili naiz, hau kontatzen nizun bitartean. Eta hor geldituko naiz zure ondoan, ikustezin, baina beharrezko. Ziur pelikula ikusiko duzula soilik, eta beste guzti hau ahaztu; edo agian ez duzu pelilkula ikusteko astirik izango. Gogoratu! daukazun bakarra aukera da. Zuk aukera dezakezulako, nik aukeratzen dudan bezala.

Bideoa hemen daukazu, proiektuaren vimeo taldeko orrialdean.

2011-04-11

TEENAGER


Nik ez nuen honelako gaztetasunik izan... Bai, badakit Mona BagaBigan jarri dudala jada, baina zer egingo diogu, asko gustatzen zait tipo hauek egiten duten guztia.



Listen To Your Lover UK Single berria, hemen 2011eko bideoa.

BIRDBOY TELEBISTAN


Nostromon Birdboy proiektoari buruzko erreportaia baten berri izan dut; TVE2an gaur gauean, Somos Cortos saioan. Beste trailer bat astelehena ondo has dezazun:



"seguro que va a dorgarse"

ZORIONTASUNAREN TAMAINA


Congo, Ecuador, Ghana, Colombia, Venezuela, Lebanon, Cameroon, ... eta ez nabil drogaz, borroka armatuz, pobreziaz... Beste honi buruz ari naiz. Eskerrak zientzilari batzuk munduan zehar beraien lana (ondo?) egiten ari diren.


Bai, badakigu kalitateari buruz hitz egin genezakela ere... baina pitilin zaleoi galde iezaiezu eta erantzunak begiak (edo beste zerbait) irekiko dizkizu.

CRONICA DE UNA MUERTE ANUNCIADA


Hau ez da Santiagoren istorioa. Hau Rodrigo Rosemberg abokatuaren heriotzaren kronika da. Kronika hau ez zuen nobel saridun idazle batek idatzi, Rodrigo berak baizik... gure garaiko grabaketa baten bidez.

Lehen bideoa:



Bigarren bideoa, hemen eta hirugarrena.

Hona hemen aurreko egunean nire interesa piztu zuen artikuluaren hasiera:

A Murder Foretold - Unravelling The Ultimate Political Conspiracy-
David Grann

Rodrigo Rosenberg knew that he was about to die. It wasn’t because he was approaching old age—he was only forty-eight. Nor had he been diagnosed with a fatal illness; an avid bike rider, he was in perfect health. Rather, Rosenberg, a highly respected corporate attorney in Guatemala, was certain that he was going to be assassinated.

Before he began, in the spring of 2009, to prophesy his own murder, there was little to suggest that he might meet a violent end. Rosenberg, who had four children, was an affectionate father. The head of his own flourishing practice, he had a reputation as an indefatigable and charismatic lawyer who had a gift for leading other people where he wanted them to go. He was lithe and handsome, though his shiny black hair had fallen out on top, leaving an immaculate ring on the sides. Words were his way of ordering the jostle of life. He spoke in eloquent bursts, using his voice like an instrument, his hands and eyebrows rising and falling to accentuate each note. (It didn’t matter if he was advocating the virtues of the Guatemalan constitution or of his favorite band, Santana.) Ferociously intelligent, he had earned master’s degrees in law from both Harvard University and Cambridge University.

Rosenberg had been born into Guatemala’s oligarchy—a term that still applies to the semi-feudal Central American nation, where more than half of its fourteen million people, many of them Mayan, live in severe poverty. His mother had inherited a small fortune, and his father had acquired several businesses, including a popular chain of cinemas. (As a boy, Rosenberg had spent hours in the plush seats, entranced by the latest American films.) Rosenberg was accustomed to privilege. A car enthusiast, he drove a Mercedes and made an annual pilgrimage to Indianapolis to watch Formula 1 races. He had been married twice but was now single, living in an elegant high-rise overlooking Guatemala City.


Hemen kronika guztia, The New Yorkeren idatzi duten moduan, behintzat.

2011-04-10

TIRITAS CONTRA EL MIEDO


Desde que recuerdo
siempre que algo se rompe
me cubro de ansiedad
y recojo los trozos
lo más rápido que puedo

quizá por eso escriba
sin poder parar de hacerlo
porque todo se rompe
y eso me da miedo


PDFa hemen daukazu, gaurkoan letra berezi bat lortzea lortu dut... aintzinara bueltatuz. Halere, zoritzarrez, PDFan soilik ikus daiteke letra tipo hori. Eta gaurkoan ere argazkia nirea da. Barkatu egozentrismo dosia.

UME METALEROAK


Cowboys from hell:



Cemetery Gates
:




Ghosts Along the Mississippi:



Aaron O'Keefe (Kentucky, USA) musika eskolan ikasten dute, hemen bideo gehiago. Ez dakit jakingo ote duzun ala ez, baina etxean dituzun diska guzti horietatik (pentsatu metala zaratatsua eta "zikina" bada ere, teknikoki Shakira baino pixkat zailagoa dela) oso gutxik daude horrela grabatuta, hau da, denok batera jotzen. Oso talde gutxi ausartzen da hori egiten.

HOUSTON


Houston deitzen da. Eta ez dauka arazorik. Gaur egun Eyetooth poriektuan sartuta dago, etxekolanak egin eta gero, noski! Joder! Orain 12 urte ditu... 8 urte zituenetik grabazioak ikus daitezke, from his proud dad:

Slayerren Angel of Death:



Panteraren I'm Broken:



Metallica; Master of Puppets:



Avenged Sevenfold:



Hemen bere aitaren youtuben bideo gehiago.

CRYSTALISED


Joder!
Gorillazekoek bertsio bat egin dute.



CALL ME A DOG


Chris Cornell kanta akustiko eder batekin. Denbora gabeko kanta bat.



Oier etorri zenetik, bere gitarra akustikoaren soinua nire hipokanpoan gordeta daukat, eta egunero nire dosia behar dut deliriorik ez izateko.

2011-04-09

BEZEROAK


Aurreko egunean Tripi deituriko pertsona (edo pertsonaia, batek daki erreala edo irreala den, deskribapen hau benetazkoa ote den ala ez) bat hortik aurkitu nuen...

Vivo solo, con mi perro Yonki, en una autocaravana que desplazo a mi conveniencia. No tengo creencias políticas ni religiosas. Fumo, bebo, me drogo (drogas duras y blandas, me gustan todas), soy un vago, maltrato a las mujeres (eso sí, sin ponerles la mano encima) y disfruto tocando los cojones a todo el mundo. Estuve un par de años en un reformatorio, un par más en un programa de desintoxicación y otro par en un hospital psiquiátrico. Me dan asco los políticos. Los de derechas, los de izquierdas, los de centro...absolutamente todos. Odio con saña a los progres. No tengo nada, a excepción de mi autocaravana, mi perro y una buena polla, pero nada quiero. Mi única ambición es divertirme desde el blog de mi amigo Michel: comounpatomareado. Como mi perro Yonki, no tengo nada que perder. Soy un paria, un callejero, un ser marginal, un idealista que vive de espaldas al mundo. Por eso disfruto de una perspectiva diferente a la vuestra. Así soy yo, y como decía Alaska, nunca cambiaré. Me llamo Antripino. Mis amigos me llaman Tripi. Llamadme Tripi vosotros también. Y si queréis insultarme, no os cortéis y hacedlo en el siguiente correo: tripiyyonki@hotmail.com


Eta gaur BagaBigako aspaldiko bezeroen argazkiak jarri nahi izan ditut paretetan, omenaldi gisan edo, lehenaldiko garaiak kritikatzea errexegia delako... beste garai batzuk ziren... ni ez nintzen ni edo agian hau dena gezurra da. Petakoak zeuden, lagunak bata bestearengandik gertu zeuden, erretzea posible zen (eta merkea), exhibizionista parea zegoen ere, eta gauak beti berdin bukatzen ziren: borrokan edota larrutan.










Hemen dituzu tripiren perla batzuk. Tripi bezalako bezeroak behar ditu munduaren barrak.

ROJADIRECTA


Athletic-Real Madrid partida hastear dago eta rojadirecta bidez ikusteko irrikitan nengoen. Helbidea gaizki jarri dut eta hau irten zait. Beldur pixkat izan eta gero...


Aupa Athletic!!!!

Bestela hona joan zaitezke ere.

2011-04-08

HAU EZ DA ROCKA


La Betty Travan taldearen manifestoa...



Hemen beraien musikaren dosi bat. Madeleinengan pentsatzen jarri naiz. Hutsik datorkit burura ere, nola ez? Gureak horiek baino ez zirelako izan! Eskailera horiek!

eta erreflexio batekin banoa lanera... zergatik denak (edo askok) "berri txarrak"-en antzera izan behar du? horrek ez du esan nahi La Bettyk ez duela bere ahotsa... baina...

TRAILERRAK


Zaila egiten zait aukeraketa prozesua, barkatu.


Hanna: Adapt or Die:


Super 8 (bigarren trailerra da):


Cave of Forgotten Dreams:

(nik ere kobazuloa entzunda dut, ez hori, beste bat, ezin da.beste ezerrekin alderatu..argi barik, beltza dena beltza gelditzen da, iluntasuna, ilun... begiak ez dute ikusmena berreskuratzen, argi izpirik ez dagoelako. Elektroi guztiak zarata egiten hasten dira. Eskerrik asko Iñigo!).

Wrecked:


The Bang Bang Club:


Pilo bat gehiago dago, halere nahiko da gaurkoz. Banoa gure gidoia idaztera.

2011-04-07

MOBY DICK


Harrobia entzuten nengoen, irratsaio zahar bat...betiko sintonia (Willis Drummonden Noix abesti itzela), gero Ratzingerren punka, gero Berriren aurtengo Herri Urratserako kanta [kanta ez zait batere gustatu, Sustrai Colinaren letra ez dago gaizki... baina ez da beste munduko ezer... nik uste (beti nik uste, soilik)], eta horiek horrela bapatean Eneko baten istorioa, laburki, kontatu du Inaxiok... eta bere gitarraren soinuak bere ahotsa entzun nahi izatera eraman nau. Kuriositatea piztu soinu garbi eta melodia melankoniatsu horrek. Egiten nengoena gelditu dut, eta bere ahotsaren zain gelditu naiz, arnasa hartu gabe, begiak itxi ditut eta zas! hortik agertu da bere ahots ... bitartean saltseatzen hasi eta bere myspacera joan naiz.

Eta bideo hau ikusi dut:



Bilboko hirirako (gure garaiotan "el villa") kontzertukoa...

eta nola ez... itsatsita gelditu naiz... eta norbaitekin emozio hau partekatu behar izan dut... agian gero nekatuko naiz, agian ez zait dena gustatuko, agian Eneko zarataren artean isilduko da, agian MobyDick bezala bukatuko du... baina orain bolumena igoko dut BagaBigan. Leihoak ireki ditut, eta barra garbitu dut.

oso ona Eneko! oso ona! zorionak! non egon naiz sartuta?

ZELULOIDEZKO BEGIRADAK


"Dena esan dezake zinemak, osotasun handiena du artistikoki eta komunikazio modu onena da, erritmoarekin, hitzekin, argi eta itzalekin… leku batetik bestera eramaten zaituelako, berak nahi duen bidea jarraituz. Beste arte diziplinek ez duten abantaila handi bat dauka gainera: leku ilunean ikusten dira pelikulak eta, aretoa beteta egon arren, harreman intimoa, zuzen-zuzena, sortzen da ikuslearen eta pantailaren artean". Horrela hasten omen da Zeluloidezko Begiradak liburua.

Hitzen Uberan Mikel Garcia Idiakezek euskal 13 zinemagilekin elkarrizketa batzuk idatzi dituela irakurri dut hemen. Mikelen hautatuak hauexek izan dira: Fernando Larruquert, Nestor Basterretxea, Antxon Ezeiza, Helena Taberna, Imanol Uribe, Juanba Berasategi, Julio Medem, Montxo Armendariz, Koldo Almandoz, Asier Altuna, Telmo Esnal, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga.

Argitaletxearen webgunetik informazio gehiago hemen.


Mikel liburua eskuan duena da. Ikusi al dituzu atzeko biak? Beraiek bai disfrutatu zutela liburuaren aurkezpen egunean... Mikel... Mikel ez nago hain ziur. Idor aurpegia gelditu zaio, argazki honetan behintzat.

2011-04-06

HOR ZAUDE. EZ.


Atea ireki da
la porte est ouvert
et t’est arrive
et maintenant
ma porte c'est ouvert

je te regard
je t’observe
je deviens
tu deviens
on conjugue

eta horrela goaz
egunero
elkarrekin
leihoak irekiz
begiratuz
basoen artean
galtzen naizenean
oihuetan

je te regard
une partie n’est pas la
elle est sans doute chez moi

zer esango dizut ba...
inskripzio hartan esandakoa

ederra zaude gaur
eta ederra zinen atzo ere
jolie tout simplement
ou simplement, belle
on se demande pourquoi
ca peut rimer avec toi.
Isa belle
Isa elle
pas juste "elle"
sinon toi
rien a dire
et tout a voir
et tout pour toi


PDFa hemen. Arineketan... betiko moduan.

KOLDO OTAMENDI


Bere garaian BagaBigak, hasiera egunaren bezperan, emozio handiz Koldo eta bere taldearen lanaren berri eman zuen. Koldori eginiko elkarrizketa bat hortik aurkitu dut:



Izan zaitez musikazuzenlagun!

ZIKLO ZELULARRA


Mitosia? Meiosia? hitz horiek ez al dizute ezer esaten? Ez?
Hona hemen ziklo zelularraren sei faseak, izenik gabe, mikroskopioari esker, bi zeluletaik...lau:


edo begiratu honako argazki honetan, zelula batean gertatzen dena, banatzear dagoenean:


Oraindik ezer... ea ba, begiratu bideotxo hauek, orduan:





28 zelula batera... eta horrela infinitorantz...



Dena hemendik dator.
Eta nola ez... argazkiak ikusi nituen egun berean, Ekaitzaldin diska bikoitz potente hau agertu zen. Lekeitikoak indartsu dabiltza. Kolaborazio itzelak, eta soinu potentea... niri Meiosia atalaren soinuak harrapatu nau, gitarrak, ahotsak, sonorizazioa, grabeak... koroak... melodiak... hemen nabil burua astintzen. Aitor eta bere mutilak lau urte hauetan heldutasun musikal garrantzitsua lortu dutelakoan nago. Euskal eszena topera dabil!!! Metal berri gehiago hemen eta kontzertuen berri, argazki, bideo, sari, etab, hemen.

2011-04-05

POLITICS AND ENTERTAINMENT



"...in politics you are working for the people, not for yourself..."
The Governator
Bideoa hemen, nola ez, EiTBko "kultura" sekzioan. Ai ama!

2011-04-04

BROTHER


Aski dakizu Bernat nire anaiatzat hartzen dudala. Berak ni New Yorken nengoela "bro" sinatzen hasi zituen mezu guztiak. Nola ez... kointzidentziak beste behin ere? Bernatengana bidaltzen didate honelako bideoek. Ametsak errealitate egiteko indar berezi hori gutxik dutelako. Brother-rekoak lortzear daude, nire bro-ak batzuk bete eta milaka gehiago amestu du:



"I'll tell you, one year from today we'll come back and they'll be 10.000 people there. 10.000. But there again... th...th... this is the timeline; we start now, one year...10.000 people. Right here, in this same spot.... I hope"

Brother-ek Botanique-ko Witloof aretoan jotzen du aste honetan. Taldearen webgunea nahiko bitxia da, musika, bideo eta hainbat zirrikituekin.

Astelehena astea ametsez betetzeko aukera markatzen duen eguna da. Asteko Lehena, Hasteko lehena... Has dezagun astea! Hasiera da lehena. Has dezagun ametsetan!

Bideoa hemen.

2011-04-01

ORGASMO BAT HIRU AKTOTAN


1.- BARRUAN. GELA BAT. GAUA

EMAKUME (28) bat ordenagailu baten aurrean dago, oholezko mahai dotore baten gainean dagoen pantailari begira. 8:07pm markatzen du ordenagailuko ordutegi txikiak. Hanka bat aulkiaren gainean dauka mezu bat idazten ari den bitartean. Ilea lotuta dauka. Bero heze bat egiten du. Udazkena da Argentinan, baina Argentina, Argentina da. Martxoa bukatzeke dagoela ikusi du egutegian. Martxoak 31an erreportaia bat bukatu behar duela ikusi du egutegian bertan, testu bat zuzendu behar du ere eta hasi berri duen azken gidoiarekin jarraitu; lagun batekin idazten ari den gidoi berezi horrekin. Egutegitik begiak kendu eta idazten hasten da:

Igerilekuaren ertzean jarritako hamaka batean etzanda nengoen eta nere udarako praka labur horiak jantzita nituen. Bapatean erekzioa sentitu dut eta harridurarik gabe prakak duten zerraila larrosa ireki eta zakila atera dut. Nere zakila laztandu dut, normaltasunez. Agian egoera hortan gertatzen ari zen gauzarik arraroena zen nik neuk neure burua kanpotik ikusten nuela, baina nere emakumezko gorputzan zegoen gizonezko adarra ez zen besteren. Kanpotik ikusteaz gain barrutik ere senti nezakeen eta gero eta kitzikagarriagoa zen egoera.

Begirada galdu baten isladak ordenagailuaren pantailan dagoena begiratzen du. Pantailako argiak gela osoa urdinez betetzen du. Teklak entzuten dira.

EBAKIDURA

2.- BARRUAN. KOMUNA. GOIZA

Goiza iluna da oraindik. GIZON baten (34) aurpegia ispilu batean isladatuta dago. GIZONaren begiak erdi itxita daude, erdi irekita. Txisa entzuten da. GIZONa komunean eserita dago. Biluzik. Bere mugikorra eskutartean dauka eta argi zurizka batek urdinez betetzen du komuna. Mugikorraren pantaila txikiak 6:46am markatzen du, Martxoak 31. GIZONa mugikorrean irakurtzen ari da:

Igerilekua urez beterik zegoen, nere ondoan beste hamaka bat, norbaitekaz, beragaz alegia. Nere inguruan hainbat gauza, kolore ugari, hori zen deigarriena, kolore biziak eta nere esku tartean zakil beroa, lodia,... oraindik senti dezaket nere eskuaren memorian.
Gero larrua jo dugu. Ni nintzen zakila sartzen zuena eta lehendabiziz egoeraren ikuspegi pribilegiatua izan dut. Ikuspegi pribilegiatua ez bakarrik, egoera pribilegiatuan nengoen. Nik erabakitzen nuen guztiz, nik jartzen nuen indarra, nik eramaten nuen erritmoa...


3.- BARRUAN. GELA BAT. GAUA

8:12pm, ordenagailuak ordua markatzen du. Teklak entzuten ditugu eta leiho batean ordenagailuaren pantaila isladatuta ikusten dugu, atzekoz aurrera irakur daiteke:

Eta iratzartu naz, biluzik. Atzo gabean larru jo gendun?

Eskuak hankatartera eraman ditut eta goxo laztandu alu umela.
Beti desiratu dut gizon izatea. Ez dakit gaur gizon izan ote naizen, baina penetratzea zer den sentitu dut.

Iratzargailuak jo du. Arrotz nintzen nere munduan, lehenegoz ni neu nere gorputzan. Bizitza aurrera jarraitu du baina ni nere ametsen plazerrean geratu nahi nuen.

a ze kontua gizartea...
a ze kontua sexua...


4.- BARRUAN. KOMUNA. GOIZA

GIZONa komunetik, kakalekua dagoen gela gorri txikitatik, dutxa dagoen komunera dihoa; Belgikan komuna banatua baitago: batek kakalekua eta konketa ditu eta besteak dutxa zein bainuontzi bat, altzari, ispilu eta berogailuarekin batera. Dutxak ura jariatzen hasi du. GIZONaren ipurditik xaboia labaintzen da.


5.- BARRUAN. VOLKSWAGEN SHOWROOM BAT. GOIZA

Makina baten barruan auto bat garbitzen dagoen xaboiak dutxako xaboiarekin bat egiten du. GIZONA ordenagailu txiki batean idazten dabil, larruzko besaulki batean eserita. Larruzko jaka beltz zahar batetik mugikorra ateratzen du, pantaila begiratu, botoi parea sakatu eta mugikorra poltsikoan gordetzen du. Goiz euritsu bat da Bruselan. Edifizio metaliko handi batean dago GIZONAk kafe makina bat dauka aurrean, telebista handi bat piztuta dago ere. Alkandora txuridun jendea joan etorri dabil, bere ondoan pasatzen dira. Teklak entzuten dira:

[…]
eta baimena behar dut
bidalitakoa argitara nezake? baiezkotan...zure izena jar dezaket? izena gabe?

eta zer kontatuko dizut nik…
atzo gidoia zuzentzen jarraitu nuen
baina ez nuen bukatu
eta gaur lana daukat
baina badakit, gaua bailitzan, egun guztia
gure gidoi horrekin bueltaka emango dudala
gure abentura horretan galdurik: aurkitzeke / irteera bila / pertsonaioi begietara so egiten...
eta zure ametsera bueltan...
nire blackberry zaharrean irakurri dut
esnatu bezain pronto…
biluzik txis egiten nuen bitartean.
Aspaldi
txis egiteko jesartzen naiz
erosoagoa zaidalako
edo emakumeago egiten nauelako.

eta zure errelato-amets-kondaira-desio-gizonizatenahia irakurri dut
eta nire zakilak egunon esaten jarraitzen zuela sentitu dut
goizeko erekzio kontrolagaitzetik,
eguneroko letania aspergarri horretatik,
benetazko tentetze batean eraldatuz
eta eguneroko dutxa
beroagoa izan da gaur;
Kevin Spaceyk Sam Mendesen pelikula hartan egin zuen antzera
hasi dut gaur eguna
nahiz eta lizuna
zarelako laguna
eta lotsa ematen didan arren
amets horrek
ikusiko banu bezala
harrapatu nau
eta xaboiarekin gorputz guztia igurtzi behar izan dut
eta paretaren kontra esku bat jarri dut
bestea...
esan beharrik ez

eta orain munduan nago beste behin ere
kotxea izorratuta
volkswagen show room puta batean
mekaniko batek nire kotxearen tripak aztertuz...
eta horrek minutu hauek eman dizkit
eguna ederki has dezazun espero dut
zorionak hain idazle fina izatearren
gero eta hobeago idazten duzula argi dago
paternalismorik gabe
emozio honek hitz egin ordez
kantatzen duelako.

lanera joan behar dut orain
praka laburren unibertsotik kanpora
ekuatore arrosako praka hori horietatik zure zakilalez

muxu bat


EBAKIDURA


6.- BARRUAN. BULEGO BAT. GOIZA


EMAKUMEa mahai metaliko baten aurrean eserita dago. Ordenagailuaren aurrean beste behin ere, katilu bat bere eskutartean. Ilea lotu gabe dauka oraingoan, adats hori ilun busti batek bere lepoa estaltzen du. Ordenagailuak soinu bat egiten du eta EMAKUMEAren sorbaldaren atzetik pantailaren behekaldea ikusten da :


lanera joan behar dut orain
praka laburren unibertsotik kanpora
ekuatore arrosako praka hori horietatik zure zakilalez

muxu bat

Katilua mahai gainean utzi eta “responder” sakatu du:

Nere ametsarekin nahi duzuna egin dezakezu, nik amestu nuen, momentu batzuetan bizi nuela esan dezaket ere. Inork ezingo dozta hori lapurtu beraz, lotsarik gabe.
Bidalitakoan zurea bihurtu nuen. Egizu guzuna.

EMAKUMEak leihotik begiratu du. Euria ari du Argentinan.

7.- BARRUAN. BULEGO BAT. GOIZA

Euria ari du Bruselan. GIZONa leihotik begira dago eta bere e-posta begiratzen du bere ordenagailuan. Oraingo honetan ordenagailu handiago bat da, GIZONAk aurikular beltz batzuekin lotzen du bere adats beltza. Argazki zahar baten bila doa, bere ordenagailuan nonbait egon behar duela badaki. Hortxe dago:


PDFa hemendik jaitsi.