2011-09-29

ARCADE FIRE


Martistak Ibiza atzean utziko du datorren astean. Penintsularako bidean, bere irla magikotik hau bidali dit gaur, gure artean gelditzen diren hitzekin batera.



Hemen Arcaderen musika gehiago.

2011-09-28

MALDICION DE MALINCHE


Nire bizitzaren parte bat puskatu da Kukutza III desegin eta gero. 2001eko Abenduak 28 batean, Euskadiko futbol selekzioa San Mamesen partida bat jolasten zuen bitartean, Bernatekin batera amestutako "Bizitza bat gau batean" jaialdiari su eman genion. Oso ideia sinplea zen; gauak bizitza baten aroak izango zituen; hasiera jaiotzarekin errepresentatu; gero haurtzaroa, gaztaroa gauaren lehen orduak... droga eta alkola goraka egin bitartean... heldutasuna ordu txikietan eta zahartzaroa goiza heltzear zegoenean... heriotza eguzkiak ekarri zuelarik.

Nuriak eta Julenek aktore lanak egin ziuzten, Marisak koadro bat pintatu zuen zozketa baterako, Antoniok bideo muntai akojonante bat egin zuen. Inigok eta biok musika jarri genion gauari... Usoak sarrerak saldu zituen. Aitorrek eta Noelek biharamunean Kukutza osoa garbitzen lagundu zidaten.... etabar luze bat... jai hura prestatzen hilabete bat eman genuen... lege pareari muzin egin, diskoteka bola erraldoi bat Gipuzkoako toki galdu batetik lortu... zertarako? arrazoirik behar al da zure barruak ezinegonez beteta daudenean?



Pauk Venicetik bidali dit esteka.

PACKING HEAT


Liberty Ross modeloak Vogue telebistarentzat (?) istorio (?) batean partehartu du.


Ez dut ezer ulertu, baina ez dut uste ulertzeko ezer dagoenik. Plano batzuk oso onak dira, baina onena beste hori da... ezta?

URTE BERRI ON AMONA


Telmo Esnalek idatzi (Asier Altunarekin batera) eta zuzendutako azkena estreinatzeke:



2011-09-27

GOLDMAN SACHS RULES THE WORLD


Ekonomiari buruz ez dakit ezer. Tipo honek baietz dirudi. Kaka puta. Horregatik Alessio bezalako "gizakiak" aberatsak dira, eta ni ez, ezta zu ere.



"I am a trader
I dont care about this
...
I have dreaming about a moment like this for 3 years.
"

Iturria: betiko toki hori.

DISKO TXARRA


Berri Txarrak bere zazpigarren lana grabatzen ari da Venicen, L.A.n. Blog bat daukate. Normalean Gorkak idazten duela uste dut, eta Galderren argazki potenteak hortik daude ere. Pau hortik dagoela jakiteak emozio berezi bat sortzen du nigan. Bai... zoratuta nago. Hamahiru urteko neska fan maiteminduta ematen dut. Aitortzen dut. Eta?

Horiek horrela, gaur hau irakurri dut blogatik bertatik:

"35 egun dira jada L.A.-ra iritsi ginenetik. 35 egun lan eta lan, BTX-en 7. diskoa izango dena taxutzen. Sormenez, sentsibilitatez, emozioz, indarrez eta pasioz beteriko 35 egun. Aurretik bizitako esperientzia ororekiko diferentzia markatu duten 35 egun. Niretzako, disko baten grabaketa prozesua sekula ez zen hain sakona izan. Sinetsidazue, urteak daramatzat jotzen eta grabatzen, baina hau da lehen aldia halako zerbait sentitzen dudana; benetako, egiazko zerbait egiten ari naizenaren sentipena. Zenbaitetan neure buruari galdetu izan diot, posible ote litzatekeen oraindik ere urrats bat haratago joatea. Orain badakit baietz, posible dela…

Normalean, sortze prozesuaren baitan, iristen da momentu bat non objektibitatea galdu egiten baita, perspektibak huts egiten dizu, zalantzak sortzen dira, ziurtasun faltak, eta jadanik ez dakizu egiten ari zaren hori ondo dagoen ala ez… Gorkak, Galderrek eta hirurok etengabe sentitu izan dugu aldaketa sentsorial hori, normala da. Are, izan zen, entseatzen ari ginen garaian, disko berriari “DISCOMALO” deitzen genion denboraldi bat. Oro zen zalantza eta beldur, eta hari aurre egiteko-edo, entseiu horien “verbatime”-ak pasatzen genizkion elkarri, izenburu hori idatzita: DISKO TXARRA. Dibertigarria zen alde batetik, baina finean akojonatuta geunden!!!

Bada, Gorka ahotsekin ari da oraintxe, diskoari azken ukitua ematen. Lau kanta baino ez zaizkio falta eta kabroia izugarri ari da, ez sinesteko moduan abesten (entzuten duzuenean jakingo duzue zertaz ari naizen). Galderrek ere beste hainbeste egin zuen bere txanda heldu zelarik (lasai, ulertuko nauzue…). Esango nuke 35 egunotan ikasi dugun gauzarik garrantzitsuena izan dela gure inguruaz zeharo ahaztea. Albo batera utzi gure ziurtasun ezak, zentzumen gezurtiak, aurriritziak… eta jotzerako orduan zintzoak izan, nota bakoitzean sinetsiz eta batez ere, gu geu izanez… inoiz ez genituen kantuak hain geure sentitu, eta horrek badu erantzule bat: ROSS jauna.

Hau esanda, “DISKO TXARRA” amaitzeko zorian gaude… sekula ez nintzen disko batetaz hain ziur egon… bai, badakit topiko bat dela eta ez dagoela ondo neronek esatea, baina oraingo honetan egia da!!

pd: Ahaztu gabe: Azkuna, Bilbo ez da zure etxeko egongela!! Entzun jendearen ahotsa… AURRERA KUKUTZA ETA ERREKALDE!!!! ANIMO GUZTIOI…
.

Dav.
"

David Gonzalez baxujoleak sinatua datorren berba. Berbatime. David, flipatuta utzi nauzu. Ezagutzen dugunetik ez zaitut hain sakon sentitu. Pozten naiz. Aurrera mutilak. Berri Txarrak. Disko Txarra.

Txarrak ote diren edo ez, bost axola. Gainera, nor naiz ni analisi horretan sartzeko? Musika egiten al dut? Ba ez. Hedoi Etxarteren iritzia ere hona ekartzea zinezkoa dela uste dut. Zera gogoratu dut Hedoi irakurtzerakoan, egiten duzuna egiten baduzu ere, kritikatua izango zara; idazten duzuna idaztean, gaizki ulertua izango zaren moduan.

Radio3eko kontzertuko kanta hau berrikusentzuteko aitzakirik ez dut behar, zuk agian bai:

MANKUSO


Datorren igandean Tucker Davila Wooden azken lana Canal+ katean ikus ahal izango duzu. Aurrerapen gisan, trailerra:



"4 McNifikos" perla ezaguna oraindik ikusi ez baduzu...trailerra soilik jar dezaket:



Baina hemen ikus dezakezu (ezin izan dut embed delako hori egin).

Mankuso produktorearen lana oso berezia da, and I like it. Thanks Tucker! Skerrik!

YES! WE CAMP


Egoitzen talentoarekin pasatutako momentu ederrei buruz maiz hitz egin dugu. Aurreko egunean Joker liburudendan proposamen honi buruzko aurkezpena egin zuten. Hona hemen Egoitz (bigarren eskumatik) eta Alex (lehena eskumatik)...


komiki-liburu horretan parte hartu eta geroko parafernaliarekin aurrera egiten. Hemen liburua irakur dezakezu, hemen jaitsi eta hemen Egoitzek idatzitako eta Alexek irudikatutako zatia soilik irakurri.


Zorionak Egoitz, Zorionak Alex. Jarraitu lanean...

2011-09-26

ISANG LITRON LIWANAG


Edan edan edan
litronak adibidez
litroak egin
eta behin hustik
asmatu zeozer botilekin



Hemen Manilako proiektuaren berri gehiago. Eta zu? baliogarria den zeozer egin al duzu aspaldi honetan?

2011-09-21

STRANDS OF LIFE


Bost bideo. Zientzilari gazteak Nobel saridun idoloekin hitz egiten, Lindauko bilera ospetsuan... Trailerrak (zientzilariek ez dakite ezer laburtzen... 8 minutuko trailerra!):



Hemen lehen bideoa eta ziurrenik astero berri bat ikus dezakezu.

A BANDA MAIS BONITA


Plano sekuentzia batean... hauek bezala, edo aurkitzen ez dudan Beirut taldeko beste batena bezala:



ederra. Nuriak harrapatua.

ALTXORRA HARRAPATU DUTELAKOAN


The New York Times egunkarian Estatu Espainola agertzean... uf... altxorra aurkitu dute. Altxorra badakizu nola esaten da espainolez; "tesoro" hitzaren sinonimo hura... euskaraz harrapakina ere deritzoguna. Familia honen izena, alegia.

Horrela hasten da artikulua:

Emilio Botín is a billionaire Spanish banker renowned for running a tight ship. He asks that his top credit officers at Santander — one of Europe’s largest banks — make a trek to his vacation home each summer to report on loan exposures. And he queries the head of his charitable foundation, euro for euro, on its smallest donations.

Yet, there is one not-so-small matter that Mr. Botín (pronounced bo-TEEN) has failed to keep tabs on: a Swiss bank account secretly opened long ago by his father that grew to such a size that when Spanish authorities discovered its existence last year, Mr. Botín and other family members paid 200 million euros (about $273 million currently) in taxes to avoid tax evasion charges.

At the request of tax fraud inspectors, a Spanish national court is investigating whether the payment is enough, given the amount that was stashed abroad; tax experts in Spain say that the account could reach two billion euros. The court has also said that officials need more time to sift through the blizzard of documents that the family submitted and will consider whether a criminal charge of document fraud should be brought.

Artikulu osoa irakurtzeko hona jo.


Bitxikeria... argazkia Inaki Ochoa de Olzaren anaia Danielena omen da. Eta bai, badakit berriematea egunkari, irrati eta beste medioei utzi beharko niekela, eta nire idazkietara itzuli beharko nuela. Laster.

2011-09-12

EUSKALDUN BIZARDUN HURA, TXINAKO LEHENA


Oierren Londreseko ganbaratik hortik argitaratutako berri baten hasieran zera irakurri dut:

El árbol con el que Beñat Fuentes soñaba echó raíces en China, pero por sus ramas corre savia euskaldun. "Bebe del pop indie, el post-rock y el folk americano", detalla este treintañero de Mungia, creador, junto al oriental Xujun, del grupo the Tree, cuyo disco, del mismo nombre, ha permanecido durante una semana en el primer puesto de xiami.com, el mayor portal de música del gigante asiático. "No nos lo esperábamos para nada. Eso nos ha dado la posibilidad de hacer una gira de más de un mes por las principales ciudades: Shanghai, Beijing, Chengdu, Xiamen, Ningbo, Nanjing, Wuhan, Xian, Hangzhou... Hemos dado 35 conciertos y hemos recibido la invitación para tocar en Alemania en noviembre", relata aún sorprendido el músico vasco.

Halere, nik berriaren parte honekin gelditzen naiz:

[...]
Consciente de la suerte que han tenido, Beñat no ve viable vivir de la música en Euskadi. "Además, la gran mayoría de los que sí lo han conseguido no es feliz. Quizás porque, inevitablemente, se depende demasiado de muchos factores que no tienen que ver con la creación".
[...]

Beñat hemendik agertu da jada. Berria bere osotasunean irakurri nahi baldin baduzu, hemen daukazu. Irakurtzea baino, The Tree entzun nahi baldin baduzu myspacen dituzu. Eta hemen oso bideo kasero baina xarmantgarri bat:



Lehen postuan egoteak ezer ez duelako balio
lehen postu horretan egon arte,
eta bertako surrealismoaz kutsatu arte...
garbi jarrai ezazu Fuentes jauna!
gora zuek! gora zure iturri emankor hori
gugana iristen jarrai dadila

BI ANAI


Bernardok idatzitako istorioan oinarritutako pelikula datorren asteazkenean Zinemaldiaren inguruan (barne) estreinatuko dute... trailerra, aurrerapen gisan, hitzen uberatik datorkigu:



zergatik azpititulu erdaldun horiek?

2011-09-08

IZATE


Donibane Ziburuko talde rockero eta serio hau gustatzen zait:



Musika sendatzen gure zauriak... Hemen bere botika guztiak har ditzakezu.

aaaaaiiiiii.... Clairek eta bere mutilek arrazoia dute. Eta nik Davek esaten duen moduan amesten jarraitzen dut. Davek lortu zuen... nik amets berdina daukat. Ametsa ezagutzea interesatzen bazaizu hemen jarri dizudan estekatik rokumentalean ikusi beharko duzu. Lehenik jaitsi beharko duzula badakizu, horrek ere, pazientzia dosi galanta beharko du. Eta hori, nik Foo Fighters ez dudala oso gustoko... perla batzuk duten arren. [Eskerrik Oier; dokuaren berri ematearren (arrazoi osoa zenuen) eta nire ametsoi espaloi grisa jartzen laguntzearren.]

HERIOTZA: BIZITZAKO ASMAKIZUNIK ONENA


Egoitzen ganbara eder eta ezkutu eta berezi eta aparta eta jenial horretatik hau ikusten egon naiz 15 minututan:



Harroputz itxura batzuetan... baina autentikoa eta gogoratu behar diren pare bat esaldiz jantzia. Melodramatiko eta amerikanuegia agian. Baina nik dena irentsi dut. Uste dut jada argi dagoela baina behin eta berriz idatzi behar dut, nik Irailaren azken egunean nire lana, "karrera zientifikoa", soldata, erosotasuna, markatutako bidea, normala dena, hurrengo pauso logikoa eta beste hamaika alde batera utziko dut. Ziurrenik ez dut Stevek egin duenaren ehuneko bata egingo, baina nire bizitza biziko dut, hil egingo naizela argi daukadalako aspaldi.

Idazteko astirik ez daukat, argazkiak pilatzeko gurarik ere ez, trailerrak ikusteko ordenagailua piztuta izan behar dut... orain etxean sartu zaigun bizitza berri horretan datza dena. Nola da posible bizitzaren hauskortasuna ahaztea? Ibai jaiotzeke zegoelarik, Isaren ahoan oxigenoa sartzen nuenean, Isa erantzuten ez zidanean, Ibai jaitsi nahi ez zuenean dena argi ikusi nuen beste behin ere, plazentaren urdin martxiano hori bezain argi. Naiaren jaiotzarekin oroitu ginen, berak ere bi ordu puta pasa zituelako irteteko zorian. Orain Ibaik, nahiz eta lau kiloko morroskoa izan eta bigarren izen japoniar samurai bat eraman (Tomoki) abentura honen hauskortasunaren eredu bihurtu da... kontuz... shhhhh.... aaaaaaaiiiii... etabarrok betetzen dute gure etxea. Ibai zaintzen gabiltza, ahal dugun hoberen, dakigun hoberen. Gauak luzeak izaten hasi dira, baina argi guzti honekin ez dago lo egiterik.