2010-06-30

HUTSIK


Askotan sentitu naiz horrela. Nahiz eta poema hau berriz irakurtzean hobetu behar dudala nabaria izan, momentuaren xarmaren indarrak gainditzen nau eta ez du hitz bat aldatuko:

Bizitzeko behar dudan energia
haundiegia da aspaldi.
Horregatik, ezin idatzi
husturik natorrelako
kaleetan zehar egon ondoren.

Eseri behar eta idatzi, edonon.
Edonor inguruan dudalarik
nire mundua poetikoagoa bihurtzeko;
Bernaten ondoan egoteko
edo Isa gehiago maitatzeko.
Naiarekin disfrutatzen gogoratzeko,
batzutan ahazten dudalako
heziketaren aire kutsatua
arnasten dudanean.

Eseri behar eta idatzi.
Itsasoa itsasoago izan dadin
eta koloreak, diztiratsuago.
Eta ezezagunen aurpegiak
ezagun bihurtzeko.

Eta egun batean ausartuko naiz
autobus txoferrari
ezagutzen dudala esatera.
Edo arratsaldero
irakurtzen doan 12 bat urteko neskatxari
bere begietako ametsak leihoan isladatuak
ikustera ohituta nagoela.
Edo, goizean, metroan ikusten ditudanei
egunero ikusten ditudala esango diet.

Eseri behar eta idatzi.
Eseri behar eta hutsik.

PDFa hemen daukazu

No hay comentarios: