2012-06-29

ROBOT AND FRANK


Frank (Frank Langella, ez dute burua apurtu) agure bat da gizarte nahiko futurista batean. Robot bat ematen diote zahartzaroarekin laguntzeko. Kontua da Frank lapur bat dela eta robota ikasi nahi duela:

AMOR RADIOCONTROL


Edgar Lledoren azken lana:

STARRY NIGHT


Flippycat deituriko tipo paziente batek Van Goghen margolan ospetsua 7000 domino pieza baino gehiagorekin eraiki du hamaika ordutan:



Hemen bideoa atzekoz-aurrera, laburragoa eta beste angelu batzuekin.

2012-06-28

OIENE SESSIONS V: RAROS INDOOR


Aurreko egunean eginikoa hobetu nahi (ge)nuelako Igande goizean Vetustaren kantarekin saiatu ginen beste behin ere. Ibai lota zegoelako bolumena behar bezala ezin izan genuen igo (libre jo eta kantatu) eta beraz hau jo eta gero Oierrek gitarra zorroan sartu zuen:

OIENE SESSIONS V: LOS DIAS RAROS


Beste kanta bat prestatzeko aukera izan eta Isarentzat Guillaume eta Carolinenean jo genuen. Zorionak loulou!



Nostalgiko edo despistatuentzat Bagan Sessions hauek estreinatu genituen egunahemen. Vetustaren bertsioa hemen entzun dezakezu.

OIENE SESSIONS V: FALLING SLOWLY


Oier Londonetik aurreko asteartean iritsi zitzaigun. Midiko tren geltokian aurketu genuen elkar. Urrututik ikusi nuen Oier. Urrutitik gitarra somatu nuen-eta. Ez dugu izan jotzeko aukera askorik, lan pilo bat egin behar izan baitugu. Halere larunbatean Isaren urtebetetzea zelako ostiral eguerdian korrika eta presaka Glen Hansard eta Marketa Irglovak ONCE pelikularako eginiko kantetariko bat prestatu genuen. Guillaume eta Carolinen etxean bazkaldu genuen larunbatean denok batera. Bazkari ederra eta gero, ardo biologiko gozoa bitartean, Oierrek gitarra atera zuen eta hau gertatu zen:



Hona joan aurreko Oiene Sessions gehiago ikus-entzuteko.

2012-06-26

EASY MONEY


Egun batean nik ere honelako zeozer idatziko dut:


Konturatu al zara zenbat pelikula egin diren liburuetan oinarrituak?

LINE OF SIGHT


Bizikleta bat. Kaskoan kamara bat. 30 hiri desberdinetan 10 urtetan zehar grabatu. Bizirik iraun. Hori dena behar izan du Lucas Brunellek filme hau bukatzeko:



PROJECT 2: KATUA ETA SAGUA







Bikote gehiago, hemen.

SURFACE TO THE BOTTOM


Ez da produktu berri honentzat hasiera hoberena. iPaden kontra egin nahi baldin badute, asko hobetu beharko dute, agian Steve barik errezangoa egingo zaie:

FRIENDSHEEP


Animazioko labur berri bat. Otsoak ardia izan nahiean, ardi bihurtuz... baina otsoa, otsoa da.

JOSTAILUEN DANTZA




Janis Shafer eta Jan Edward Vogelsek animatutako laukitxoak.

HILLMAN


Inspiragarria:

2012-06-20

HIRU MINUTU


Gorkaren hitzak destilatzekoak dira. Tantaz-tanta:



Begietara begira iezaizu... eta flipa ezazu!

Gorkarekin bat nator... bere letrak sarritan zentzu bat baino gehiago daukate. Niri ere hori gustatzen zait.

2012-06-18

AGUA!


Mikel Ruedaren laburmetrai berria:



Hemen irakurri dudanez zera dio Mikelek pelikulari buruz:

"La idea del corto nace de las miles de veces que he escuchado a la generación de mis padres, y a algunos padres más jóvenes también, eso de que la juventud de hoy en día no tiene valores ni se preocupa por nada… Hablan de esos chavales como si no tuvieran nada que ver con ellos mismos, como si no fueran sus propios hijos de los que están hablando. Parece como si ellos no tuvieran responsabilidad alguna en su educación, y, a veces por exceso y otras por defecto, está claro que los jóvenes que hoy pueblan las calles de nuestro país son fruto de esas decisiones tomadas consciente o inconscientemente por sus padres".

CHARLES, AI CHARLES!


"If you are going to try, try all the way, otherwise don't even start." Factotum filmaren azken eszenatik:



Pelikula ez dago gaizki, baina amaiera hoberena da, zalantzarik gabe.

"There is no other feeling like that. You will be alone with the gods. And the nights will flame with fire. You will ride life straight to perfect laughter. It's the only good fight there is."

LET ME GO


Nothinkek single berri bat plazaratu du:



Udaberriko azken egun hauek goza itzazu!

2012-06-14

AIZKORRIKO MENDI MARATOIAN


Salomon taldearen bideotxo bat:



Sustatutik.

2012-06-13

ETXEKO ZERUAK IV







Zeru beltzaren erdiko argia. Zuhaitzen besarkada. Zeru gehiago hemen.

ISILTASUNA


Norbait hil da
zerbait dago, zerbait ez dago,
zerbait dago, zerbait ez dago,
zerbait dago, zerbait ez dago,
zerbait dago, zerbait ez dago,
zerbait dago, zerbait ez dago…
dio margarita psikotikoak.

Arnasgabekoen dimentsioa
beldur gabeko toki bakarra.
Argirik ez lur azpian
hitzik ez iluntasunean,
mutuak gelditzen dira denak.
Zerbait badago bai; isiltasuna.

EZ ZARA NIRE LAGUNA V


Berdaitzen azken gutuna:

Mendexa, ekainak 18


Naia,


Zure lagunek horrela deitzen zizutela gogoratu dut oraintxe.
Uste dut hau azken gutuna izango dela. Dena kontatuko dizudalako. Prest? Erantzi kuleroak, mesedez. Apurtu barik, utz itzazu zure ondoan . Libre izan behar dugu isiltasunak harrapatuta ito baino lehen. Libre izan nai dudalako eseri naiz hemen orain. Egurrezko mahai handi bat da. Inoiz ikusiko ez duzun azalera marroi iluna. Zure ipurdia hemen ikusi naiko nuke, eta zure aluan sartu, astiro, egurra helduz aldakak astintzen dizkizudan bitartean.


Konpromisoaren beldur den pertsona batentzat ez dago gaizki bere gurasoen baserri berean lan egitea, eta hiru ume zaintzea, eta egunero emakume berarekin oheratzea. Gaizki azaldu nuen nire burua. Zurekin larrua jo nai dudalako, kulpak bisitatu ninduen. Maialeni ez ote nion traizio egiten. Imajinazioaren fideltasunaren ideia asmatu nuen horregatik. Sexua Maialenekin soilik irudikatzen nuelako.


Nola ez zaitut ba ulertuko? Nai ez duzun bizitza baten tranpan harrapatuta irtenbide bila zabiltzala? Ez zara bakarra. Baina horrek ez zaitu salbatuko. Ezta nik ere.


Zakila gauero garbitzen dut konketan. Maialenek horrela eskatu didalako beti. Maialenek ez dit bere alutxoko ezpainak nire ezpainekin dastatzen uzten. Agian Edorta Jimenezek idatzitako buru-fikzioan dioen bezala, zer edo zer eman behar diot nik lehenago, berak niri hori eman diezadan. Edortak gernua bustita, aingeruen mundutik gertu egon behar izan zuen bere neskalagunaren pottolita azkenik jan ahal izateko. Edortaren neskalagun hark, Maialenek bezala, zakila aho barruan edukitzea maite zuen. Zurrupatzaile apartak biak.


Maialenek gure hiru haurrei titia eman die. Sei hilabetez baino gehiagoz lau-sei zurrupa bikoitza egunero. Emaitza, titirik gabe gelditu dela. Batzuetan, Maialenen titiak nire haurrek jan dituztela pentsatzen dut. Kabroi bat naizela ere bai. Bestetan, Maialen hilko balitz, dena ez litzatekeela tristezia eta hutsa izango ere pentsatu izan dut. Berak inposatutako arau anitzetik askatuko nintzatekeela uste izan dut. Gaixorik nagoela uste dut batzuetan, bestetan “normala” dela uste dudan bezala.


Maialen eta biok lagunegiak gara. Ez dugu sarritan jotzen larrua. Nekatuegi batzuetan, urduri bestetan. Liburu parea hartu eta bata bestearen beroa sentitzen eta elkarren ondoan irakurtzen aurkitzen gaitu gauak. Txortan egitean, aldiz, orgasmo gogor batek astintzen nau arinegi. Gero kulparen txanda da, beste behin ere. Nire emakumeari ez diodala plazerrik ematen. Zakila txikia daukadala, arinegi galtzen naizela, tripa dudala, zaharra, itsusia, aspergarria naizela… hau eta bestea.


Aspaldi, Maialen atzetik hartzen dut, zakila gogortu eta atzetik sartzen diot. Alutik baina. Ipurtzulotik inoiz ez. Nerabe kontuak dirudite ipurtzulo naiek besteentzat. Niretzat ez. Nik ipurtzuloaren egarria asegabe dut oraindik. Atzetik hartzen dudanean, ez dut bere aurpegia ikusten, titiei eusten diet, titiburuak bi behatzen artean helduz, gero ipurmasailak alboratzen ditut. Hori asko gustatzen zaio Maialeni. Gero, aurretik ezpain lodiek elkar aurkitzen duten goialde hori banatzen dut eta zakila irrist egiten sentitzen dut, errazagoa. Maialen korritu egiten baldin bada, pozik lokartzen naiz, konketara bisita berri bat egin behar dudan arren.
Nola ez dut, bada, hatxerik gabeko desira hori etengabe bilatuko? Zurekin egon naizen egun hauek zoragarriak izan dira. Atea itxi eta leiho bat ireki dutelako. Shel Silversteinen liburu hartako azaleko umeak bezala, bide amaieraren azpiko amildegian zer dagoen itaunka jarraitu behar dugu.


Berdaitz


Hemen Naiararen aurrekoa.

THE RIDEBOOK


Errepidea magikoa delako. Mad Max + ONCE - Pretty Woman

2012-06-12

BIKOTE BAT


Sinesgaitza... ez dut inoiz Jabier Muguruzaren kantaren bat Bagan jarri. Ai ama!



Bere azken lanari izena ematen dion kantari Harkaitz Canok jarri dizkio hitzak:

Bikote bat gela hutsean:
gizonak pentsatzen du, eskua kokotsean;
eta andreak pentsatzen du, zutik, leiho ondoan.

Gizonak, ez duenean nora,
eskua darama kokotsera,
andrea, ez duenean nora,
oinez doa leihora.
Gizona pentsatzen ari da
nola egin esateko
esan ezin dena;
nola esan ez egitekoren bat
egin duela.

Andrea pentsatzen ari da
nola hasi esaten bukatu dela;
nola bukatu inoiz
erabat hasi ez zena.
Gizonak eskua kokotsean,
andrea zutik leihoan.
Biak nola esan,
zer egin
pentsatzen.

SYMMETRY


Badakizu honelakoak gustoko ditudala:



Everynonekoek egina.

2012-06-08

ZU EZ ZARA NIRE LAGUNA IV


Azkenean Naiararen erantzuna iritsi zen:

Montevideo, ekainak 1.


Berdaitz,


Ile luzeko Berdaitz. Arrakada eta konfiantzaz beteriko Berdaitz… Non dago garai hartako Berdaitz? Gau bateko kontua zela esan zenidan, kotxetik jaitsi gabe, emandako musu frenetikoek arnasestuka utzi zintuztenean, zure eskuak etsi-etsian nere alkondararen azpitik sartzen saiatzen zinen bitartean. Garai hartako Berdaitzek ez zuen konpromisorik nahi, eta atzera begiratu gabe alde egin zuen basotik bueltan, ni herriko enparantzan utzita.


Gaur, etxera heldu naizenean, ate azpitik sartzen dizkidaten hainbat gutun eta paper koloretsuren artean zure bi gutunak aurkitu ditut. Bigarrena irakurri dut lehenik, zorro eta berokia kendu gabe, maleta gainean jesarrita, giltzak eskuan oraindik. Bigarren bat zegoela ulertu eta hilabete eta erdiko faktura eta propagandaren artean aurkitu zaitut. Fantasiak ez du fidela izan behar esaldiarekin argi izan dut konpromisoekin arazoak izaten jarraitzen duzula.


Ni ere ez naiz garai hartako Naiara hura. Nik ere, ardiei alde egin nien atzera begiratu gabe. Garai hartan, gure herri ederraren mentalitate apala baino alu egartiagoa neukan. Herrian ez zegoen nire fantasientzako tokirik . Zin degizut Montevideon bizi naizela, baina Mújicaren gobernuko industri ministerioarentzat lan egiten dut eta nahiko bidaiatzen dut. Gutuna idatzi nuenetik bidaltzera animatu nintzen arte, pare bat egunez nirekin eraman nuen, eta, azkenean, Boliviatik, La Pazetik, bidali nizun. Ondo jotzen dute larrua boliviarrek. Neketsua da, denbora gutxi ematen dut La Pazen eta girotzea gogorregia da. Ahalegin fisiko txikienak arnasa lapurtzen dizu, agian horregatik da handiagoa plazerra.


Duela hamabost urteko Berdaitz grinatsua zen, eta azkar probatu nahi zituen berotzen zuten jarrera guztiak. Minduta laga ninduen zure zakil gogorrak, baina zoriontsu, ipurtzuloaren plazerra aditzera eman zidalako. Ez zenuen kotxetik irten nahi, ongi gogoratzen dut. Pozten nau, beraz, belarretan txortan egin dezakegula imajinatzeak, bion erritmoan, lasaitasunez, nekatuta dauden bi gorputzen erritmo motelean.


Mugida arraroren batean ote nagoen? Zer da zuretzat arraroa? Arraroa al da, akaso, gustukoa ez duzun bizitza bat aldatzeko zerbait egitea?


Grinaz eta fantasiaz beteriko emakume sukoia izan naiz. Baina egun batetik bestera, oharrik gabe, nere sexualitatea guztiz aldatu da. Arazo larria da hori. Oso. Bikotekidearekin bizitza ederra izatetik, perbertsoa kasik, mina eta deserosotasuna sentitzera. Aseezintasuna.


Egun batetik bestera, hogei urteko fantasiak ase eta desagertu egin ziren, behar eta nahi ezberdinak sortuz. Onartzea kostatu egin zitzaidan, eta luzaroan jarraitu nuen betiko erritual eta ohiturekin. Gero, egun batean, zu agertu zinen bainugelako agerraldi hartan, eta indarra irabazi nuen plazer atsekabeak alde batera uzteko eta nahien bide berriari ekiteko. Zurekin larrua jotzen hasi naiz egunero, kotxetik kanpo, bazen garaia.
Bero nago. Muxu handi bat.


Naiara.

Laster azkeneko gutunak.

QUENTINEN AZKENA


Egoitzen twitteretik:

PALMA VIOLETS


Inglaterrako gaztedia topera dabiltzalako beti:

2012-06-05

INSTROAK


Joseba B. Lenoir:



Nork behar du gehiago. Nik kanta honekin egun oso bat pasa dezaket.

2012-06-04

IZARRAK MARGOTUZ


Nuria eta Marta datozkit burura. For obvious reasons.
Eta beste emakume asko.


Onfalen ganbaratik. Laura Makabreskuren argazkia.

ANTHEM


Monophonic Interzonen klip bat:



Musika ere asko gustatzen zait. Asko. Zuri ez bazaizu gustatzen, agian hirugarren minutuan aurkituko duzu gustoko zeozer. Irekitzear dagoen momentu hori itzela da. Ezta? Guillaumek bidalia.

MOSSTIKA


New Yorkeko taldearen grafiti berdeak itzelak dira:




Dakizun moduan argazkiak ezin ditut inon gorde orain. Beraz, handiagoak ikusi nahi izanez gero, taldearen webgunera joan beharko duzu. Barkatu eragozpenak.


TXINEN AZKENA


Azkenaldian topera dabil argazkilari handi hau:



WORLD WONDERS


Ez, ez zaitez emozionatu, munduak ez du galdera gehiago egin nahi. Googlen -erantzun guztien gordailu- kontu berriaren izena baino ez da:

SUA GARA


Bideoak ez dauka ezer handirik, edo agian bai. Asko gustatzen zait Lauroba, gero eta gehiago.



Hirugarren diskoa kalean da, bero-bero. Labatik atera berria. Jaitsi, bale. Baina kontzertuera joan, kamisetak erosi, taldeaz hitz egin...

Zer egin dezake ni bezalako gizon arrunt batek ile hori labur, ezpain gorri, belarritako anitz, panty beltz zulatu, hanka luze, eskote eder eta ezkerreko eskuarekin baxua gora eta behera igurtsiz dabilen emakume kantari eta dantzari zoragarri baten aurrean?

2012-06-01

UCCLE V: NATURA AURREAN


Auzokide gehienoi zuhaitzak eta landareak gustatzen zaizkiela argi dago. Erdian salbuezpena. Salbuezpen barik araurik ez dagoelako:






Bagan erakutsitako etxeak hemen . Flickren igotakoak, Bagan oraindik ekarri gabeak, hemen.

ROGER STERLINGEN TRIPIA


Mad Men telesailaren boskarren denboraldiko boskarren kapituluan Rogerrek hegaz egitea erabaki du. Oso ona:



GUSTAVO ARIEL SCHWARTZ


Trabaja en la universidad. Es investigador del CSIC. Es escritor. Investiga las relaciones entre ciencia y arte. Es argentino. Es un krak. Ha escrito un libro de cuentos. Una entrada en su nuevo blog:

Estación de autobuses de San Sebastián. Mientras espero la salida del autobús tomo un cortado en la cafetería; mientras tomo el café un hombre se juega frenéticamente sus últimos euros en una máquina tragamonedas; mientras juega, el hombre insulta a la máquina (aunque probablemente se proyecte en la máquina y se esté insultando a sí mismo) y la sacude y la patea. Los bares con máquinas tragamonedas son parte del paisaje urbano en España; siempre me he preguntado qué se siente esperar que el azar de una máquina te escupa algunos euros que trágicamente irán a parar de nuevo a su enorme e insaciable abdomen metálico. Esperar, esa es la palabra mágica; jugar en una tragamonedas, jugar al bingo, a la lotería, a la ruleta, nos limita a la inocua y absurda tarea de esperar. Y en esa gran estación de autobuses en la que vivimos solemos esperar; esperar a que las cosas ocurran, esperar a veces demasiado; esperamos el autobús de la felicidad, o el autobús del amor, el de la casa propia, el del fin de semana, el del verano, el de los ideales; esperamos demasiado. Y a veces el autobús no llega y entonces descargamos nuestra impotencia contra lo primero que encontramos, como el hombre de la máquina tragamonedas. Y es que al elegir esperar es como si depositásemos monedas de tiempo en una máquina tragadías, tragavidas; monedas de tiempo que ya no recuperaremos; puede que a veces ganemos un par de ellas, que encontremos un atajo, pero a la larga la opción de esperar hará que la máquina se trague todas nuestras monedas; y entonces sí llegará el autobús, el último autobús, el que no queríamos tomar. Y tú, ¿qué autobús estás esperando?

APPOTEO


Telefonoetarako aplikazio bat. Euskaldunen idiosinkrasiaren erakusle:


Sustatun Jonek aurkitua.