2012-08-31

STAIR OVER


Po-Chih Laik eskailerak jaitsi ditzaken eskeit bat egin du:

PURA VIDA


Iñakiren erreskatearen inguruko dokumental berria, Zinemaldiko 60 edizioan aurkeztuko dela esan dit Oierrek. Kuxkuxeatzen hasi eta pelikularen trailerra aurkitu dut:



Web orria ere interesgarria da oso.

2012-08-28

OLD PINE


Ben Howard ez nuen ezagutzen, gaur arte. Joder:



Every Kingdom diskoko lehen kanta. Beste bederatzi dago.

Eta BBCrentzat hau egin zuen ere:



We grow, we grow, steady as a flower.

2012-08-24

LIBURUA


Zer gelditzen zaio liburuari hasiera galtzean? Hasierako silaba barik ni da.


Irakurri al duzu argazkian dagoen Mark Everett (The Eels) musikariak idatzitako liburu zoragarritik (Eskerrik asko Eguz!) hartutako pasartea? Ez? Benga, egizu klik argazkian eta handian errezagoa egingo zaizu. Nik berdin bizi dut egunero. Kontrolik gabe, erabakirik hartu ezinik, indarge, errebolberra lokian.

NO CONSEQUENCE


Londonen daukagun korrespontsala sekulako meteoro hauen kontzertura joan zen orain dela gutxi. Berri Txarrak jo zuen garito berean jo zuten No Consequenceko mutilek. Hona hemen In The Shadow of Gods diskotik engantxatu nauen kanta, Latitudes:



Kristonak! UK's metal is some metal. Good Fucking London!

NORTH ATLANTIC


Ez. Ez nator gure udarako bidaiko argazkiak edo kronika bat idaztera. Labur bat dakart:



Youtubek antolatutako Your Film Festivaleko hamar finalisten artean dagoen laburmetraia Bernardo Nascimentok zuzendu du. Orain arte ikusi ditudanen artean, hau eta Scruples australiarra indartsuenak iruditu zaizkit. David Victori Blayaren Culpa estatuko filma finalean ere bada.

"Take Your Time"

KONTSONANTEAK


Si no fuera por ellas
todo sería igual
porque hay que colarse entre
las cinco mujeres
hay que combinarlas
sin ellas no hay palabra

Sin ellas
amigo es igual que adios
lagun igual que agur

por algo será.



inork ez du galdetuko

2012-08-23

SUGAR


2:54 taldea oraintxe bertan deskubritu dut. Kanta honetatik hasi eta kanta honetan bukatu. Agian abeslaria hain sexia izanda ezin dut beste jarrera bat izan eta guztiz engantxatua gelditu naiz:



Ez duzula ondo entzun? Ez duzula emakumea -ahizpak dira gitarrajole biak- ondo ikusi? Tori, beste bertsio bat:



Gauean, lehen bezala, galtzeko gogoa sartu zait, lehen bezala dantzatzeko... lehen bezala. "Do you want to see all of it? I wanna see all of it!"

2012-08-22

TXANOGORRITXUREN TITIAK


Ni bezalako titizale batek ezin du honelako bat pasatzen utzi. Eta bai, etxean daukat adibidea, umeek laster galdu ohi dute inozentzia:



Getxophoto 2012 esposaketarako Contrapuntok egin duen bideoa da.

2012-08-18

TRANPAK


Nobelako pertsonaietariko bat argentinarra da. Hortik materiala bilatzen nenbilela Martin biren elkarrizketa gogoratu dut:



Nabarituko zenuen moduan Baga itxita ibili da aspaldiko partez. Betiereko itxiko ote dudan galdezka nabil. Ez dakit. Badakit. Ez dakit. Margarita eskizoidea berriz dator bisitan.