2010-11-25

PIM PAM PUM


Hutsiken garaietan "pim, pam, pum" hiru bider kadentzia berezi batekin esaterakoan, beste hiru letretako zerbait esaten genuen mikrofonoan, behintzat entsaioetan... barre egiteko eta gure herriaren egoeraren aurrean ironia eta karikatura bat egiteko asmoz. Baita ere testuinguru berdinean erabili genuen, kasko gorrien ezizena erabiliz.
Goazen harira! Andoni de Carlos Yarza eta Asier Urbietak zuzendutako, idatzitako eta ekoiztutako filme laburra. Plano sekuentzia bakar batean filmatua.

Gure etxean ere bidluma bereko elementuak genituen egongelako tiradera batean.
Bideoa hemen vimeon, handiagoa ikusi nahi baldin baduzu edo zehaztasun gehiago nahi baldin badituzu edo Digital Short Film Festeko beste pelikuletan denbora galtzea nahi baduzu.
Badakit bideo asko jartzen ari naizela, pelikulak, txorakeriak, musika... baina onartu dezagun, inork ez ditu nire beste txorakeri guztiak irakurtzen. Horrexegatik, txorakeriak direlako. Urte askotako bakardade eta frustazioan elikatutako komentario kexatia, Egoitzek esango lidaken moduan... "autocomplaciente autocompasion Sr Urizar".

No hay comentarios: