2010-11-29

EKAITZALDI


Bernatek aspaldi toki honen esteka bidali zidan. Ekaitzaldin ehundaka diska deskargatu ahal izango dituzu. Deskargatu baino lehen abesti bat edo beste entzuteko aukera izango duzu ere. Diska berriak eta zaharrak daude, kritika txiki batekin ere. Kanta zerrenda daukazu hor jarrita eta diskaren portada gorde dezakezu ere. Talde zein bakarlarien webgunerako esteka lotura daukazu ere. Nik ezagutzen dudan sareko euskal musika bilduma handiena zure esku dago, klik egin beharko duzu soilik. Talde zein bakarli baten izena bila daiteke ere, edo kanta edo diska batena. Hilabete honen hasieran erreflexio interesgarri bat idatzi zuen blogalari-debaldekodendajabe-euskalmusikajarraitzaileetasustatzaileak:

Zer egin atera berri diren diskekin?


Eztabaida hau eduki beharrekoa iruditzen zait. Zer egin atera berri diren diskekin? Estekak jaso bezain pronto argitaratu edota denbora tarte bat itxoin diskek dendetan bere ibilbidea izan dezaten. Horrela bada, zenbatekoa izan behar du denbora tarteak?
Orain blogaren sortzaileak atsedenaldi bat hartu duen une honetan, blogak komunitate funtzionamendua har dezan da asmoa. Talde lanean diskak partekatzea eta era berean, erabakiak ere taldean hartzea. Ba hemen nire iritziz hartu beharreko lehen erabakia.
Nik neure burua musika kontsumitzaletzat dut eta gustoko taldeen diskak erosi beharra izaten dut; gehiago atera ditzaten, baina aldi berean badakit denak erostea ezinezkoa dela eta horiek jaitsi egiten ditut. Batzuk erosi eta beste batzuk jaitsi. Baina hori egiten al du hemen biltzen garenen gehiengoak? Edota diska bat urtetan erosi ez duten jende asko ari gara mantentzen?
Euskal Herrian gero eta talde autoproduzitu gehiago dago eta neure zalantzak ditut zenbateko mesedea egiten ari garen hainbeste maite ditugun euskal musika taldeei diskak ateratzen diren egunean bertan partekatzen baditugu. Bestalde; egia da, partekatuz musika hori belarri gehiagotara helarazten dugula eta horrek kontzertu gehiago ematea eta beraietan jende gehiago elkartzea suposa dezakeela.Baina partekatzea diska atera bezain pronto egin behar al da?
Nik, neuk erositako diska atera berriak denbora tarte bat pasa arte ez partekatzeko erabakia hartu dut; baina ez naiz inor zuek bidalitako estekak zentsuratzeko; bloga ez baitut nirea kontsideratzen.
Zuen iritziz ze politika hartu beharko luke ekaitzaldik diska berriekin blog bezala?Zuena da erabakia. Zuen iritziak espero ditut iruzkinetan.
"

Momentuz 41 erantzun jaso ditu. Batzuk oso esanguratsuak eta gure musikaren egoeraren adierazgarri. Nik pertsonalki, eta ez nator inorri moral arauak irakastera, diskak EROSTEN ditut. Plazer bat delako, euskal kantagintza, musika, hizkuntza eta kultura defentsa bat delako (?), nire diruaren portzentaia txiki bat talde eta bakarlarientzat eta beraien lan talde handiarentzat doalako. Kontzertuetara noa ere. Bakoitzak nahi duena egin dezan. Hemendik Ekaitzaldi posible egiten duen jendearentzat besarkada handi bat. Gora zuek eta zuen lana!

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Terrific work! This is the type of information that should be shared around the web. Shame on the search engines for not positioning this post higher!

Gorka dijo...

Kaixo! Euskal Musika Gustatzen bazaizue, gomendatzen dut Ibaimusic webgunea. Ibaimusic ekimena aukera aitzindaria da euskal musika munduan euskal diskoak edo euskal kantu solteak internetez eta legepean erosteko. Kalitate maila gorenaz (MP3 edo FLAC), erositakoa zeure ordenadorera ekar dezakezu, erabat legalki, eskubideak ordaindutako prezioaren barnean baitaude. Etxetik mugitu gabe!

http://www.ibaimusic.com

Txistu dijo...

Kaixo Eneko, Txistu naiz, Ekaitzaldi blogeko administratzaile bat, Eskubeltz eta Txiribita sortzailearekin batera. Hmen ondo diozun bezala, nik ere uste garbia daukat, euskal musika zaindu eta luzaroan gorde nahi badugu, beharrezkoa eta funtsezkoa dela diskak EROSTEA... Enaiz luzatuko, baina milesker zure hitzengatik. Animo mutil!!

obat pembesar penis dijo...

Bere artikulu oso ona, hain zuzen ere. thaks informazioa.
bisita ezazu nire blog.