2010-11-29

ONE DIRECTION DRIVE


Baga-Biga ireki nuenetik talde hau ekartzeko irrikitan egon naiz. Azkenik lortu dut. Eta hemen ditugu gaur gaueko kontzertuan. Talde undergroundekin gertatzen den bezala, eta sinestuidazu One Direction Drive (Odd) oso talde underground bat da, soinua eta irudia ez datoz bat, eta musika talde bat denez, nik soinua aukeratu dut lehen kanta honetarako. Jaun andreok zuokin gaur gauean zuzenean Baga-Bigan, One Direction Drive!!!


Eta Bilborockeko kontzertuko E.P.I.C.A kanta orain. 2007ko Villarako jo zuten Kontzertu hartan Urru, nire anaia eta Yagorekin ederki baino hobeto pasa genuen (barkatu kalitatea, baina oroitzapenak indartsuegiak ziren eta jarri behar nuen):


Umbilical Slug, Dreamshake Fellow, Fenomos, Infinner, Scarecrow... bezalako taldeen kultiboetatik sortutako proiektua. Urteak eta urteak egon dira lokalean sartuta. Nik 1994ean joan nintzen Eskuza kaleko Multietako lokal famatu haietara. Idi Bihotzen aurreko lokal txikian jotzen zuten Rafa, Jorge, David, Natxo eta besteek. Gaur egun lokal berria daukate, baina lokaletik ez dira irten. Nik uste dut lokalean jarraituko dutela. Noiz edo noiz hortik jo izan dute; Bilboko jaietan, Villa de Bilbao pareotan, BBK Life batean eta Bilboko areto esanguratsuenetan.

Txapa hau eta gero, fanki doinuekin agurtuko ditugu, Primal Play kanta dantzagarriarekin. Gozatu!


Beraien myspacera jo kanten estudioko bertsio hobeagoak entzuteko. Zuzenean oso onak dira baina grabazio teknikari talde hobeago baten bila daude. Bernat?

1 comentario:

vimax dijo...

very nice boss