2010-11-20

ORAIN DELA 35 URTE


Diktadorearen heriotza
orain dela 35 urte gertatu zen
"Españoles, Franco ha muerto"
famatu eginez
eta askatasunzaleontzat
Azaroak 20a
ospakizun bat bihurtuz.

Egun berberean
niretzat garrantzi handiagoa
izango duen zerbait gertatu zen
basilika ospetsu hartan
nire gurasoak ezkondu ziren.
Gero musika debekatu zieten
baina irribarreak ezin izan zituzten eten.
Ospakizunak aurrera jarraitu zuen
eta nire gurasoek
beraien arteko maitasunaren iraupena
urtero egun horretan ospatu dute elkarrekin.

Orain dela urte batzuk
eguna seinalatzen jarraitu du nire amak
bere bihotzeko egutegian
eta bere erara
Jonekin batera
eguna ospatzen jarraitu du.
Oraintxe bertan berarekin hitz egin dut
nik ere ospatzen dudalako Azaroaren 20a.
Amak itsaskiak erosi eta prestatzera zihoan
eta ni banoa kalera
hemen nagoela ospatzera
isiltasunean pasiran
gauzak begiratzera.

No hay comentarios: