2010-11-12

EROTISMOAREN AMETSA


zure atzetik korrika noa
beste zu bat zara
zu ote zaren ez dakit
baina korrika jarraitzen dut
aldapan behera
emakume baten aztarnak usaintzen
hondartzako dunen artetik
uste dut gauaren erdia dela

ihesi zoaz
baina zergatik?
ezin dizut galderarik egin
ez nauzulako entzuten
nire ahotsa joan da
belarra ere badago
beheraka begiratzean
nire zakila biluztua ikusten dut
ni ere biluzik nago

eta zu ere biluzik zaude
eta ni kitzikatua nago
oso gaztea zaren zu hori
biluzik dago
edo beste bertsio hura
edo agian ez zara zu
eta beste norbait da

ezin zaitut harrapatu
ez dakit jolasten ari garen
ala ez
joku sexuala izatea
desiratzen dut
hor dagoen etxe batean
sartu zara

desira desagertu da
eta orain
itsasoaren aurrean eserita
zure irudia daukat nirekin
itsasoaren olatuak entzungai;
lau hanketan zaude
eta nik atzetik ikusten zaitut
zure azala laranjagoa dago

edo agian ez zara zu

olatu batek busti nau
edo bustita nengoen jada
orain bai
gaua dela badakit
ilargiak nahastu nau
zure hankak ikusi nahi ditut
zure ipurdiaren hegoaldea
baina etxe hartan sartu zara

banoa aldapan gora
eta orain nire arnasa
entzun dezakedan
gauza bakarra da
edo agian ez da nire arnasa
eta beste norbaitena da
nire birikietan sartu dena
agian zakila ez da nirea
eta beste norbaitena da

belar hezeak
oinutsik nagoela xuxurlatzen dit
tatuaje berri bat daukat
agian ez naiz ni
egunerokotasuna bezala
agian, soilik agian.
ziurtasunik gabe bizitzera
ohitu naizelako

baina nire desira nirea da
eta inguruko argi guzti hau
nire begietatik ikusi dut
beste guztia eskenatoki bat da
beste guztiak ez du inporta

desira honen funtsa zu zara
desira honen funtsa ni naiz
igual dio norenak ziren hankak
igual dio zer gertatu zen
imaginazioak, ametsak bezala,
erotikoagoak izan daitezkelako
nerabe nintzen garaietako
poesia sexual guzti hura bezala;
emakume baten etxetik
lanera galtzontzilo barik
bueltatzen nintzeneko
garai hartako idazkiak bezala

PDFa hemen jaitsi dezakezu.

No hay comentarios: