2010-11-29

EZ ZAITEZ ISILDU!


Honelakoak ospatzea zaila da

lagun baten bihotz urratuak
urteko isiltasun hotza eta gero
urteko iluntasun hotza eta gero
kantan egiten duenean
bere esku dardariak
hasierako arpegio batetik datozenean
eta ahotsa hotz hastean
badago berotasun forma bat
entropia entalpia bihurtzen da.

Eta errepikaren erdian
Do menor hori jo eta gero
galderaz jantzita datorren
eta amorruz beteriko
mehatxu hori.

Istorioa ez bazaizu interesatzen, Xoserentzat omenaldi eder hau nondik datorren, joan zaitez laugarren minutuaren ekuadorera eta Oierren kitar eta ahots kordek Azaro honi zentsu pixkat ematea opa dizut. Aproposa Jose Gonzalez eta gero Baga-Bigan hau altu-altu jartzea. Oierrek "siempre es asi" horrekin dioen bezala, nire erara esanda, lo-techek daukan xarma hori, behin-behineko hori beti da horrelakoa:


Artega

Ez zeittut ikusten begiek itxitte
arnasa lotu dast bertan bëhar eztot eta
Ez zeittut entzuten ixillik banau be
sunde mingotza da neugaz

Erabaki bat eraz, erabaki hegaz
Esaistezu, esaistezu, esaistezu zetan

Lotzor ta ixille zer dan bakixue
oiñ kontrakoa da kristal gardenan atzean
Asautik baŕie siñistu ez aŕen
batzaŕan guzuŕik ezta

Erabaki bat eraz, erabaki bat hegaz
Esaistezu, esaistezu, esaistezu zetan.
Esaistezu zetan, ze ostiñ bille ta zegan
esan ta ixilldduko naz

Azilleko egurdi hatatik tanka beteta
andafaran dabiz gureak
Azilleko egurdi hatatik mahaie hutzik da
bi ta bost zazpi, zer dotzu ba?

Ostean berba nortzuk, amoŕuz besteak
denporak eŕautzek hegaz, kanta honen antzean
Ondo ibilli sano, agur ta eskeŕak
geugaro tankari buelta

Erabaki bat eraz, erabaki bat hegaz
Esaistezu, esaistezu, esaistezu zetan.
Esaistezu zetan, ze ostiñ bille ta zegan
esan ta ixilldduko naz

Azilleko egurdi hatatik tanka beteta
andafaran dabiz gureak
Azilleko egurdi hatatik mahaie hutzik da
bi ta bost zazpi, oiñ belu da

No hay comentarios: