2010-11-17

IZAN ZAITEZ ZORIONTSU!


Aurreko egunean Science aldizkari ospetsuak honako hau argitaratu zuen.


Iphone erabilpen berri bat eraikiz eta horrela jendeari galdera sinple batzuk egiteko aukera posible eginez, eguneko edozein momentuan, gizabanakoak zeregin desberdinak betetzen zituen bitartean. Eta nik Iphone delako horrek ezertarako balio ez zuela pentsatzen nuen!
Bertan hiru aurkikuntza agertzen dira:
1) Jendearen buruak gauzei bueltak ematen die. Egiten dagoen aktibitatearekin zerikusirik ez duenari buruz pentsatzen du pertsonak, aktibitatearen naturarekin erlazio gabeko prozesua izanik.
2) Jendea zoriontasun txikiagoa somatzen du beraien buruak gauzei bueltak ematen dietenean, eta buruari bueltak ematea ez da tristeziaren kontsekuentzia, oinarria ezik.
3) Pentsatzen dugunak, egiten duguna baino, zoriontasuna iragartzen du.

Horiek horrela, artikuluaren konklusioa:
In conclusion, a human mind is a wandering mind, and a wandering mind is an unhappy mind"
Beraz, silogismo sinple bat aplikatuz, Giza garuna, garun tristea da. Edo beste era batera esanda, zenbat eta tontoagoa izan zoriontsuago biziko zara. Eta eboluzioaren kontutan hartuz, bigarren konklusioa:
The ability to think about what is not happening is a cognitive achievement that comes at an emotional cost
Beraz, eboluzioari (nire inguruko gehiengo jendeari gertatzen zaion bezala) bost axola gizabanakoaren alde emozionala, bost axola nola sentitzen garen… argienak soilik izango dira positiboki hautatuak.

Hemen daukazu artikuluaren PDFa

No hay comentarios: