2010-07-16

ZERURIK ONENAK


Ez dakit dakizun baina nobelatxo bat idazten ari naiz. Nobelaren akzioa Lekeition (Lekitxon) kokatua dago. Hango toki konkretuen argazkien bila hasi nintzen eta horietako batean Xabier Gezuragaren lanarekin topo egin nuen. Ez hori bakarrik, Xabierri argazki batzuk ateratzeko eskatu (toki konkretuak izateko) eta dida batean Xabierrek argazki oso politak eta nire lanerako beharrezkoak bihurtu direnak bidali zizkidan. Oso zaila da Lekitxon kokatua dagoen nobela idaztea New Yorken bizi zarenean.
Xabier Gezuraga argazkilari eta irakasle bat da. Lekitxoko zeruak deitzen den blog bat dauka eta hor bertan argazki izugarriak jartzen ditu. Hemen daukazu lagin bat, bere blogera joan kolore mundu berezi honekin gozatzeko. Eta oso musika ona entzun daiteke argazkiak ikusten dituzun bitartean, Mikel biak (Laboa eta Urdangarin), Silvio Rodriguez...








No hay comentarios: