2010-07-13

ZERTARAKO AMESTU?


Gaur ere nahiko musikala nator. Baga-bigaren ardatza poesiaz gain musika eta zinema direlako. Eta musika, zinema eta poesiaz pentsatzerakoan Ibon A. Totorikak zuzendutako rokumental itzela hau datorkit burura.


Oso ondo gogoratzen dut nola eskuratu nuen. Nire anaiak, Aitorrek, Euskalerritik bidali zidan orain dela bi urte. Ez nuen ikusi iritsi eta berehala. Larunbata sargoritsu batean, etxean bakarrik nengoen arratsalde batean (ez dakit nola posible izan zen ni etxean larunbata arratsalde batean egotea, baina hala zain zen) DVD-a makinan sartu nuen eta telebista piztu nuen. Moleskine beltz baten aurrean nengoen, idazten, amesten... Berriren dokua kontzertu bat zela uste nuen, beste askok eginikoa bezala eta ondo etorriko zitzaidan beste zerbait egitea. Normalean kontzertuetako DVD-ak tabernetan ikusi behar dira, edo lagunen artean gaztetxeren batean edo norbaiten etxean... orduan konztertu bat ikustera prest nengoen, bakarrik.
Moleskinetik burua altzatu nuen eta hor egon nintzen extasiatua dokumental osoan zehar, ahobete hortz. Hain kolpatua nengoen filmearekin non ez nuen ezta luma nire eskuetatik askatu. Jose Luis Otamendiren ahotsak harrapatu ninduen, bidaiaren kronikak liluratu ninduen, amets baten plazaratze publikoak zeharo hunkitu ninduen eta nire voyeur-a barrutik atera. Gorka poesia idazten ikusteak inspiratu ninduen, eta handik urte batzuetara bere bizitzan sartzen saiatu nintzenean berau esan niola oso ondo gogoratzen dut.
Dokumental hartako beste gauza batek markatu ninduen eta atzo izan balitz bezala gogoratzen dut; Pau agertzen den momentu hura, 36. minutua hastera doanean katalanez hasten denean "Rubio" Bartzelonako Apoloko kontzertu mitiko horri buruz azalpenak eman eta gero. Pauren indarra, dedikazioa, energia... eta nola nahiz eta manager baten lana hainbat urtetan zehar egin izana, eta "lana" hitza klabea da, hasiberri baten optimismoarekin hitz egiten du bere kapela beltzarekin. Apoloko konztertu hura inflexio puntu bat suposatu zuela Berriren biografia luzean. Bizitzak aukera eman zidan aurtengo SWSX festirako bidean New Yorken eskala egin zutenean Pauri "Fat Cat" taberna berezian nire memoriak gogoratzen zuena aitortzeko.

Doku-ko 68 minutuak ikusi eta gero Gernikako Astra gaztetxean grabaturiko kontzertuetako 13 kantekin gozatzeko aukera izan nuen ere.



Hauek dira gaur eguneko Berri Txarrak:

Eta hau Daviden kamararekin ateratako argazkia New Yorkeko pizzeria batean:

Dokua ikusi nahi baduzu hemen klikatu. Laster dokua sarean jarriko dut eta sarrera honetan jaisteko esteka jarriko dizut. Bitartean, nahi izanez gero bidali iezadazu mezu bat eta bidaliko dizut.

No hay comentarios: