2010-07-20

BERNATEN ISPILUA


Iaz Uztailaren 20 honetan Bernatek 30 urte bete zituen. Irailerako irratsaio berezi hau prestatu nuen bere inguruko pertsonek bidalitako materialarekin...

Honela hasi nuen:

Isa eta Naia nire ondoan ditut
eta horrek soilik balio du
minak sendatzeko,
distantziaren boterea txikitzeko
eta zuganago egoteko.
Tulsak eta Russian Red-ek
zure presentzia
ekarriko didate betirako gaur,
atzo Manu Chao eta Ferminek
edo Joe Strummerrek egin zuren moduan.
ezezagunez inguratua dagoen nire abuztuan,
arratsalde batean metroan.
Munduaren parte honetan
Ispiluko aldea ilunean
denok tatuatuta daude
eta nik jarraitzen dut
Marta aurkitu gabe.
Belarritakoak eta kamiseta laburrak
eta koloretako jertseak ere.
Eta galdetzen dut nik:
zergatik ez ditut
tatuajeak estaltzeko prozesuan
beharreazko bendajeak inoiz ikusten?

Irratsaioa hemen daukazu
Lehen poema hemen
eta irratsaioaren gidoi osoa hemen



EGUNERAPENA:

Irratsaioa jaso eta gero, Bernatek bideo hau egin eta bidali zuen:


eta ni, beste behin ere hitz barik gelditu nintzen.
Bideoa jaitsi nahi baldin baduzu hemen daukazu.

No hay comentarios: