2010-07-05

DEIERRI 1936


Deierri 1936, oroimena berreskuratzeko ekimena bat da; oroimena errespetu eta omenaldi moduan, oroimena heriotza eta faszismoaren aurrean eta oroimena aurrera jarraitzeko era bakarra bezala.
Bere garaian Ikerrek, ideia eta proiektu honen sustatzaileetariko batek poema bat idazteko eskatu zidan ekimen honetan parte hartzeko, eta poema hau idatzi nuen:

Ostikoz, bota digute atea
zein dira, deitu gabe datozenak
?

dio Gorkak beste behin ere
eta ni ere ahaztu ezinik, ezinean nabil.
Eraikitako lehenaldia;
beldurgarri, mingarri eta bortitza.
Memoriaren mendi tontorraren gainean
zutik aurrera begira kale erdian nago,
eta zu ez zaude. Ez zaitut ikusten.
Nola azalduko diot hori nire alabari?
Nola zure herriatar gazteriari?
eta nola irtengo naiz
beldur honen itzaletik zu barik?
Nola heriotzari iruzur egin,
nola haran honetan
egunsentitik ilunbarrera
ilunabarretik egunsentira pasiran
oroitzapenak eusten du nire eskua
eta berriz ere etorriko dira
eta berriz ere
ateak ostikoz botako dizkigute.

Oroimenak irudiak alda ditzake
eta batzuetan, gertatutakoa ere,
eta heriotzak ezer ez.
Beldurrak ahaztera behartzen nau
baina zure irudiak
haran honen usaina dakarkit.
Eta zurekin akordatzen naiz
eta beste gizon eta emakume
eta neska eta mutilekin ere
eta heriotzak ezer ez,
halere zu zara gu
gure oroimenaren negarrak
deitzen zaituenean,
etorri Maravillas, etorri gugana.
Orain gogoratzen zaitut
oroitzen zaitu ere zure haranak.

Y me llaman tus ojos
y me toca tu mirada
ese blanco brillo de mañana
que aquellos convirtieron en nada
en este recuerdo
que estos de hoy quieren tapar
con la tierra
que no usaron para enterrarte.
Pero nuestra memoria
deja al descubierto tu recuerdo
en esta tu tierra;
y te veo en las lágrimas de tu hermana
y en las calles de este pueblo
y en las de muchos más.
En esos valles donde la tierra grita
y los ríos no fluyen
donde nos falta la identidad
porque nos la quitaron sin piedad
y las rocas se parten
como se parten ahora mis palabras
mientras me sube el vacío
por la garganta y me atenaza
y me tiembla la conciencia
por llamarme yo también humano.

Y no quiero dejar de escribir
porque entonces oiré
tan solo el recuerdo de tu silencio
que avasalla mis adentros.
Y me callo. Y te recuerdo.
Porque eso no nos lo pueden quitar
ni a golpes ni a patadas
ni con fuego ni con miedo.

No más olvido, no más mentiras.
Me despido por hoy, volveré pronto,
que duermas bien, Maravillas.

Pila bat ekitaldi egon dira, liburu bat idatzi da eta dokumental bat egin ere.
Nik egiten dudan moduan noizean behin ekimen honi eta Ibirikun eta Deierrin orokorrean gertatzen denaren berri izan nahi baldin baduzu, hemen daukazu nora joan beharra.
Hemen daukazu dokumentala ikusgai. Zuk ikusi...
Hemendik Ibirikutarrak, Deierritarrak, Nafartarrak eta ahaztutako eta zapaldutako guztientzat nire omenaldi xumea. Ez dezagun ahaztu. Lehenaldirik gabe, etorkizunik eraikitzerik ez dagoelako.
Hemen daukazu Berri Txarrak-en Maravillas kanta Ibirikuko kontzertu hartan.
PDFa nahi baduzu, hemen daukazu.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Gure oroimenean beti.

Iñigo