2010-07-14

PANDA TXINAN


Ez! Ez da animalia arriskuan dagoela eta kanpaina baten berri ematera natzaizula. Ez. Panda Management Pau eta Manel-en management txiringitoa da. Gaur El Punt/Avui-k Manel eta Pauren azken pinzadari buruz artikulu bat idatzi du, non gutxi gora behera, Panda Asian lan egiten hasiko dela, han daukaten lagun pareei esker. Pandak Berri Txarrak, S.A, Deskarats, The Eyes, Eina, The Kluba eta Dubby Yond asiako merkatuetara eramaten lan egingo du eta era berean Asiako taldeak Europara ekarriko ditu.

Honako hau beraien webgunetik atera dut, gaur inoiz baino gehiago egia dena:

Panda Management-en jarduna kilometrotan neurtzen da. Gure katalogoko taldeek egin dituzten birekin munduari hainbat itzuli eman genitzake. Europan, Amerikan eta Japonian ibiliak gara maiz. Izan ere, musikak ez du mugarik, musika-taldeak kudeatzen eta ikuskizunak prestatzen daramatzagun urte luzeetan ederki ikusi dugunez. Musika-industriaren egungo egoera ikusita, funtsezkoa iruditzen zaigu musika-taldeek mundu osoan kudeaketa egokia izatea.

Eduardo Galeanok dioenez, “mundua orain dagoen moduan egonda, hankaz gora alegia, ez al genioke buelta eman beharko, hanka gainean zutik jartzeko?”.

Panda Management-ek munduari ematen dio buelta, musikaren bidez.

Nahiz eta artikuluko argazkian aingeru aurpegiak dituzten, ezagutzen dituzunean hobeagoak dira.

No hay comentarios: