2010-07-13

IBILTARI BAT NAIZ


Poesia euskaraz Bruselan idazten hasi nintzen. Hango etxean hiztegirik ez nuen, eskerrak Hiztegia 3000 online eskuragarri zegoela. Gero eta hitzegi gehiago erabiltzen ikasi dut; euskalterm, elhuyar eta euskaltzaindiakoa besteak beste. Halere ARTEZ EUSKARA ZERBITZU-ko hiztegia gehien erabiltzen dudana da beste hainbat hiztegien sarrerak dituelako batez ere.

Egun batean poema baterako "trotamundos" hitza itzultzeko beharra sentitu nuen eta hiztegia begiratu nuenean sekulako sorpresa izan nuen...patuak niretzat aukera egina zuen...

No hay comentarios: