2010-07-01

MADELEINE


Gaur nahiko musikala etorri naiz, eta zuekin talde bat partekatu nahi dut, Madeleine. Sektor Rock irratsaioan entzun nuen lehen aldiz Madeleine izena. [Pena bat Sektor Rock-ek ez duela gehiago uhinetan zehar nire egunak musikaz beteko]. Madeleine izenak berehala harrapatu ninduen, agian emakume baten irudia ikusi nuelako nire begien atzean, edo beraien myspace gunean "Ihesi egitera ausartu" irakurri nuelako... Baina ez nuen myspace bitartez beraien musika entzun momentu hartan. Sektor Rock-eko elkarrizketa entzun nuen lehenik eta behin. Eta flipatu egin nuen. 5 mutiko hauek oso zuzenak ziren (ahots fresko eta benetazkoak zituzten), oso elkarrizketa dibertigarria izan zen, surrealista batzuetan... adibidez Gartxot (bi kitarrajoletariko bat) Australiara deitu zuteneko momentua karino handiz gogoratzen dut. Tipo hauek xarma handia zeukaten.

Hor hasi zen nire adikzioa. Eta oraindik beraien musika ez nuen ezagutzen, irratsaioan jarritakoaz aparte. Beraien ordu erdi baino gutxiagoko solasalditxoak harrapatu ninduen, taldearen izenak bezala... Inaxio Esnaolaren galderek, bromak eta elkarrizketa egiteko era pertsonalak asko lagundu zuen ere.

Argazki hauetan zertaz ari naizen ikus dezakezu:
Beraien lehen diska iazko Maiatzean grabatu zuten Madrileko SAE estudioan Davis 413-rekin batera...
Eta entzun nahi izanez gero, hemen jaitsi dezakezu... 6 kantuz osatutako 38 minutu. Musika deitzen dugun sentsazio eder horretaz beteta...

Zuk ikusi ihes egitera ausartzen zaren ala ez.

Informazio gehiago beraien myspace edo facebook-en daukazu. Bizpahiru kontzertuen datak hortxe daude (Urriak 1ean Gasteizko nire Iguana kutunean joko dute, adibidez).

Irratsaioa hemen deskarga dezakezu.
Eta testua irakurri ez baldin baduzu... diska hemen eskura dezakezu.

No hay comentarios: