2010-07-19

THE FOLLY


Ingelesek frantzesetik hitz asko hartu dituzte, eta gero ingelesa bihurtu. Folly frantzesezko folie-tik dator, zoramena edo eromena esan nahi duen hitz polita; eszentriko edo desarauko ere esan nahi duen hitza da. Eta Berkshires-en dagoen etxe baten izena da ere. Asteburu honetan Charvow-ei (gure eraikinean bizi den familia bat) esker The Folly etxea ezagutu dugu. Ez, etxea ez da beraiena, Lawrence Bloedel eta Eleanore Palmedo Bloede, bere emaztearen etxea izan zena baizik. 1966-ean eraikitakoa. Lawrence-k II. gerrate mundialean parte hartu zuen eta Sizilian eta Afrikako Iparraldean egon eta gero, 1945-ean AEB-ra bueltatu zen. Etxe bat egin nahi zuen eta berak eginiko altzariez bete. Etxeak harrapatu ninduen ikusi eta berehala...
Hona hemen nik atzo ateratako argazki batzuk:






Kuriositate edo kointzidentzia maitaleentzat gauza bat esango dut, Lawrence ni jaio nintzen urte berean hil zen. Etxeari buruzko informazio gehiago irakurtzeko astia euki nahi baduzu hemen klikatu.

No hay comentarios: