2010-07-16

BI GIZON BAKARKA


edo soilik Bernat esan nezake
edo soilik laguna
edo soilik anaia
edo soilik poesia
edo hobeto...
laguntasuna poesia bihurtu zenean
edo poesia lagun...
nik zer dakit...
lehenaldia etorkizuna bihurtzeko
orainetik pasa behar
hori ondo dakizu zuk Bernat...


BERNAT
Eskumako besoa emango nuke orain zurekin egotearren,
Ondarre hori edaten,
liatzeko zigarrotxoak erretzen
eta zurekin zure abesti eder hoiek abesten.
Gaur bai,
bihotza apurtu didazu.


N
Bi bihotz urratuekin bat egitea balego…
Eta nik ezkerreko besoa emango nuke…
Biok bat. Batean biak.
Eutsi gogor Bernat!!!!






No hay comentarios: