2012-01-27

NORBERARENTZAT


Ugok zera dio aurreko eguneko nik idatzitakoari erantzunez

Eneko:
Eta beste inork zu baino lehenago proteina horren funtzioaren erregulazioa ulertuko balu?

Ugo:
Azkeneko boladan irakurtzen nagoen liburu batean topatutako aipamen baten ispilua da guztiz, mahai gainean jartzen didazuna: "If pure scientists were motivated by curiosity alone, they should be delighted when someone else solves the problem they are working on -but that is not the usual reaction", Alan Hodgkin omen esanda. Gustatuko litzaidake esatea gaur egun, zientzialariok pairatzen dugun presioarengatik sortutako izaera bat dela, egia deskubritzera lehenengoa ailegatu nahi izatearena, baina ez da ba kontu berria; mende luzea atzera joanda, gaur egunerako ere baliagarria litzateke beste zientzialari famatu batek egin zuen hausnarketa publikoa, zientziarekiko bere maitasunaz ari zela: "love of natural science ... has been much aided by the ambition to be esteemed by my fellow scientists".

(...)

Eneko:
...ikerlarientzat, beharrezkoa da norberarentzat lan egitea...

Ugo:
Beno, ... bizitza honetan dimentsio bakarreko eremu gutxi existitzen direla esango nuke nik. Beti gabiltza gradiente ezberdinen arteko oreka bilatzen, eta nola ez, ikerkuntzan gabiltzanok ez gera salbuespen. Hiruki baten izkina batetik jakin-minak bultzatzen gaitu, beste corner batean beste zientzialarien oniritzi eta kritikek bideratzen dute nondik nora murgiltzen garen, eta azkeneko erpinean gizartea dugu, eta ikertzen gabiltzana gizartearekiko erabilgarritasuna gidatzen gaitu. Hiruetatik bakar bat kenduta, hobe genuke etxera joan, bai.

2 comentarios:

Ugo Mayor dijo...

Carl Sagan-ek zientzialarioi buruzko ikuspuntu baiezkorragoa eman zuen, 1987an: "In science it often happens that scientists say, You know that's a really good argument; my position is mistaken, and then they actually change their minds and you never hear that old view from them again. They really do it. (...) I cannot recall the last time something like that happened in politics or religion."

Eneko dijo...

Hori H zenbakia, ERC proiektuak, NIH eta HHMI funding cuts etab baino lehen gertatuko ote zen... orain tenure izateko %10 baino gutxiagoko posibilitateak daude, paper bat hiru-bost aldizkarietara bidali behar da (average) -niri ez zait inoiz gertatu :)- eta postdok lanpostu bat izateko 35 mezu bidali eta 4 erantzun jasotzen dituzu, bik tokirik ez dagoela esateko. Baina, good luck esanez.

beraz...zorte on guztioi!